Ekohunters da Crowdfunding Bizkaiak aukeratutako hurrengo proiektua

Ekohunters da Crowdfunding Bizkaiak aukeratutako hurrengo proiektua

Aste batzuk barru, Crowdfunding Bizkaian inbertsio erronda berria hasiko da. Aukeratutako proiektu barria Ekohunters da, ekodiseinatutako produktuak merkaturatzean espezializatuta dagoen enpresa, jasangarritasun osagai argia duena.

Ekohunters, egun, ekodiseinuko 6.000 produktu baino gehiagotako katalogoa duen e-commerce bat da, produktuok 150 ekodiseinatzaile inguruk sinatuta daudelarik.   Honek plataformari kontsumo eta diseinu jasangarriaren alorrean nazioarteko erreferente bezala kokatzeko aukera ematen dio, produktuak bost kontinenteetara salduz.

Ekohunters-ek jasangarritasunarekin duen konpromezua erabatekoa da. Zerbaitegatik enpresak bere kalitate zigilu propioa (EKO) sortu du, produktuak bere eko eraginkortasun mailaren arabera bereizten dituelarik. Gainera, Ekohunters-ek karbono-aztarna neutroa duten produktuen diseinua bultzatzen du, hots, berotegi-efektuaren gasen igorpen baxua (edo bat ere ez) sortzen dutenak bere bizitza zikloaren etapa guztietan.

Bizkaian errotua, Ekohunters hazkunde potentzial handia duen ETE bat da. Laster abiaraziko den inbertsio erronda honen bitartez, bere arduradunek epe ertainean retail salmenta estrategia garatzea espero dute, baita Estatu Batuak edo Australia bezalako merkatu nabarmenetan Ekohunters-en delegazio berriak irekitzea ere.

Ekohunters-eri buruz gehiago jakin nahi baduzu, Crowdfunding Bizkaian erregistratzera gonbidatzen zaitugu, horrela informazio gehiagorako sarbidea edukiko duzularik.

 

Nola aukeratzen da proiektu berri bat Crowdfunding Bizkaian?

Enpresa-proiektu berritzailea duen edozein ekintzaile Crowdfunding Bizkaiarekin harremanetan jarri daiteke eta bere proposamena igo berau aztertzeko.

Crowdfunding Bizkaiatik proposamen honen bideragarritasun azterketa bat burutzen da eta bertan, ondorengoak bezalako faktoreak hartzen dira kontuan:

  • Enpresa ETE bat izatea.
  • Bere egoitza nagusia Bizkaian kokatuta egotea.
  • Sozietatea ez izatea finantza-enpresa, higiezinen enpresa edo komerzialitzaile enpresa.
  • Gizarte-eragina edukitzea, berritzailea izatea eta hazkunderako gaitasuna izatea.
  • Gizarte-segurantzarekin, Ogasunarekin eta langileekin dituen ordainketa betebeharrei dagokionez egunean izatea.

Dokumentazioaren azterketa sakon baten ostean, analisi ekonomiko-finantzarioa barne, Crowdfunding Bizkaian proposamenaren bideragarritasuna erabakitzen da. Puntu honetatik aurrera, onartutako proiektuak komunikazio fasera pasatzen dira, komunikazio kanpaina eta komunikabideen plana prestatzen direlarik, eta fasearen amaieran plataforman inbertsio erronda abiatzen delarik.

Proiektu berritzaile batean ari zara lanean? Lortu errealitate bihurtzeko behar duzun inbertsioa zure proiektua gure plataformara igoz.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.