Osteophoenix, inbertsio-erronda arrakastaz bukatu da

Osteophoenix, inbertsio-erronda arrakastaz bukatu da

Crowdfunding Bizkaian irekitako Osteophoenixen inbertsio-erronda bere amaierara iritsi da 50.000€tako hasierako helburua gaindituz. Erronda, uztailaren hasieran hasi zena, abuztuaren 18an amaitu zen hasierako helburua gaindituz eta 60.000€tako azken inbertsioa lortuz, bilatutako inbertsioaren %120 alegia. Arrakasta itzela hezur eta ehunen birsorkuntzan aitzindaria den enpresarentzako eta itxaropenak gainditu dituzte.

Horrela, Bizkaian errotutako enpresa bioteknologikoaren finantziazio-errondari esker, posible izango da merkatu iparramerikarrean sartzeko FDA ziurtagiria lortzeko prozesuarekin aurrera jarraitzea. Bere estrategia komertzialean ezarritako xedeak estatu mailako merkatuak baino erosketa potentzial askoz ere handiagoa duen merkatu batean sartzea ahalbideratuko dio, bertan jada %30eko jabetza duen enpresa estatubatuar batekin merkaturatzeko esklusiba izateko aurre akordioa duelarik. Inbertsio-erronda honetan lortutako diruari esker, Osteophoenix-ek laborategiko probetarako pertsonal espezializatua kontratatzeko inbertsioa burutu ahal izango du.

Osteophoenix: berrikuntza ehunen birsorkuntzan

Jendarte orokorrarentzako, neurrira egindako hezur eta ehunen birsorkuntzaren ideiak zientzia-fikzioaren itxura har dezake, baina kontua da teknika honen eraginkortasuna erabat egiaztatuta dagoela. Osteophoenixek fabrikaturiko berrikuntza bere garapenerako erabilitako erremintan oinarritzen da: ekoizpen gehigarria edo 3D inprimatzea.

Teknologia honen bidez, azken urteetan alor ezberdinetan iraultza bat izan dena (ingenieritza, arkitektura, medikuntza…), Osteophoenix-ek bere gailuak paziente bakoitzaren beharrizanetara neurrira ekoiztu ditzake. Horri esker, medikuek beraien pazienteetan emaitza kirurgiko hobeezinak lortzen dituzte, kirurgia-prozesu eta berreskuratze epe laburragoak lortuz eta pazientearen bizitza kalitatea hobetuz.

Proiektuaren hurrengo pausuak

Crowdfunding Bizkaian inbertsio-erronda hau egiteaz gain, esan bezala bere merkatua zabaltzeko eta FDA ziurtagiria lortzeko prozesua bizkortzeko helburuarekin, Osteophoenixek neurrira egindako produktuen (Hesia eta Foil) 510(k) prozesua dauka martxan, urte hau eta hurrengoaren artean lortzea espero duelarik.

2021ean, Osteophoenixek FDAren beste 510(k) prozesu bati ekingo dio. Kasu honetan, prozesu hau seriean egindako produktuetara (serieko Foil eta torlojuak) zuzendurik egongo da eta, behin AEBetan zabaltzeko FDA lortuta, bigarren inbertsio-erronda bat hasiko du herrialde horretan hedatzeko helburuarekin.

Crowdfunding Bizkaiatik inbertsio-erronda honetan parte hartu duten guztiei gure esker ona helarazi nahi diegu, osasunaren sektoren aitzindaria den eta pertsonen ongizateaz arduratzen den enpresa baten hazkundea bultzatzea lortzeaz gain, zuzenean Bizkaiko enpresa-ehunean eta lurraldearen garapenean eragitea ahalbideratzen duelako.

Beste kanpaina batzuei buruz edo Crowdfunding Bizkaian etorkizunean izango diren proiektuei buruz datu gehiago ezagutu nahi badituzu, sartu hemen.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.