Axalkoren proposamen bereizgarria hiri-mugikortasun jasangarrirako

Axalkoren proposamen bereizgarria hiri-mugikortasun jasangarrirako

Trafiko pilaketak eta aire eta soinu-kutsadura Europako hiri askok partekatzen duten arazo ohikoenetariko bat dira. Hiri-garraioak, trafikoan duen eragin zuzenaz gain, irisgarritasunean eta pertsonen garapen sozialean ere badu eragina.

Erronka hauei aurre egiteko eta hiri-mugikortasun eraginkor eta lehiakorra bermatzeko, hiri-eremuetan ekintzarako elementu nagusi bezala Hiri-Mugikortasun Jasangarriaren Planak (PMUS) sortu dira. Plan hauen barruan gero eta garrantzi gehiago hartzen du mugikortasun pertsonalaren fenomenoak. Eta hemen Axalko bezalako markek gaur egun merkatuak eskaintzen duen aukera ulertzen dute eta hurrengo urteetan hiri-mugikortasun pertsonalean erreferente bihurtzeko apustua egin dute.

Axalko oso bereziak diren bizikleten fabrikatzailea da, egurra eta material naturalei ahalik eta probetxu handiena ateraz hiri-mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten duten ibilgailuak sortuz. Zerbaitegatik Axalko bizikletek patentaturiko teknologia esklusiboaren bitartez goi-mailako egur teknikoa erabiltzen dute, emaitza paregabea eskainiz.

Gaur egun Axalkoren inbertsio-erronda aktibo dago Crowdfunding Bizkaian, 150.000€tako helburuarekin eta hemen ezagutu dezakezun proiektuan inbertitzeko interesa duten pertsonentzako abantaila handiekin.

Axalkoren proposamen bereizgarria hiri-mugikortasun jasangarrirako

Bizikleta, gero eta hedatuago dagoen hiri-mugikortasunaren aukera bat

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) gida praktikoak adierazten duenaren arabera Hiri-Mugikortasun Jasangarriaren Plana (PMUS) “energia kontsumoa eta isurpen kutsagarriak murrizteko hiri-eremuan mugikortasun modu jasangarriagoak ezartzeko helburua duten jokaera multzo bat da, aldi berean herritarren bizi-kalitatea, gizarte-kohesioa eta garapen ekonomikoa bermatuz”.

PMUSek bultzatzen dituzten ekintzak oso zehatzak dira, garrantzitsuenetariko bat hirietan bizikletentzako bide gorriak sortzea izanik, garraio modu pertsonal honek Europako hiri handi guztietan erabiltzaile gehiago irabazteria ez baitio uzten. Puntu honetan Axalkok bere desberdintzapena azpimarratzen du, bezero bakoitzaren ezaugarri fisiko eta erabilerara guztiz pertsonalizaturiko eta egurra bezalako material ikusgarri batekin egindako bizikletak eskainiz.

Axalko bizikleten koadro bakoitzaren ergonomia bezero bakoitzaren beharrizanetara egokituta dago eta, artisau lan handi batekin batera, garatutako berrikuntza teknologikoek egurra material iraunkor eta arin bihurtzea ahalbidetzen dute, jasan beharko dituen bibrazioak xurgatzeko gai izanik.

Axalko bizikletek interesatutako pertsonak harritu ditu Bilbon

Axalkoren proposamen bereizgarria hiri-mugikortasun jasangarrirako

Axalkoren Crowdfunding Bizkaiako finantziazio errondaren hasiera dela eta, aste betez prestazio altuko bizikleta hauek erakutsi zituen showroom bat antolatu zen Bilbon, Aitzol Fernandez, Axalkoren sortzaileetako bat, bertan egon zelarik.

Fabrikazio prozesu bakarra edukitzeaz gain, Axalkok mugikortasun jasangarriarekin eta izaera sozialeko proiektuekin lotura sendoa du, Urbegi Taldearekin duten lankidetzak erakusten duen bezala, kolektibo zaurgarrientzako enplegu aukerak sortzen dituen proiektu soziala.

Axalko proiektuaren parte izan nahi baduzu, ezagutu hemen bere inbertsio errondaren xehetasun guztiak.