Crowdfunding Bizkaiak Ekohunters aurkeztu du ekintzailetzaren ekosisteman

Crowdfunding Bizkaiak Ekohunters aurkeztu du ekintzailetzaren ekosisteman

Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko baten lehenengo crowdfunding plataforma da, Bizkaiko Foru Aldundiarena.  Eremu honen bitartez, finantziazioa behar duten ekintzaileak proiektu berritzaileetan parte hartzeko interesa duten inbertitzaileekin harremanetan jartzen dira.

Crowdfunding Bizkaiaren zereginetako bat plataforma ekintzailetza ekosistemetan ezagutzera ematea da, bai sortzaileek zein inbertitzaileek hazkunde potentzial handia duten Bizkaian sortutako eta bertan kokatutako proiektuetan parte hartzeko aukerak ezagutu ditzaten. Hori da Ekohunters-en kasua, plataforma honetan inbertsio erronda ireki berri duen ekodiseinatutako produktuen e-commerce-a.

Duela gutxi, Crowdfunding Bizkaiako ordezkariak ekintzailetzarekin erlazionatutako ekitaldietan egon dira, bertan, plataformaren funtzionamendua azaldu eta zalantzak argitzeaz gain, bertaratutakoei Ekohunters proiektua aurkeztu dietelarik.

B-Venture Bilbao 2019

Crowdfunding Bizkaiak Ekohunters aurkeztu du ekintzailetzaren ekosisteman

B-Venture-a iparraldeko finantzaketa-proiekturik handiena bezala definitzen da. Pasa den urriaren 29 eta 30ean Bilboko Euskalduna Jauregian ospatua, ekitaldiak mintzaldiak, tailerrak eta ekintzailetza ekosistemako ospetsu askoren presentzia izan zituen.

Crowdfunding Bizkaiako taldea B-Venture-ean egon zen, bertan inbertitzaileekin batzar ezberdinak egin zirelarik Ekohunters proiektua aurkezteko. Aldi berean, networking-a errazteko antolatutako eremuei esker, Recircular (Patricia Astrainekin) eta Hola Plates (Ander Mendez) bezalako proiektu interesgarri eta barriak ezagutzeko aprobetxatu zuten aukera, hauekin harremanetan jarraituko dugularik. 2019ko B-Venture-aren balantzea oso positiboa izan zen, laugarren edizio hau parte hartze aldetik arrakasta handiz itxi zelarik.

BasquePro prestakuntza jarduerak

Crowdfunding Bizkaiak Ekohunters aurkeztu du ekintzailetzaren ekosisteman

BasquePro-k antolatzen dituen prestakuntza jardueren alorrean, oraintsu Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren Areto Nagusian proiektu ekintzaileetan inbertitzeko kulturaren sentsibilizaziorako jarduera bat ospatu zen.

Ekitaldi honek, berrikuntzan eta bere finantzabide ezberdinetan interesatutako profesionalei zuzendua, Crowdfunding Bizkaiako Oscar Ugarte eta Ekohunters-eko CEOa den Ibon Landaren presentzia izan zuen, azken honen proiektuak bertaratutakoen artean interes handia piztu zuelarik.

Ekitaldiak Nagore Ardanza-ren presentzia ere izan zuen, honek Crecer+ foroa aurkeztu zuelarik, eta baita Innotax-eko Elena Reta-rena ere, azken honek berrikuntzan egindako inbertsioaren fiskalitateari buruz berba egin zuelarik. Bertaratu ziren guztiek informazio gehiago jasoko dute e-mail bidez eta zuzenean hizlariekin harremanetan jartzeko aukera izango dute zalantzak argitzeko eta hala, ekintzailetzan inbertitzeko munduan gehiago murgiltzeko.

GAUR EGUN CROWDFUNDING BIZKAIAN AKTIBO DITUGUN CROWDFUNDING PROIEKTUAK EZAGUTZERA GONBIDATZEN ZAITUGU.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.