¿Qué ha supuesto para WATS participar en Crowdfunding Bizkaia?

Zer suposatu du WATS-entzat Crowdfunding Bizkaian parte hartzea?

Crowdfunding Bizkaia elkarlaneko finantzaketa plataforma da, bertan start-up berritzaileek proiektuak abian jarri ditzaketelarik eta beraien sektoreen barruan hazi daitezkeelarik.

Finantzaketa mota honetarako hautatutako formula crowdequity-a da. Mota honek inbertitzaileei enpresen akzioak, errentagarritasun handiagoa eta proiektuaren eta inbertitzen den lekuaren araberako zerga pizgarriak eskaintzen dizkie. Crowdfunding Bizkaiako inbertsio-txanda batean parte hartu zuen lehenengo start-up-a WATS izan zen, hasierako helburua burutu ez ezik helburu hori %24ean gainditzea ere lortu zuelarik.

 

WATS: kirol-munduko bortxakeriarekin amaitzeko proiektua

WATS duela hiru urte jaio zen kirol-munduko baloreak eta bortxakeriaren aurkako kultura hori sustatzeko helburuarekin. Lander Iraragorri, Alex Navarro eta Antonio Pipaon bullying eta diskriminazio kasuen gorakaden lekuko ziren, eta konpondibeak hezkuntzan ardaztu ordez jarrera txarrak zigortzean ardazten zirenez, kirol-munduko bortxakeriaria saihestean eta errotik kentzean ardazten zen ekimena sortzearen beharra ikusi zuten. Eta horretarako, finantzaketa lortzea ezinbestekoa zen.

Momentu bat heldu zen hurrengo urratsa eman ahal izateko eta hazten jarraitzeko, bultzada ekonomiko bat beharrezkoa genuela. Finantzaketa mota desberdinak aztertuz crowdfundingari buruz berba egin ziguten, finantzaketa-iturri bezala ez ezik gure enpresa-filosofiarako ere egokia zen aukera, WATS pertsonek sortutako eta pertsonetarako proiektua delako”, dio Lander Iraragorrik, proiektuaren sortzaileetako bat.

Ideia aurkeztu eta hau onartua izan ondoren, Crowdfunding Bizkaiako taldearekin elkarlanean aritu ziren finantza-plana, komunikazio-kanpaina eta inbertsio-txandaren hasiera lantzen.

“Dena prozesu naturala izan zen. “WATSen 75 inbertitzaile berriei esker bai hasierako helburua bai beharrezko finantzaketa lortu genuen“, dio Landerrek. Haien hitzetan esperientzia onuragarria izan da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik joan eta inbertitzaileen aurrean berme hori izateaz gain, inbertitzaile potentzialak ezagutu izan ahal dituztelako, bere kontaktu-sarea handituz eta bere sektorean gero eta nabarmenagoak izanez.

WATSen jarduera nagusia eskola-kirol ekintza guztietako familietan eta entrenatzaileetan ardazten da, umetxoetatik gazteetara, bortxakeriarik gabeko toki seguruak sortzeko bai ezagutzak bai tresnak emanez.

WATS jada 600 entrenatzaile baino gehiagorekin elkarlanean aritu da eta 1.500 pertsona baino gehiago bertaratu diren ekitaldiak antolatu dituzte. WATSen taldean kirol-munduan ezagunak diren pertsonen laguntza jaso dute, Patricia Ramírez, Julen Guerrero, Xabi Prieto, Vicente del Bosque edo Jero García esaterako.

 

Ezagutu Crowdfunding Bizkaian gaur egun aktibo ditugun proiektuak. Eta ideia berritzaile bat baduzu, hemen azaltzen dizugu nola aurkeztu dezakezun.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.