Elur Alex Txikonen Manaslurako espedizioan

Elur Alex Txikonen Manaslurako espedizioan

Elur mendiko erreskate-gailua, Search and Rescue SLk garatua eta lurperatutako zein distantzia luzeko biktimen erreskatea estaltzeko gai den lehena, azken faseetan dago merkatura ateratzeko. Crowdfunding Bizkaia plataforman irekitako inbertsio-erronda arrakastaz itxi ondoren, Bizkaian kokatutako start-up honek hainbat proba egin ditu espedizioetan eta doikuntzak egin ditu, 2021ean salgai jarri aurretik haren eraginkortasuna eta balioa berresteko.

Gailu berritzaile hau gai da biktimak egungo gailuak baino urrunago aurkitzeko, eta elur-jausian zein mendian galduta dauden pertsonak salbatzeko gai den lehen gailua da. Elur-jausi batean bere ekintza-erradioa 1,5 km-ra iristen da, eta eremu irekietan, berriz, 21 km-ra. Hori dela eta, 30 aldiz handiagoa da mendizaleen edo harrapatuta eta galduta dauden pertsonen detekzio-distantzia.

Lehenbizi Argentinara joan ziren hau probatzera, gero Pakistanera, eta, hirugarren kasu honetan, Elurren taldea Nepalera joan da Alex Txikonen Manaslurako espedizioan laguntzera. Han, Elur Gaman gailua elurrean lurperatzeko azken simulazioak egingo dituzte. Proba ezberdinetan lortutako emaitza arrakastatsuen ondoren, gailuak Txikon eta bere kide Iñaki Álvarezi laguntza emango die neguko Manaslura (8.163 m) igoeran. Zortzimilako honek jada 2019an bere oinarrizko kanpalekuan 6 metro elur baino gehiago pilatu zituen. Hori dela eta, elur-jausi batek lurperatutako biktima baten egoera simulatzeko leku ezin hobea da.

2020ko abenduaren 31n bidaia hasi ondoren, espedizioko taldea Katmandura joan zen, nahitaezko berrogeialdia egitera eta abenturarako beharrezkoak diren inbentario eta material guztiak prestatzera. Bakoitzak bere PCRa egin ondoren, jada igaro dute Machhakholagaon herria, 150 kilometroko bidaia bihurriaren ostean, eta Dobhanetik (1.085m) igo ziren.

21 km eta 1.200 metro-ko desnibeleko azken etapa baten ondoren, Manasluren magalean lo egin ahal izan dute, Samagaunen, Oinarrizko Kanpamentuaren aurreko azken herrian, 3.500 metroko altueran. Oinarrizko kanpamentura igo diren arren, hura egokitzeko eta Elurrekin talde osoa denbora errealean monitorizatzen joateko, taldea azken gaua egiten ari da Samagaungo herrixkan, gainerako materiala bilduko dutelarik igotzen hasteko.

Espedizio berdingabea, solidarioa eta jasangarria

Oraingoan, Elurrek Alex Txikonekin batera egingo duen espedizioak hainbat alderdi berri ditu, bai haientzat, bai mendizale adituek egindako beste espedizio batzuekiko.

Batetik, ikus-entzunezko proiektu berri bat sortzeko asmoa dute espedizioak irauten duen bitartean. Manasluk hindu hizkuntzan “Arimaren Mendia” esan nahi du, eta hori izango da dokumentalaren izenburua. Dokumental horretan, ekintzaile gisa izan duten bidea azalduko dute, paralelismoa eginez ekintzailetzaren bidearen eta berrikuntzaren artean 8.000 metroko mendi baten igoerarekin.

Gainera, Manaslun dauden bitartean, ibilbide berriak esploratuko dituzte espedizioarekin batera, 6.000 metrotik gorako altueran dagoen mendi batetik behera lehen aldiz eskiekin jaisteko helburuarekin. Segurtasunagatik, Drone By Drone drone-enpresa operadorearen aireko laguntza ere izango du espedizioak, honek ikus-entzunezko arloan lan egiteko tresna gisa, tresna kartografiko eta iragarpen meteorologikoetarako tresna gisa, eta gerta daitezkeen erreskateetan laguntzeko balioko dielarik.

Azkenik, Aquadat enpresari esker, taldeak ur-lagin batzuk jasoko ditu, urrunetik eta satelite bidez kalitatea aztertzeko. Hori osatzeko, espediziora eramango duten zunda multiparametrikoarekin, Katmanduko eta Manasluko parke naturaleko uraren kalitatea aztertuko dute. Hala, uretan dauden kutsatzaile berriei eta mikroplastikoei buruzko datu errealekin informazioa eman ahal izango dute, eremu horietako uraren kalitatea hobetzeko ikerketa egiteko.

Azkenik, espedizioak bere ekarpen solidarioa ere egingo du lurraldean. Asiako herrialde pobreenetariko bat izanik, ezegonkortasun politiko handia ere pairatzen du eta 2015eko lurrikara suntsitzailea hondamendi bat izan zen. Laguntza gisa, eta Iñaki Ochoa de Olzaren SOS Himalaya Fundazioari esker, espedizioak haurrentzako nutrizioko 200 kg elikagai eta 100 kg material mediko baino gehiago eraman ditu Seduwa inguruko (Nepal) Makaluko ospitalean banatzeko.

Crowdfunding Bizkaiatik, Elurren hazkundean parte hartu ahal izan dugulako harro sentitzeaz gain, espediziorako gure babes osoa bidaltzen diegu, eta, urratsez urrats, abentura honen garapenaren zain egongo gara.

EGUNEZ EGUN, GURE EKOSISTEMA PROPIOA SORTZEN; BIZKAIAN EGITEN DUGU: SINETSI, SORTU ETA HAZI. EZAGUTU CROWDFUNDING BIZKAIA.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.