Zein aukerak daude eskuragai etxebizitza ekologikoak eraikitzeko?

Zein aukerak daude eskuragai etxebizitza ekologikoak eraikitzeko?

XXI. mendeak dakartzan erronken artean, klima-aldaketa eta energia ez-berriztagarrien zaharkitzea dira azpimarratzekoak. Arazo hauei aurre egiteko, hainbat ekoizpen-sektoreetan aurrerapen ikusgarriak burutzen ari dira. Eraikuntza-sektorean, adibiderik onenetariko bat etxebizitza ekologikoen interesaren areagotzea da.

Izan ere, etxebizitza mota hauen eskaria handituz doa higiezinen merkatuan. Arrazoietako bat ingurumen-ongizateari lagundu ez ezik, erabiltzaileek duten energia-kontsumoari loturiko gastuak ere murrizten dituztela da.

Zer dira etxebizitza ekologikoak edo ekoetxebizitzak?

Etxebizitza ekologikoak bizigarritasunari uko egin gabe ahalik eta energia-kontsumorik gehiena murrizten dituztenak dira. Horretarako bai eraikuntza bera bai inguruneak eskaintzen dituen aukerak kontuan hartzen dira. Azken honi dagokionez, energia-iturri naturalak, garbiak eta zero-igorpenekoak dira etxebizitza ekologikoak hornitzen dituztenak. Hala ere, jarraian ikusiko dugunez, hainbat etxebizitza ekologiko mota dago, eraikitzen diren eraren arabera.

Artikulu honetan ezagutuko ditugun ereduak Ekohunters-ek merkaturatzen ditu, gaur egun Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda aktibo duen ekodiseinatutako produktuen e-commerce-a.

Etxebizitza ekologiko modularrak

Zein aukerak daude eskuragai etxebizitza ekologikoak eraikitzeko?

Etxebizitza ekologikotik datorren etxebizitza honen ezaugarria aurrefabrikatutako eraikuntza-elementuak edukitzea da. Honela ekoizpen-kostuak murrizten dira, izango den etxebizitzaren ingurumena ez delako zuzenean kontuan hartzen.

Eraikitze-prozesua nagusiki aurrefabrikatutako moduluen muntatzean datza, bezeroaren nahierara konbinatuz. Moduluak guztiz bukatuta daudenez, eraikitze-denbora txikiena da.

Hauek izango litzateke Ecoproyectak eta Slow Nature Suitesek garatutako moduluen muntatzearen eta eraikitzearen bi adibide.

Etxebizitza ekologiko mugikorrak

Zein aukerak daude eskuragai etxebizitza ekologikoak eraikitzeko?

Etxebizitza ekologiko mota hau, modularrak bezala, aurrefabrikatutako etxebizitzen mailan egongo litzateke. Biak prezio estua duten arren, hauek askoz errazagoak dira bai muntatzeko bai mugitzeko. Etxebizitza mugikorrak, orokorrean, txikiak diren arren beharrezkoa den guztia daukate. Izan ere, abantailetariko bat behin muntatuta bizitzeko prest daudela da.

Bai oporraldietarako bai bizimodu berri gisa, etxebizitza ekologiko mugikorrak benetan erakargarriak dira. Gainerakoan, erraz garraiatzen dira, ia edozein lekutan jarri daitezke eta klimatizatzeko urteko sasoi desberdinetara egokitzen diren materialak ditu. Materialen hautaketa adimenduna etorkizuneko energia-aurreztearen gakoa da.

Merkatuan sormenezko bertsioak daude, etxebizitza zintzilikari bat egonkortzeko zuhaitzez baliatzen den Trees and People-en etxebizitza ekologiko hau kasurako.

DIY etxebizitza ekologikoak

Zein aukerak daude eskuragai etxebizitza ekologikoak eraikitzeko?

Azkenengo maila honetan domoak dira azpimarratzekoak. Orokorrean, erabilera anitzeko tokietarako ezin hobeak dira, adibidez lorategietarako. Material ekologikoz aurrefabrikatutako atal zortatik fabrikatzen dira, batez ere egurrezkoak eta ehunen mota desberdinetakoak izanik. Azkar muntatzen dira (Domo Experiencia-ko adibide honetan, bi ordu baino gutxiago), eta prezioa beste etxebizitza ekologikoena baino baxuagoa da.

Eraikuntza sendoak dira, sekulako onura bioklimatikokoak, batez ere aireztatze eta aire-jario arloetan. Era berean, azalera esferikoari esker, bai beroa bai argia ezin hobeto mantendu eta banatzen dira.

EKOHUNTERS-ERI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU, CROWDFUNDING BIZKAIAN ERREGISTRATZERA GONBIDATZEN ZAITUGU INFORMAZIO GEHIAGO ESKURAGARRI IZATEKO.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.