Aitzol Fernandezekin berba egin dugu, Axalkoko gerentea

Aitzol Fernandezekin berba egin dugu, Axalkoko gerentea

Axalko Bizkaian errotutako eta prestazio altuko egurrezko bizikleta guztiz pertsonalizatuak garatzeko sortutako enpresa da. Gaur egun, Axalkok hemen ezagutu dezakezun inbertsio-txanda dauka martxan Crowdfunding Bizkaian.

Proiektu honen helburuei buruz eta inbertsio errondan parte hartzen ari diren pertsonek lortuko dituzten onurei buruz gehiago jakiteko asmoarekin Aitzol Fernandezekin berba egin dugu, Axalkoko zuzendari komertzial eta gerentea.

 

Nola jaio zen Axalko?

Ideia originala erromantiko samarra da. Egurra gogoko dugu eta bizikleta inoiz lortutako garraiobide eraginkorrenetzat dugu. Gure gizarteak ingurumena zainduz aurrera egin ahal duelaren eta egin behar duelaren sinesle sutsuak izanik, kontzeptu hauek batzen dituen produktu berdingabea sortzea erabaki genuen.

Beste alde batetik saiatuak gara (hau gure herriaren izaeran doala ematen du), hortaz Aitzolek (Telleria, I+G arduraduna) %100 fibra naturalak erabiliz material konposatuen ezaugarriak asimilatzeko xedea hartu zuenean, aukera bakarra zegoen.

 

Non dago zuen produktuen balio bereizgarria?

Axalkok prestazio altuko bizikleta paregabeak fabrikatzen ditu. Gure bizikleta guztiak pertsonalizatuta eta neurrira eraikitzen dira, honenbestez, Axalko bizikleta guztiak eskaeren bidez fabrikatzen dira. Bizikletak azken erabiltzailearen datu biomekanikoetan oinarrituta fabrikatzen hasten gara, eta koadro bakoitzaren kanpoaldea guztiz pertsonalizatzen dugu.

Gure fabrikazio prozesuaren bidez ziurrenik merkatuko bizikleta koadro arinena dena lortu dugu, aldi berean sendoena ere bai. Koadroaren pisua bizikleta modeloaren, neurriaren eta erabiltzailearen pisuaren mende dago, baina erreferentzia bat ematearren, errepideko bizikleta handi batek 1,4kg pisu inguru izango ditu.

 

Nolakoa da Axalkoren bizikleta lehen aldiz ikusten duen norbaiten erreakzioa?

Txundidura. Ohikoa da jendea bizikletari begira geratzea pasatzen ikusten duenean. Normalean ez dute sinesten egurrezko bizikleta bat denik, hori dela eta interesa agertzen dute eta galdetzen dute.

Ohiko erreakzioa distantzia ertain eta luzetik bizikleta guztiz eskaneatzea izaten da, ikutu ahal den galdetzea, benetan egurrezkoa dela eta barnetik hutsik dagoela egiaztatzeko ikutzea, eta azkenik, pisua egiaztatzeko altxatzea. Esperientzia bukatuta irribarre batekin joaten dira.

 

Zergatik da berezia zuen bizikletak fabrikatzeko erabiltzen den materiala?

Egurra, egoki ustiatuta, erabili dezakegun material jasangarrienetarikoa da, karbono-aztarna negatiboarekin (zuhaitzek bere hazkundean atmosferako CO2 finkatzen dute). Beste alde batetik, bere ezaugarriak, beste material batzuekin konparatuz, benetan izugarriak dira.

Egurra “composite” natural bat da, milioika urtetako garapenarekin, eta lignina zelulosa zuntzak aglutinatzeko funtzioa duen elementua da. Hazkunde naturaleko egurraren arazo nagusia bere propietateak noranzko bakarrekoak direla da. Zuntz begetalezko ehun-geruzak egurrezko xaflen artean tartekatzean materialei probetxu handiena ateratzea lortzen dugu, eta norabide guztietan erresistentzia ezaugarri oso bikainak lortu.

 

Axalko bizikletak guztiz pertsonalizatuak dira. Pertsonalizazio hau egiteko zein alderdi edukitzen dituzue kontuan?

Pertsonaren datu biomekanikoetatik abiatzen gara. Funtsezko datuak altuera eta pisua dira. Pertsonaren azterketa zenbat eta osoagoa izan, orduan eta handiagoa izango da lortu dezakegun egokitzapen maila. Alderdi fisikoez gain, erresistentzia-pisua konpromisoa moldatzen dugu bizikletarentzako aurreikusten den erabileraren arabera.

Bezeroak bere bizikletak zein osagarri izatea nahi duen aukeratu dezake. Azkenik, koadroa bere gustura apaintzen da. Bizikletaren estiloa ezin da aukeratu, berariazkoa da serie bakoitzarentzako, baina marrazki edo testuak konbinatu ditzake koadroan.

 

Zein da Axalkoren lotura Euskadirekin?

Gure egoitza Bilbon dago, bizikletak Enkarterrietan muntatuko dira, koadroak Aitzkorriren magalean fabrikatzen dira, bizikleten merkaturatzea Frantzian hasiko dugu Ibanen bitartez, bera Baionan bizi da, eta ni arabarra naiz. Ez dugu utzi Euskadiko herrialde bat bera ere, eta gainera haratago goaz!

Alderdi geografioetatik harantzago, Axalko gure izaeraren eta gure herriaren izateko moduaren zati handi bat biltzen eta irudikatzen dituen proiektu bat dela uste dugu. Axalko Euskadin jaio da eta beti izango da ekimen euskaldun bat.

Aitzol Fernandezekin berba egin dugu, Axalkoko gerentea

 

Ze ekarpen egiten diote Axalko bizikletek hiri-mugikortasun ekosistemari hirietan?

Axalko bizikletek mugikortasunaren driver garrantzitsuenean dute eragina: kultura. Ulertzea beharrezkoa den kontzeptu zabala da. Duela urte batzuetatik hona egiten dugun galdera honako hau da: bizikleta hirian mugitzeko banakako garraiobide eraginkorrena bada, zergatik ez da erabiltzen?

Kultura kontua da. Hemen sarritan hotzagatik edo euriagatik kexatzen gara, baina eragozpen hori askoz ere gogorragoa da Europako iparraldean, eta bertan bizikletaren erabilera garraiobide bezala askoz ere altuagoa da. Axalko bizikleta bat zerbait berezia da, bizikletan ibiltzean eroso sentiarazten zaituen zerbait, munduari harro adierazteko zuretzat bizikleta bizitzeko modu bat dela, hiria ulertzeko modu bat.

 

Zenbat bizikleta modelo merkaturatzen ditu Axalkok? Zerk egiten ditu desberdin?

Gaur egon ondorengoak merkaturatzen ditugu:

  • Gravel modeloa, erabilera anitzekoa, hirirako, errepiderako, eta bide orotarako.
  • Errepiderako modelo bat, errepideko txirrindularitzarako.
  • Fixie edo piñoi finkoko modelo bat hiri erabilerarako.

Hirirako modelo bat garatzen ere bagabiltza, uhalarekin eta abatz aldaketarekin; baita ere beste bizikleta tolesgarri modelo bat.

 

Ze ekarpen egiten du zuen proiektura Urbegi Taldearen parte-hartzeak?

URBEGI TALDEA izaera sozialeko ekimena da, bere helburua kolektibo zaurgarrien gizarteratzea eta laneratzea delarik. URBEGIn egunero, ekintzekin, pertsona guztiak berdinak garela erakusten duten profesional handiak aurkitu ditugu.

Ohore bat da bere babesa izatea, dudarik barik gure prozesu produktiboak eta logistikoak hobetzen lagunduko baitigu. Eta gure aldetik bere ekimenei zerbait eman ahal badiegu, izugarri pozik sentituko gara.

 

Ze helburu jarri dituzue 2019rako?

2019an lehen helburu bezala gure egoera finantzarioa sendotzea daukagu, horrela hazkunde komertzialari fidagarritasunarekin ekiteko. Lehen urte honetan helburua 50 bizikleta inguru produzitzea da, merkatuari tenperatura hartu eta datozen urteetako hazkunderako oinarria ezarri.

 

Zeintzuk dira inbertsio-txanda bat Crowdfunding Bizkaiarekin irekitzeko helburuak?

Hemengo enpresa bat gara, oso kontuan hartzen dugu gure herria, bizikletarena bezalako gure tradizioei eta teknologiarik hoberenaren garapena bezalako gure nortasunari estu lotuta dagoen produktu bat garatu dugu. Proiektua bazkide eta bertako inbertitzaile txikiei irekitzea eta horrela esperientzia hau partekatzea polita izango zela iruditu zaigu.

 

Zein irabazi eskuratuko dute finantziazio errondan parte hartzen duten pertsonek?

Alde batetik, eta irabazi zuzen bezala, Axalko bizikletak erosteko deskontu bat izango dute.

Beste alde batetik, bazkide bezala, enpresak sortuko dituen irabazien partaide izango dira.

Azkenik, beste inbertitzaileek bezala, beraien parte-hartzeak salduz gero, enpresaren balio handitzearekiko proportzionala den ordainketa jasoko dute.

Axalkon parte hartzeak ekarri ahal dituen mozkin ekonomikoez gain, parte hartzen duten pertsonek proiektu berdingabe bat aurrera ateratzen eta gure gizarte osoan positiboki eragiten duen jarduera batean lanpostuak sortzen lagundu dutela jakingo dute.

 

Non ikusten duzue zuen burua 2 urtetan?

Gure buruak hurrunera egiten du hegan, baina esperientzia eta gure oinak lurrean daude. Proiektuaren etapa honetan finantziazioa ixtetik aurrera bide luze bati ekingo diogu, bide hori ondo planifikatu arren ustekabe askoz beterik aurkituko dugu.

Bi urtetan Europako merkatu nagusietan presentzia eta salmenta errepikariak edukitzea gustatuko litzaiguke, baina garrantzitsuena aldi honetan neurtezinezko balioa duen esperientzia irabaziko dugula da, honekin gure enpresa ezarritako helburuetara nola moldatu eta bideratu jakingo dugularik.

AZTERTU HEMEN INBERTSIO ERRONDAREN XEHETASUN GUZTIAK ETA HARTU PARTE AXALKOREN PROPOSAMEN BEREIZGARRIAN.

 

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.