WATS #SportWithValues start-up-a kirolean indarkeria desagerrarazteko helburuarekin sortu zen, hezkuntzak eta balioek duten indarra erabiliz kirol inklusiboa, integratzailea eta berdintasunean oinarritutakoa lortzeko. Horretarako, WATSen, euren ibilbidea balioetan oinarritu zuten kirolarien ekarpena dute, Vicente del Bosque, Julen Guerrero, Xabi Prieto, Patricia Ramírez edo Jero García, besteak beste. WATSen xedeari eta helburuei buruz gehiago jakitera gonbidatzen zaitugu, duela denbora gutxi proiektu horren arduradunei egin genien elkarrizketa irakurriz.
Herritar guztiei zuzendutako WATS Summit ekitaldiez gain, WATS taldeak aurrera daraman balioetan oinarritutako prestakuntza gurasoei, ikastetxeei eta kirol taldeei, entrenatzaileei eta zuzendaritza taldeetako kideei dago zuzenduta. Guztiak ere, WATS metodologia barruko programen bitartez.
WATS EXPERT
Kirol sektorea profesionalizatzeko eta goi mailako kirol kudeaketan ahalmen eta gaitasun espezifikoa izango duten profesionalak sortzeko eratutako WATS EXPERT, kiroleko profesionalei zuzendutako Kirol Berrikuntzako Executive Graduostekoa da.
Mondragon Unibertsitatearekin batera eskaintzen den graduosteko horrek prestakuntza iraunkorra eta espezializatua eskaintzen du, azken ezagutzak eta teoriak jasotzen ditu eta baliabide metodologikoak handitzeko aukera ematen du. Esperientzia errealetan oinarrituta, WATS kirol metodologiaren eta Mondragon Team Academy-ren “team learning by creating” metodologiaren bitartez, kiroleko enpresa sektorea eta oinarrizko kirola ulertzeko eta horietan negozioak aurrera eramateko beharrezkoak diren trebeziak hartzen dira.
WATS COACH ACADEMY
Mota guztietako kirol taldeei eta ikastetxeei zuzenduta eta, eta gazteen prestakuntzaren ardura duten entrenatzaileen prestakuntzara bideratuta dagoen WATS COACH ACADEMY prestakuntza programak entrenatzaileak gaitzea bilatzen du, euren taldeak balioetan oinarritutako kirolean trebatzeko eta hezteko tresnen eta dinamiken bitartez.
Kiroleko indarkeria desagerrarazteko eta kirolean balioak sustatzeko eta defendatzeko, programak teoria eta praktika uztartzen ditu, euren taldeak gidatzeko eta euren esanetara daudenen trebeziak eta balioak garatzeko gai izango diren entrenatzaileak sortzeko, entrenatzailearen lidergoaren eta izaeraren gakoetan sakonduz.
WATS BOOTCAMP
WATS BOOTCAMPen helburua kirolean dagoen indarkeria desagerraraztea lortuko duten soluzio errealak ematea da, eta kirol ekosistema osoa inplikatzen ahalegintzen diren prestakuntza pildora berritzaileen bitartez egiten du. Hiru egunetan emateko egituratuta dagoen prestakuntza intentsibo hori taldeei eta erakundeei dago zuzenduta.
WATS Metodologiari jarraituz, prestakuntza horrek, euren taldeak trebezietan eta balioetan prestatzeko beharrezkoak diren ezagutzak jasotzeko aukera ematen die oinarrizko kiroleko ekosistemaren adarrak osatzen dituzten eragileei, kirol diziplina batean edo bestean badaude ere.
WATS taldeko kide bilakatu gura baduzu, hartu parte orain Crowdfunding Bizkaian martxan dagoen inbertsio kanpainan. 30 euroko ekarpenarekin, WATSeko bazkide bilakatuko zara, eta balioetan eta kiroleko indarkeriaren kontrako gizarte kontzientziazioan oinarritutako programa horien hedapenari laguntzen arituko zara.