Axalko bere inbertsio errondaren azken egunetan dago

Axalko bere inbertsio errondaren azken egunetan dago

Laster Axalkoren parte izan ahal izateko azken egunetan sartuko gara. Axalkoren Crowdfunding Bizkaiako inbertsio erronda azken egunetan dago, eta hori dela eta ezin duzu guztiz pertsonalizaturiko eta egur teknikozko koadroa duten bizikleta batzuen bitartez hurrengo urteetan hiri-mugikortasun pertsonalaren erreferente bihurtu nahi duen proiektu honetan kolaboratzeko aukera hau ezagutzeari utzi.

Aitzol Fernandezek, Axalkoko zuzendari komertzial eta gerenteak, honela azaldu digu: “Axalko bizikletek mugikortasunaren driver garrantzitsuenean dute eragina: kultura. Denbora asko daramagu klima askoz ere txarragoa izan arren bertako bizikletaren erabilera ratioa garraiobide bezala gurea baino askoz handiagoa den Europako hirietan arreta jartzen. Horregatik bizikleta bereziak eskaintzearen aldeko apustua egiten dugu, bizikletan ibiltzean eroso sentiarazten zaituen zerbait, munduari harro adierazteko zuretzat bizikleta bizitzeko modu bat dela, hiria ulertzeko modu bat.

Axalkoren proposamen bereizgarria bezero bakoitzaren ezaugarri fisikoetan eta erabileran oinarrituta pertsonalizatuta dauden bizikleten diseinuan islatzen da. Koadro bakoitzaren ergonomia goi-mailako egur teknikoarekin eginda dago, eta patentaturiko teknologia berdingabearekin, eta bezero bakoitzaren beharrizanetara egokitzen da.

Axalkoren garapen prozesuek composite material %100 naturala sortzen dute, egurrezko xafla meheak, zuntz begetalezko ehunak eta erretxina nahasten dituena. Azken emaitza gama altuko bizikletak dira, natura eta ibilbideko kirola maite dutenei zuzendua. Teknologia berritzailea eta artisau-lan ordu askoren konbinazioa, apartekoak diren eta eragin bisual handia duten bizikletak lortuz.

Aitzol Fernandezek azaltzen duen bezala, “egurra, egoki ustiatuta, erabili dezakegun material jasangarrienetarikoa da, karbono-aztarna negatiboarekin. Gainera, bere ezaugarriak, beste material batzuekin konparatuz, benetan izugarriak dira”.

Axalko bizikleten fabrikazio prozesuan erabiltzen den material nagusia lizarra den arren, intxaurrondoa edo gereziondoa bezalako beste batzuk ere erabiltzen dira. Kasu bakoitzaren arabera eta bizikletari emango zaion erabileraren arabera, 0,5etik 2,5 milimetrotarako lodiera duten mikroxaflak ebakitzen dira, hauek prozesuaren fase delikatuenean kolaz itsatsiko direlarik, taldearen esperientziari esker koadroaren diseinu egokia lortuz.

Fabrikazio prozesu berdingabea Urbegi Taldearen kolaborazioarekin batera, Axalkok mugikortasun jasangarriari zein izaera sozialeko proiektuei laguntzeari ematen dion garrantzia nabarmenduz, kolektibo zaurgarriei lan aukerak emanez.

Gogoan izan Axalkoren inbertsio errondan parte hartzeko interesa baduzu onura ezberdinak edukiko dituzula:

  • Axalko bizikletaren erosketan beherapena izango duzu.
  • Bazkide bezala, enpresak sortzen dituen irabazien partaide izango zara.
  • Azkenik, gainontzeko inbertitzaileek bezala, zure parte-hartzeak salduz gero, enpresaren birbalorazioarekiko proportzionala den ordainketa jasoko duzu.

Zuk ere Axalko proiektuaren parte izan nahi baduzu ez utzi aukera hau pasatzen. Sartu hemen bere inbertsio errondan!

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.