Crowdfunding proiektu batean inbertitzeko behar diren datuak

Crowdfunding proiektu batean inbertitzeko behar diren datuak

Lehen unean, partaidetzan oinarritutako finantzaketa plataformak erabiliz inbertitzeak konplexua dela eman dezake. Dena den, hori oso urrun dago errealitatetik. Izan ere, ekonomia digitalaren eta crowdfunding-aren zutabeetako bat inbertitzaile askoren partaidetza izatea da. Horregatik, Crowdfunding Bizkaian, erabiltzeko erraza eta segurua den plataforma digitala egokitu dugu, bertan alta eman dezazun eta ahalik eta arinen operatzen has zaitezen.

Ondoren, proiektuetan parte hartu ahal izateko jarraitu behar dituzun pausoak eta inbertsio prozesuan zehar zein ebidentzia aurkeztu behar duzun azalduko dizugu.

Pertsona fisikoa ala pertsona juridikoa?

Jakin beharreko lehenengo gauza, proiekturen batean inbertitzeko interesa baldin baduzu, gure plataforman alta pertsona fisiko edo pertsona juridiko gisa eman dezakezula da. Kasuaren arabera, ebidentzia dokumental batzuk edo besteak guri helaraztea eskatuko dizugu. Dena den, hori ez da prozesu garestia ezta neketsua ere: izapideak azkar, dohainik eta on-line egiten dira.

Zelan eman alta eta bete zure profila?

Pertsona fisiko gisa eman behar baldin baduzu alta, zure oinarrizko identifikazio datuak eman beharko dituzu, zure izena edo helbidea; baita zure bankuko kontuko IBAN zenbakia eta zure nortasuna egiaztatzen duten bi agiri ere. Lehenengoa, zure NANaren alde bien kopia eskaneatua edo argazkia izan beharko da; bigarrena, zure bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen beste dokumenturen bat. Adibidez, zure izena, zure NAN eta zure IBAN jasotzen dituen ordainagiri baten argazkia.

Pertsona juridiko gisa eman behar baldin baduzu alta, adibidez, estatutuei edo ahaldunei lotetsitako dokumentu bat eskatuko dizkizugu.

Alta eman ondoren, plataformatik modu librean nabigatu ahal izango duzu. Horrek, eragiketak egiteko aukera emateaz gain, aztertu eta gaitu ditugun proiektuei buruzko informazio gehiago jasotzeko aukera emango dizu. Informazio hau, besteak beste:

  • Proiektuari buruzko negozio plana
  • Ekonomia-finantza azterketa zehaztua
  • Bazkideen arteko hitzarmena, akziodun berrientzako baldintzekin
  • Etab.

Proiektu bakoitzak bere gune propioa du plataforma barruan, eta garatu ahala, eguneratu egiten da, egunean egon zaitezen.

Zelan egin inbertsioak?

Beste ezer baino lehen, jakin behar duzu proiektuak gehienez ere 50 egunez daudela erabilgarri webgunean.

Epealdi horretan ekarpenak egin ditzakezu, banku transferentzia edo kreditu txartel bitartez. Beste ezer baino lehen, funtsak gehitu beharko dituzu zure diru-zorro birtualean, eta ondoren proiektuan inbertitu, gune bakoitzean aurkituko duzun Inbertitu botoian sakatuz.

Ordainketa prozesua segurtatzeko, crowdfunding plataformei zerbitzua eskaintzen espezializatuta dagoen Lemon Way ordainketa pasarela erabiliko dugu.

Crowdfunding Bizkaiarekin bat egiteko asmoa baldin baduzu, aukera honetaz baliatuz WATS proiektua ezagutzera gonbidatu gura zaitugu. Inbertsio aukera bikaina eskaintzen du, izan ere, 30 euroko kuotatik aurrera egin dezakezu bat. Proiektu hori gizarte arloko berrikuntzarekin dago erlazionatuta, eta bere helburua kirol munduan indarkeria desagerraraztea da.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.