Bizkaiatik berrikuntzaren alde egiten den apostua haziz doa ekitaldiz ekitaldi. Talentua erakartzea eta mantentzea eta ekintzaileen eskura baliabide gehiago jartzea funtsezko bi faktore dira lurraldea berrikuntzaren eta ekintzailetza aurreratuaren alorrean bikaintasunaren mundu mailako sarearen parte izateko.
Helburu honekin, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Bizkaia Dorrean mundu guztiko enpresa eta startupak bilduko dituen Nazioarteko Ekintzailetza Zentro bat sortzeko proiektu bat dauka abian jarrita. Ezagutzaren HUB bat munduko berrikuntza-gune garrantzitsuenetariko bat izan nahi duena.
Proiektu honek enpresa handien inplikazioa bilatuko du eta sinergiak sortuko ditu munduko ekintzailetza eta berrikuntza nodo aurreratuenekin. Horretarako, Bizkaiko Aldundia Boston (Estatu Batuak), Tel Aviv (Israel) eta Helsinki (Finlandia) bezalako hirietako antzeko zentroekin lan egiten ari da, hauek mundu mailan berrikuntzaren eta startupen kontzentrazioaren erakargune garrantzitsuenak bezala aintzatetsiak baitaude nazioarte mailan.
Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa Biscay Startup Bay estrategiaren barruan kokatzen da Bizkaiak ekintzailetza eta berrikuntzaren nazioarte mailako erreferentzia nodo bat bezala duen posizionamendua sendotzeko. Helburua enpresa sorkuntzaren tasa esanguratsuki haztea da, baita berrikuntza irekiaren dinamikak sortzea ere, hala bertako eta nazioarteko enpresa eta korporazioek eta startupek elkarri eraginez.
Biscay Startup Bay estrategiak ekintzailetza aurreratuaren sustapenaren ekosistema sendotzen du Bizkaian, Foru Aldundiaren tresna-sorta zabala edukiz:
- Beaz sozietate publikoa.
- Seed Capital Bizkaiaren finantziazio alternatibak, euren artean Crowdfunding Bizkaia dagoelarik.
- Inkubagailu sare bat, Bizkaiko Parke Teknologikoaren campus ezberdinekin batua.
- Inbertitzaile eta mentoreen sare bat, diru-laguntzak eta unibertsitateekin, zentro teknologikoekin eta beste erakunde batzuekin harreman iraunkorra.
Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusiak, Biscay Startup Bay “enpresak, ekintzaileak eta inbertitzaileak konektatuko dituen ekosistema bat, beste ekosistema batzuekin konektatuko dena eta ziuraski, Europa hegoaldeko konektatuenean eta hoberenean bilakartuko dena” bezala definitu du. Horretarako jada badute “bertoko trakzio-enpresa talde bat, nazioarteko abangoardiako ekosistemekin aliantzak eta dagoeneko jaulki dira kudeaketa nazioarteko esperientziadun kudeatzaile bati esleitzeko lehiaketa publikoaren oinarriak”.
Biscay Bay Startup Campus: gazteria ekintzailearen eta startupen ekitaldia
Bizkaian ekintzailetzaren kontuetan ematen ari diren pausuen adibide nagusi bat Biscay Bay Startup Campus-a da, bi ediziotan soilik Europa hegoaldeko ekintzaileen topaketa handienetarikoan bilakatu dena.
Hurrengo Irailaren 17 eta 18an edizio berri bat ospatuko da, entrepreneur munduaren 1.000 gazte konektatuko dituena. Gainera, #BBSC Awards 2020 direlakoek edozein industriatako early stage faseko proiektu berritzaile hoberena sarituko dute 10.000 euro dirutan, mentoringa eta bulego eremu bat urte betez eskainiz. Hamabi proiektu finalistak hautatzeko aukeraketa irizpideen artean beraien izaera berritzailea, bideragarritasuna, hazkunde-gaitasuna eta taldearen trebetasuna bezalako faktoreak baloratuko dira. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Startup Campusek eta Bilbao Valley elkarteak antolatuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundia (BFA), Iberdrola eta BBKren laguntza eta babesa dauka, besteak beste.