Duela egun batzuetatik, Crowdfunding Bizkaiak hemen ezagutu dezakezun inbertsio erronda berria dauka. Ekohunters-en inbertsio erronda da, ekodiseinatutako produktuen sektorean erreferentziazko e-commerce-a. Ekohunters gizartean aldaketa inspiratu eta kontsumo arduratsua bultzatu nahi duen Bizkaian sortutako eta errotutako proiektua da.
Errondaren hasierarekin, komunikabideek interes handia erakutsi dute Ibon Landa eta Kepa Hierrok sortutako enpresa honetan.
Jasangarritasunean ardaztutako atariek Ekohuntersen proiektua goresten dute. Eco Circular kasu, bertan inbertsio errondan ezarritako helburua lortuz gero aurrera eramango diren ekintzak azaltzen direlarik. Ekintza hauek 2021etik aurrera denda fisikoak irekitzeko estrategia aurreikusten dute, merkatu berrietara hedatzearekin batera.
Aldi berean, ekintzailetzaren munduak ere interes handiz ikusten du Ekohunters atariak ekodisenatutako produktuetan nazioarte mailan liderra izateko egin duen apustua.
Honela, Emprendedores atariak Ibon eta Kepari oso elkarrizketa interesgarria egin die, bertan proiektuaren potentziala konfirmatzen duten datu batzuk partekatu dituztelarik:
- 145 ekodiseinatzailek merkaturatzen dituzte beraien produktuak Ekohuntersen
- 27 herrialdetan daude
- 300 produktu baino gehiago
Elkarrizketan zehar, Ibon eta Kepak etorkizuneko helburuak aipatzen dituzte: “2023ari begira, helburua 15.000 erreferentzia baino gehiagorekin merkatuko ekodiseinatutako produktuen eskaintza handiena biltzea da. Honek, retail kanalaren irekierarekin batera, kanal orotan dagoen enpresan bihurtuko gaitu «, dio Ibonek.
Gainera, Ekohunters kontsumo arduratsuaren kontuetan nazioarteko erreferentzia izateko asmo sendoarekin, ekohoteletan ardaztutako negozio lerro berri bat aztertzeko interesa erakutsi dute, etxe ekologikoen edo ekoetxebizitzen sektorean duten know-how-a aprobetxatuz.
SARTU HEMEN EKOHUNTERSEN INBERTSIO ERRONDAN ETA EGIN BAT ALDAKETAREKIN.