Zure proiekturako enpresa-plana

Zure proiekturako enpresa-plana

Enpresa plana funtsezko tresna da edozein ekintzailerentzat eta bere negozioarentzat, baina baita momentu zehatz batean proiektuan parte hartzea planteatzen duen inbertitzaile ororentzat ere. Oinarri bat proiektua hasieratik bukaerara azaltzen duena, lerro gutxitan nola prestatu azaltzen dizuna, eta inbertitzeko asmoa baduzu nola aukeratu dezakezun enpresa-proiektu errentagarri bat.

Hasieran, laburpen exekutibo bat izan behar du, honekin inbertitzaileak enpresaren aldeko apustua egingo duen edo ez erabakiko duelarik. Laburpen honek ez du orri bat baino gehiagokoa izan behar, eta, hitz gutxitan eta zuzenean deskribatu behar ditugu enpresaren negozio-aukera, haren balio-proposamena, merkatuaren ezaugarriak, talde sustatzailea eta beharrezko inbertsioa.

Ondoren, negozio-planak aukera erakutsi behar du, bertan enpresaren helburuak, eskainitako zerbitzuen ezaugarriak, negozio-ideiaren deskribapena, sustatzaileen deskribapena eta negozioaren ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak bilduko dituen AMIA azterketa aipatuko direlarik.

Gainera, enpresa-plan batek marketin-plan bat izan behar du, aldez aurretik egindako merkatu-azterketa batekin eta honako hauek zehazten dituena: balizko publikoa, prezioen zerrenda, lehiakideak bere indargune eta ahulguneekin aztertuko dituen benchmark bat, salmenta-aurreikuspena, zerbitzuak edo produktuak banatzeko sistema, marka-komunikazioa (honen deskribapena eta zer sustapen-ekintza eta -politika erabiliko diren) eta salmenta-sarea.

Enpresa-planak giza baliabideen plan bat eta produkzio-plan bat ere izan behar ditu, produktuak eta zerbitzuak sortzeko prozesua, hornitzaileei egindako erosketak eta beharrezko azpiegitura deskribatzen dituena.

Azkenik, finantza plan oso bat eta plan juridiko bat izango ditu. Lehenengoan, negozioaren hasierako inbertsioa, aktiboak (finkoak eta aldakorrak), inbertsio horiek finantzatzeko modua eta emaitza-kontu bat azalduko dira urte batzuk geroago (3 edo 5 urte inguru, negozio-formatuaren arabera), eta bigarrenean, negoziorako forma juridiko egokia eta haren zerga-betebeharrak.

Nola aukeratu enpresa-proiektu errentagarri bat

Errentagarritasunari buruz berba egiteko orduan, inbertitzen dugun negozio batetik lortuko ditugun onurekin lotzen dugu beti. Baina, nola baloratzen ditugu denboran zehar negozioan sortuko diren gastuak eta diru-sarrerak?

Alde batetik, argitasuna izan behar da, eta ondo jakin behar da zein den produktua edo zerbitzua eta zer balio erantsi izango duen lehiakideekin alderatuta. Kontuan hartu behar da, halaber, merkatua zein den eta merkatu horretan lekurik dagoen, prezioak, lehiakideak, kontsumo-ohiturak… kontuan hartuta. Gainera, arreta jarri behar dugu balizko-publikoan, eta hau ondo zehaztuta dagoen enpresa-planean (zenbat eta zehatzagoa izan, orduan eta hobeto), eta ondo aztertu bizitzen ari garen unea; zerbitzu edo produktu berri bat porrota izan daiteke 2021ean, baina arrakasta 2022an.

Inbertitzeko asmoa baduzu edo zure enpresarako bazkide bila bazabiltza, gastuak eta diru-sarrerak ere arreta berezia behar dute, pasibo eta aktibo nagusiei buruzko kontuak berrikusiz, eta, azkenik, negozioaren proiekzioa kontuan hartuz; ziurrenik, alderdirik garrantzitsuena errentagarritasun-azterketa batean, eta bertan enpresak etorkizunean zer eskalagarritasun izango duen ikusiko dugu.

Enpresa-proiektu arrakastatsuen 10 adibiderik onenak

Jarraian, ekintzaile ororen kudeaketa eta berrikuntzaren adibide diren eta beraien sektoreetan bolo-bolo dabilen estatuko 10 proiektu aurkeztuko dizkizuegu.

Rated Power

Rated Power enpresa iraultzailea da energiaren sektorean eta trantsizio energetikoaren azelerazioan, eta arreta berezia jartzen du energia fotovoltaikoan. Enpresei beren eguzki-instalazioak azkar, eraginkortasunez eta zehaztasunez instalatzen laguntzen dien eta energia ekoizteko bere eredu propioa duen B2B eredua, neurrira egindako ingeniaritzako ehunka dokumentazio-orri sortuz.

Gataca

Gatacak zibersegurtasunean sekulako arrakasta du eta lineako negozioak egiteko arriskua murriztu nahi du. Horretarako, identitatea kudeatzeko plataforma batekin identifikazio digitaleko sistemak kudeatzeko tresnak eskaintzen dizkie erakundeei, eta, horri esker, datu-truke azkarrak, seguruak eta egiaztagiri-jaulkitzaileekin, erabiltzaileekin eta zerbitzu-hornitzaileekin bateragarriak direnak lortzen dira.

Mifarma

Mifarma parafarmaziaren sektoreko multinazional espainiarra da, eta 30.000 produktu baino gehiago banatzen ditu mundu osoan. 2 milioi bezero baino gehiago ditu, eta urtean 80 milioi euro inguruko fakturazioa du. Datu hauekin, Financial Times-eko FT1000 rankingean agertzen da hazkunde-ikuspegi handiena duten Europako konpainien artean.

Osteophoenix

Osteophoenix, Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda arrakastaz itxi zuen enpresak, organoak eta ehunak birsortzeko sistema eta prozedura berriak garatzen ditu, osasunaren arloan puntako teknologia aplikatuz eta erabilera unibertsala eta masiboa sustatuz.

FuVeX

FuVeX Nafarroako enpresa liderra da iraultza aeronautikoan, eta 300 km-tik gorako autonomia duen dron bat sortu du. Dagoeneko Correos-en distantzia luzeko proba logistiko batzuetan erabiltzen ari da, baina beste egoera batzuetan ere aplikatu nahi da, hala nola, itsas kutsaduran, hondoratzeetan edo baso-suteetan.

Elur

Elurrek ere inbertsio-txanda bat burutu zuen gurekin, eta 200.000 euroko helburua lortu zuen. Bi erreskate-motetan lan egiteko gai den lehen gailua sortu du: biktima lurperatua eta distantzia luzea, eta egungo gailuek baino 16 aldiz irismen handiagoa lortu du. Gaur egun, Manaslun espedizio batean ari dira Alex Txikon beraien gailuarekin laguntzen mendian bertan proba berriak egiteko, ur-laginak bildu, eremu horietako horniduretan zenbat mikroplastiko dauden aztertzeko, eta markarako espedizioari buruzko dokumental bat grabatzeko.

APlanet

APlanet bere plataforma teknologikoarekin enpresei erantzukizun sozial korporatiboaren (ESK) jarduera eta era guztietako erakundeen jasangarritasun-planak modu automatizatu eta askoz eraginkorragoan kudeatzeko laguntza ematen dien startup bat da. Honekin, «Bizkaia International Startup Connection» saria irabazi zuen, eta duela gutxi Banco Sabadellen BStartup-eko ekitaldi batean parte hartu zuen.

Micolet

Micolet Bizkaian sortutako eta bigarren eskuko arropa salerostea helburu duen enpresa bat da. Egoera onean dauden jantzi hauek guztiak influencer-enak izateaz gain, erabiltzen ez duten armairu-hondotik onura ateratzea erabaki duten emakume anonimoenak ere badira. Gainera, %15a hilero GKE desberdin bati ematen zaizkio.

Smowltech

Smowltech Bilboko Venture On The Road saria irabazi duen Donostiako enpresa da, 2020ko otsailean ospatu zen BStartupeko ekitaldia. Smowltech-eko taldeak online erabiltzaileak autentifikatzeko etengabeko sistema bat sortu du. Sistema honek aurpegia ezagutzeko algoritmo automatiko bat erabiltzen du erabiltzailearen identitatea egiaztatzeko eta portaera okerrak detektatzeko. Teknologia berritzaile honi esker, bost kontinenteetako 17 herrialdetara heldu dira, epe motzera Latinoamerikan ardaztu direlarik.

Sherpa

2012an sortu zen eta Erandion du kokalekua Sherpa, elkarrizketarako laguntzaile digital prediktiboetan espezializatua dagoen adimen artifizialeko enpresa. 2018an, Fortune aldizkariak adimen artifizialeko 100 enpresa hoberenen artean sartu zuen, eta 2020an, Datamation argitalpenaren arabera, gaur egungo adimen artifizialeko hamar enpresa onenetako bat da.

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.