Smart Solutions for Smart Destination Challenge estadio edo ekitaldietan bisitarien esperientzia maximizatuko duten eta Bizkaiko turismo fluxuaren banaketan eragina izango duten irtenbide berritzaile eta inteligenteak planteatuko dituzten startup-ak bilatzen dituen lehiaketa da, probintziako aisialdi eta entretenimendurako eskaintzetara sarbidea emanez, berau San Mames Barria eta Athleticekin osatuz eraldaketa turistiko honen epizentro gisa.
Bizkaiako Foru Aldundiak, Athletic Clubek eta Turismoaren Munduko Erakundeak jaulkitako erronka honetan, guztira 37 herrialdetako 99 startupek parte hartu dute modu jasangarri batean Bizkaiko sektore turistikoa berraktibatzeko helburuarekin. Maila oso altuko berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko lehiaketa bat, bertan, azkenean, ondorengo bi startup-ak atera direlarik irabazle bezala pre-seed eta seed kategorietan hurrenez hurren: Necsum Trison (Bizkaia) eta Orwell (Italia).
Lehiaketa
Nazioarteko ehun startup inguru Smart Solutions for Smart Destination Challenge-era aurkeztu izanak lehiaketaren irismena frogatzen du eta, batez ere, Bizkaiko lurraldeak daukan erakargarritasun handia startupentzako eta sektore produktiboen berrikuntza eta indartzean.
Aurkeztutako 99 startup-etatik, 20-k soilik gainditu zuten hasierako aukeraketa, ondorengoek: Ariadne Maps, B-LAB GASTRONOMIC, Fluxguide, FootAR, Gole Tours, Grabit Retail, Hyncha, Klustera Inc, Mapping Sports, Necsum Trison, Orwell, Purple Blob, Stargraph, Snaptivity, Soulbilbao C.M, Tenbeo, Xabet, X-Plora eta ZONIZ by GEBS.
Erdiak geldituko diren hurrengo bahetzearen aurretik, lehen aukeraketako 20 startup hauek beraien proposamena turismoaren, kirolaren eta administrazio publikoaren sektoreko aditu ezberdinekin egiaztatzeko aukera izan zuten. Gero, 10 startup finalista geratzean, hauek beraien ideia San Mamesen egin zen ekitaldi batean aurkeztu zuten ebaluatzaile-talde baten aurrean.
Irabazleak
Bi enpresa irabazleak, Necsum Trison (Bizkaia) eta Orwell (Italia), finalera iritsi dira beste hiru startup-ekin batera: Fluxguide (Austria), Snapivity (Erresuma Batua) eta Alice Biometrics (Espainia) eta, lehiakeatren kudeatzaileen berbetan, gehien nabarmendu direnak izan dira berrikuntza maila altua duten eta Nazio Batuek bultzatutako Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatuak dauden proposamenak aurkezteagatik.
Necsum Trison-en proposamena, pre-seed kategorian irabazlea, challenge-era aurkeztutako ideiarik berritzaileena eta sortzaileena aitortzen duena, teknologiaren bitartez esperientziak garatzean ardazten da. Necsum-en ideia nagusia hirietan gune bakarrak eta berritzaileak sortzea da, hauekin bisitarien kopurua eta beraien egonaldiaren iraupena handituz eta bisitatutako lekuetara berriro itzultzea bermatuz eskaintza digitalari eta eskuratutako esperientziari esker. Hemen aurkitu dezakezu Necsum-eko Mikel Rodriguez-ek burututako azken laburpena.
Bestalde, Orwell-en proposamena, seed kategoriako irabazlea bere irtenbidea gaur egungo ingurunean azkar ezarri baitaiteke, hutsune handi bat betetzean ardazten da: ziberkiroletako jokoak. Orwell-ek murgiltzeko bideojokoak eskaintzen ditu Errealitate Birtuala eta Errealitate Gehitua (VR/AR) erabiliz eSports-en mundua eta kirol tradizionalena batzen diren esperientzia sortuz. Hemen aurkitu dezakezu Andrea Antonelli, bere CEOaren, bideo argitzailea duen laburpena.
Enpresa irabazle hauek 6 hilabetetan Athletic Clubekin batera proiektu pilotu bat garatzeko aukera izango dute. Gainera, Necsum Trison-ek, zerga-egoitza Bizkaian duen enpresa izanik, Bizkaiko Foru Aldundiaren hazkunde eta azelerazio zerbitzuetara sarbidea, bere proiektuak finantzatzeko aholkularitza eta coworking instalazioetan gunea izango ditu 6 hilabetez.