COVID-19 krisiaren eragina Europako crowdfunding sektorean

COVID-19 krisiaren eragina Europako crowdfunding sektorean

Europako Crowdfunding Sarea (European Crowdfunding Network) irabazi asmorik gabeko erakundea da, mundu mailan crowdfundingaren gardentasuna eta erregulazio aktiboa sustatzeko sortua. Eta elkarlaneko ekonomiari lotutako jarduera hori ulertu eta hobetzeko etengabeko lanaren ondorioz, aipatutako entitateak COVID-19aren osasun krisiak sektorean izan duen eragina jakin nahi izan du.

Horretarako, apirilaren hasieran, inkesta bat egin zen erakunde horri atxikitako Europako crowdfunding plataforma batzuen artean. Inkesta horren helburu nagusia koronabirusak izan dezakeen eragina eta hartutako neurriak ezagutzea zen.

Izan ere, pandemia honek eragindako erronkei aurre egiteko, Europako Batzordea estatu kideetako gobernuek prestatu eta gauzatutako ekintzekin bat egiten duten ekintzak egiten ari da. Egingo diren ekintzen helburua, egungo egoera gainditzeko oso beharrezkoak diren bultzada ekonomiko berriak sortzea da.

Crowdfundingaren eginkizuna COVID-19aren garaian eta ondoren

Europako Crowdfunding Sarearen iritziz, lankidetzazko finantziazio-sistema honek zeregin garrantzitsua izan dezake eta izan behar du herritarrei, enpresei eta Europako ekonomia orokorrari laguntzeko orduan, bai pandemian, bai behin gaindituta.

Inkesta hau abiapuntu gisa erabili da merkatuak COVID-19 krisiaren eragin ekonomikoari buruz dituen pertzepzioak atzemateko. Datu hauek datozen asteetan eta hilabeteetan ager daitezkeen joerei buruzko ideia bat ematen dute.

Azterlanetik jasotako ondorioak eta emaitzak

Europako Crowdfunding Sareak egindako inkestan ateratako ondorioetako batzuk hauek dira:

  • Eragin negatibo handia inbertsioaren kapitalaren sarreran: inbertitzaileek beraien kapitala proiektu berrietan inbertitzeko duten gaitasuna murriztu egin da.
  • Eragin negatibo handia negozio-fluxuan: finantziazio bila dabiltzan proiektu berrien kopurua murriztu egin da eta plataformak joera aldatzeko neurriak hartzen ari dira.
  • Eragin neurritsua lehendik zeuden proiektuetan: plataformak finantzaketa bilatzeko fasean zeuden enpresa txiki eta ertainei laguntzeko neurriak ezartzen ari dira.
  • Plataformen eragiketa komertzialetan ageriko eragina: Europako plataforma gehienek dagoeneko ezarri dituzte neurri garrantzitsuak.

Elkarrizketatutako plataformen artean, %70 inguru European Crowdfunding Networken kide dira, Crowdfunding Bizkaia kasurako,  elkarte honetan 2019an sartu zelarik. Europako 14 herrialdetan aktibo dauden elkarrizketatutako plataforma gehienak, finantza-merkatua gainbegiratzeko eskumena duten agintariek gainbegiratzen dituzte, crowdfunding mota guztiak kontuan hartzen dituztelarik: dohaintzakoak, saritzakoak, mailegukoak eta inbertsiokoak edo crowdequitykoak, Crowdfunding Bizkaian erabiltzen den modalitatea.

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.