BIME PRO Start Up!, berrikuntza eta ekintzailetzarako gunea

BIME PRO Start Up!, berrikuntza eta ekintzailetzarako gunea

Urriaren 26tik 29ra BIME PRO ekitaldiaren 8. edizioa izango da, egungo egoera berriak eta osasun-murrizketek markatuta. Hala, aurten jaialdia berez ospatuko ez den arren, musika-industriako protagonista nagusiak bilduko ditu sektorearen etorkizunari buruz eztabaidatzeko.

Edizio hau topaketa digitalak eta fisikoak konbinatzeko aukera ematen duen plataforma baten bidez egingo da, eta horrez gain, Bilboko zentroan hitzaldiak, tailerrak, speedmitingak eta bestelako jarduera presentzialak egingo dira. Formatu berri horrekin, BIME PROk ekintzailetzarako, talenturako eta hezkuntzarako beste gune batzuk izango ditu, hala nola BIME PRO START UP, BIME CITY, BIME CAMPUS edo BIME TECH.

BIME PRO Start Up!

“Start evolving. Move Up”goiburuarekin, BIME PRO START UP!-ek berrikuntza eta ekintzailetzarako gune bat sortu nahi du: teknologia berriak, APPak, bideojokoak eta musikaren eta kultura- eta sorkuntza-industrien munduko azken berrikuntza teknologiko eta kontzeptualak.

Horretarako, hitzaldiak antolatu dituzte izen handiko enpresaburu eta sortzaileekin, inbertitzaileekin eta sektoreko funtsezko aktoreekin, baita topaketak eta networkinga egiteko gunea ere, online speedmeetings, cocktail eta abarren bidez.

Beren proiektuak erakutsiko dituzten estatuko eta nazioarteko startup-en arteko lehiaketa eta erakustaldia ere egingo dute. Lehiaketa honen bidez, musikarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duen proiekturik berritzaileena eta etorkizun handiena duena hautatu eta lagundu nahi da, South Summitera Trade Mission batekin sarituz.

Gainera, BIME PRO Start Up! inbertitzaileen artean parte-hartze handia du eta sormenezko-industria eta industria digitalean espezializatutako 26 inbertsio-funts izango ditu, parte hartzen duten startupentzat aukera paregabea izanik eta ekitaldia bera sorkuntza enpresak bultzatzeko estatuko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat bihurtuz. Adibide oroigarri gisa, 2019ko Startup irabazlea ANote Music izan zen. Copyrightak trukatuz eta merkaturatuz inbertitzeko aukera ematen duen plataforma, sortzaileei likidezia sortzen dien bitartean, hauen eta haien inbertitzaileen arteko zubi zuzena sortuz.

FORO TECH ETA PRESTAKUNTZA

Industria sortzailearen ekintzailetza eta startup-ak sustatzeaz gain, BIME ekitaldiak erreferentzia ere izan nahi du ekitaldi eta ikuskizunen sektorean, talentua eta prestakuntzaren arloan.

Alde batetik, BIME TECH gunea dago, ekitaldien sektoreko enpresak eta profesionalak topagune gisa biltzen dituen azoka, eta bisitarien, erakusketarien eta host-en arteko networkingak negozio-aukerak sortzeko ingurune bat sortzeko helburua duena.

Bestalde, BIME CAMPUS izeneko beste programa bat ere sortu dute, Lanbiderekin eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Kontseilaritzarekin elkarlanean antolatua, bertan kultura- eta sorkuntza-industrietako profesional handiek hiru eguneko prestakuntza intentsiboa irakasten dutelarik, aurrez aurre eta streaming bidez.

BIMEn ez da soilik gaur egungo egoerara egokitzeko adibide bat planteatzen, musikarien jaialdi eta topaketa izatetik askoz ere handiagoa den baina pertsona fisiko gutxiago biltzen dituen ekitaldi izatera pasatuz, baizik eta etorkizuna helburu duen gazteei zuzendutako ekitaldi formatu berri bat erakusten du. Merkatuan gune bat bilatzen ari diren startupen talentuari eta potentzialari buruzko apustu eta erakusketa interesgarria, gazteei prestakuntza espezializatua eskainiz, musika-sektorera eta ikuskizunetara bideratutako ikastaro trinkoen eta hitzaldien bidez.

Hala, gaur egungo zailtasunak gorabehera, BIME PROk etorkizunera begira apustu egiten du ikuskizunen, musika-ekitaldien, artearen eta abarren munduarekin zerikusia duten proiektuak eta ideiak sustatzearen alde, biharko eguna hain kaltetuta dagoen sektore bat salbatzeko konponbideak sortuz.

Crowdfunding Bizkaian gure lurraldeko berrikuntzaz eta talentuaz arduratzen gara. Gehiago jakin nahi baduzu, ezagutu honi buruzko azken berriak gure blogean.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.