bart-farrell-crowdfunding-bizkaia

Begirada Desberdinekin. Nola ikusten gaitu Bizkaian bizi den iparramerikar batek?

Begirada Desberdinekin izeneko bideoetan ikuspuntu guztiak ezagutu nahi ditugu ekintzailetza ikusmolde posible guztietatik ulertzeko. Helburu honekin, Crowdfunding Bizkaian Bart Farrell gonbidatu dugu berrikuntza eta crowdfundingari buruz berba egiteko.

Lurralde bat definitzen duten gehien errotutako eta berezienak diren balioak zeintzuk diren identifikatzea ez da beti erraza izaten bertako biztanleriarentzat. Horregatik ezagutu nahi izan dugu urteak Bizkaiataz maiteminduta daramatzan iparramerikar jatorriko ekintzaile, irakasle eta YouTuber baten iritzia.

Aukera-berdintasunak eta gizarte-ekimenen sostenguak Bizkaira heldu zen momentutik bereganatu zuten, bere emaztearenganako maitasuna eta aparta deritzon gastronomiarekin batera. Iritzi guzti hauek 2017an argitaratutako Why I’m grateful to be living in the Basque Country (Zergatik nago esker oneko Euskal Herrian bizitzeagatik) izeneko bideo oso pertsonal batean agertu zituen.

Baina nola ulertzen du Bart Farrellek Crowdfunding Bizkaiaren apustua? Bere ikuspuntuaren arabera, gizartearentzako era askotako onurak dituen tresna teknologikoa da.

Elkarrizketan zehar, crowdfundingaren ereduak gizarte-proiektuak finantzatzeko bide bezala izan ditzakeen abantailak azpimarratzen ditu, esaterako GKE edo finantzatzeko arazoak dituzten sozietate etikoak. Era berean, lurraldearentzako balio handia bezala definitzen duen tresna honen bidez enpresek beren burua sustatu eta ezagutzera emateko duten aukera ere adierazten du.

Bart Farrellek Euskadiko enpresa-sistemaren ezaugarriak balioesten eta konferentzietan parte hartuz, enpresei prestakuntza edo hitzaldiak emanez edo gure enpresa munduko jokalari askorekin elkarri eraginez garrantzia ematen jakin du.

Egunez egun, gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian sinisten dugu, sortzen dugu eta handitzen goaz. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.