Inbertsiorako pizgarri fiskalak pertsona juridikoentzat

Inbertsiorako pizgarri fiskalak pertsona juridikoentzat

Crowfunding Bizkaiako proiektuetan inbertitzeak zenbait abantaila ditu, errentagarritasunarekin zerikusia dutenez gain. Horietako hiru jarraian aipatzen direnak dira hain zuzen ere: Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketak bermatzen duen berme legala, segurtasuna eta pribatutasuna; teknologia arloan eta proiektu sozialetan eragina duten proiektuetan inbertitzearren dauden komunitate-onurak ; eta pizgarri fiskalak.

Lehenago berrikusi ditugu inbertsiorako pizgarri fiskalak pertsona fisikoentzat. Artikulu honetan pertsona juridikoentzat-inbertsio pribatuentzat dauden pizgarrietan  oinarrituko gara.

Zeintzuk dira pizgarri fiskal hauek?

Kasu honetan, zerga-arauak Sozietateen Zergan (SZ) eragina duten bost kasu jasotzen ditu. Dena den, bere ezarpena aldakorra da inbertitzailea zergadun gisa erregistratuta dagoen lurraldearen arabera: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa edo Estatu mailan.

Bost kasuak hurrengoak dira.

Zerga-salbuespenak enpresen partaidetzen igorpenean

Aplikagarria Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan edo Estatu mailan.

Enpresa batek beste entitate batean duen partaidetza saltzen duenean, erosketa eta salmenta balioaren arteko aldea ordaintzen du zerga moduan. Honen arabera, partizipazio edo akzioen salmentaren bidez lortutako errenta positiboek, ez lukete zerga fiskalik izango.

Zerga-salbuespen hau eskuratzeko, saldutako akzioen enpresan partaidetza nabarmena eduki behar da (%5a baino gehiago) eta urte baten zehar mantendu. Halaber, diru-sarreren %85ek enpresa-jarduerako jatorria izan behar dute.

Partaidetza maileguak

Aplikagarria Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban.

Mailegu hauek interes finkoa edo loteslea ordaintzen dute, baina ez diote mailegu-emaileari enpresan erabakirik hartzeko eskubiderik ematen. Kasu honetan, lortutako diru-sarrerak, interes aldagarrietatik datozenean, ez dute zergarik ordaintzen.

NFIS-eko 42. atalaren arabera, maileguak gure jarduera berriak edo enpresa-proiektuak finantziatu behar ditu, eta mailegu-emailea, mailegu-hartzailearen jabetzaren %25aren jabe izan behar da. Jabetza urte baten zehar mantendu behar da, eta zergarik-gabeko errenta partaidetza-maileguei edo ondoren aipatuko ditugun erreserbei zuzendua egongo da.

Zergarik gabeko zenbatekoen muga gure zerga-pizgarrien gidaren 20. orrialdean kontsulta daiteke.

Enpresa-sorkuntzaren sustapenerako eta produkzio-jardueraren indartzerako erreserba

Aplikagarria Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban.

Urteko diru-emaitzatik erreserba honetara kapitalaren zenbatekoren bat zuzendu daiteke, eta guztizko %60a izango da zergaren gaineko mozkina, zerga-oinarriaren %45a gainditu barik. Hiru urtez, ezin izango da erreserba erabili.

Aurreko baldintzei lotuta, erreserbaren zenbatekoak ezin izango du ondare garbiaren %50a gainditu eta gidaren 22. orrialdean zehaztutako helburuetara zuzendua egongo da.

Nafarroan egindako Inbertsioetarako Erreserba Berezia (REI)

Nafarroan aplikagarria.

Erreserba hau aurrekoaren parekoa da, baina zenbait aldaera ditu.

Kenketa orokorra %45ekoa eta enpresa txikietarako %60koa izan daiteke, eta ez du urteko zerga-oinarriaren %45a gainditu behar. Gainerakoan, zenbatekoaren gutxienekoa 50.000 eurotakoa da, eta funts propioen gehikuntza 3 urtez luzatu behar da, eta erreserbaren zenbatekoa bi urte bete baino lehenago ekonomia-jarduera bati lotuta dauden higiezinen inbertsioei zuzendu.

Berariazko Kenkaria I+G+B Finatzatzeagatik

Aplikagarria Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Azkeneko kasu honek zerga-maileguen bidez %20-25eko errentagarritasuna ekar dezake. Ondoren, bere finantzaketaren truke, inbertitzaileak ikertzailearen I+G+Bren bidez lortutako kenketak eskuratzen ditu.

Betebeharrei dagokienez, lurraldearen arabera desberdinak dira. Xehetasun hauek zerga-pizgarrien gidaren 25. orrialdean kontsultatu daitezke.

Une honetan Crowdfunding Bizkaian aktibo ditugun crowdfunding proiektuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.