Micolet, etorkizun handiko startup Bizkaitarra

Aritza Loroño eta José María del Moral, herriko bi lagun, hasi ziren proiektuarekin, haietako baten bikotekideak ez zekielako zer egin influencer bezala egindako kolaborazioen ondoren pilatzen zuen arropa guztiarekin. Arazo hori neska gehiagok izango zutela pentsatu zuten (eta ondo pentsatu zuten gainera), beraz, lehen probak egin eta arrakasta zuela ikusi eta gero, Micolet jaio zen.

 

Micolet Bizkaian sortutako eta internet bidez saltzen duen enpresa da. Horrez gain, Bilbon, García Rivero Kalean denda fisiko bat du, eta bertan bigarren eskuko arropa saltzen dute komisio baten truke. Egoera onean dauden jantzi horiek guztiak influencerrenak ez ezik, erabiltzen ez duten armairu-hondotik onura ateratzea erabaki duten emakume anonimoenak ere badira.

 

Hala ere, Micolet ez da bigarren eskuko arropak salerosteko plataforma bat bakarrik, Chicfy edo Wallapop bezala. Kasu honetan, emakumeentzako arropak bakarrik jasotzen ditu, eta bezeroak gustuko ez baditu itzulketak onartzen ditu. Gainera, saltzaileek ez dira etxetik mugitu behar, Micoletek berak jasotzen baitu arropa etxeetan, arroparen kalitatea saltzeko egokia den aztertuz eta baloratuz. Zer egiten dute azterketa gainditzen ez duten jantziekin? Agian hor dago bere indargunea: azterketa gainditzen ez duten arropak, %15a inguru, hilero GKE desberdin bati ematen zaizkio. Kontzientzia hori ez da soziala soilik, ingurumenekoa ere bada, gehien kutsatzen duena jantzi berriak egitea baita. Bakero batzuk egiteko 8.000 litro ur behar badira, Micoletek, hilean 60.000 jantzi jasoz, urtean 8 tona CO2ren igorpenak saihesten ditu.

 

Gaur egun, Micolet sei herrialdetan dago (Espainian, Portugalen, Italian, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan), baina bere helburua Herbehereetako eta Poloniako merkatuan sartzeaz gain, Europako Batasunetik kanpoko beste herrialde batzuetara jauzi egitea da, eta gizonezkoen edo haurren arropa-salerosketarekin hastea ere.

 

Arrakastaren gakoa

Micoleten gakoa erabiltzailearentzako salmenta-prozesu erraza eta erosoa dela da. Arropa eman nahi baduzu, kutxa batean sartu eta bilketa-orri bat inprimatu besterik ez duzu egin behar. Ondoren, enpresak berak jasoko du 4,99 euroren truke eta, jarraian, egoera aztertuko du. Balorazio hori egiteko, software propioa dute, hainbat aldagairekin (kolorea, neurria, urtaroa), arropa bakoitzari nota bat ematen diona. Azkenik, saltzaileak mezu elektroniko bat jasotzen du prezioarekin, eta, ados badago, argazkiak ateratzeko eta web gunean saltzeko prozesua hasten da. Saltzen denean, Micoletek 1,5 euroko prezio finkoa eta jantzi bakoitzaren azken prezioaren %25a irabazten du.

  

Sariak eta emaitzak

2020an, Micoletek ON Bizkaia 2020 Saria jaso zuen STARTUP baten ibilbide onenagatik. 5 urte besterik ez duen arren 50 langile ditu jada, baita milaka erabiltzaile ere. Gainera, konfinamenduan, plataformak jasotako jantzi-kopurua bikoiztu egin du, 5.000tik 10.000ra pasatuz.

 

Argi dago ehun-produktuen banaketa- eta merkaturatze-mundua eta bigarren eskuko salerosketa-mundua aldatzen ari direla. Horregatik, Micolet eta bere sortzaileak bezalako ekintzaile arrakastatsuak hurbiletik jarraitu beharreko ereduak dira, etorkizun oparoa baitute aurretik.

 

Crowdfunding Bizkaian Micolet bezalako enpresen alde egiten dugu. Ezagutu gaitzazu.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.