Azken hamarkadan zehar, elkarlaneko ekomiari loturiko jarduerek Europan inoiz ez bezalako gorakada izan dute. Ondorioz, marko legal zuzenetan bideratzea eta jardunbide egokiak sustatzea beharrezkoa bihurtu da. Helburu honekin zenbait erakunde publiko zein pribatu sortu dira, bai estatu mailan bai mundu mailan.
Garrantzitsuenetariko bat European Crowdfunding Network da, crowdfundingaren gardentasuna eta erregulazio aktiboa sustatu eta jarduera honi loturiko eztabaida publikoetan parte hartzen duen irabazi-asmorik gabeko elkartea. Eta Crowdfunding Bizkaian erakunde honen kide izateko ohorea dugu.
European Crowdfunding Networken helburuak
Sare profesional honek crowdfundingeko industriaren egoera indartzen duen edozein ekimen garatzeko lan egiten du. Esaterako, ikerketa sustatzen du eta kide eta industriarekin loturiko kanpoko eragileen arteko elkarlana dinamizatzen du, bai europa mailan, bai nazio edo mundu mailan.
Azpimarratzekoak dira, batez ere, antolatzen dituen ekitaldiak. Horietako bat CrowdCamp-a da, urteko hitzaldi-jardunaldia, non bai profesionalak bai goi-mailako akademikoak crowdfundingari buruzko gaiez berba egiteko elkartzen diren. Aldi berean, CrowdTuesday-ak zenbait aldizkako ekitaldi eta webinar batzen ditu, networkinga errazteko helburuarekin.
CrowdTuesday ekitaldietan parte hartzea doakoa da, beraz, aukera paregabea da crowdfundingaren industria zuzeneko ikuspuntutik ezagutzeko eta bere helburu eta mota desberdinetan sakontzeko.
Beste alde batetik, European Crowdfunding Networkek kontzientziazio politiko eta sozialeko lana egiten du crowdfundingaren praktikak dituen abantailak jakinaraziz. Adibidez, lanpostuak sortzeko eta berrikuntza sozialari loturiko ekintzailetzaren sustapena. Horren ondorioz, garapen jasangarriari buruzko ekimenak finantzatzeko crowfunding proiektuak abian jarri dira.
European Crowdfunding Networkeko kideak
Erakunde honen kideen artean Europako crowdfunding plataforma nagusiak daude. Crowdfunding Bizkaiaren kasuan, ECNren parte den estatuko crowdequity plataforma gutxienetarikoa da.
Hala ere, garrantzitsuena elkarteak, bere jarduera aurrera eramateko eta bere kideen beharrizanei erantzuteko, lan taldeak antolatzen dituela eta berauen buru dela da. Horrela, plataformek elkarrekin lan egiten dute helburu komunak lortzeko.
Ekintzaile eta inbertitzaileentzako abantailak
European Crowdfunding Networkeko erakunde eta enpresa guztiak jokabide-kode bati lotuta daude, beste ekintza batzuen artean zintzotasunez jardun, datuen erabileran gardentasuna ziurtatu, pribatutasun politika zorrotzak bere gain hartu edo eragin teknologiko eta berrikuntza sozial handiko proiektuak bultzatzeko konpromisoa hartuz.
Crowdfunding Bizkaiaren kasuan, gainera, zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako plataforma bat da, ekintzaile edo inbertitzaileei begira mota guztietako bermeak eskaintzen dituelarik.