Teknologia berrien demokratizazioaren aurretik, zenbait jarduera ekonomiko, espezialistentzat edo ondare handia zutenentzat zeuden mugatuta. Gaur egun, ekonomia digitalaren normalizazioari eta crowdfunding-a bezalako jardunbideei esker, alderantzizkoa gertatzen da.
Crowdfunding-ean pertsona askok inbertsio txikiak egiten dituzte, ekimen edo proiektu motaren bat finantzatzeko, gehienetan plataforma digital baten zerbitzuak erabiliz. Jarduera erabat legezkoa da eta, Crowdfunding Bizkaia bezalako plataformatan, segurtasun eta pribatutasun estandar zorrotzak betez egiten da.
Zergatik inbertitu crowdfunding proiektu batean?
Jarduera horrek norbanakoentzat dituen onurei dagokienez, hiru aipatu behar dira. Lehenengoa, proiektu batean inbertitzeko nahikoa dela kapital xumea edukitzea edo sozietate baten izenean egitea; bigarrena, crowdfunding arrakastatsuak errendimendu altuak itzultzen dituela nahiko azkar; hirugarrena, gurea bezalako plataformak arduratzen direla errentagarriak izan daitezkeen proiektuak aukeratzeaz eta prozesuaren jarraipena errazteaz.
Azken horrek, inbertitzen den proiektuari dagokion arlo ekonomikoan ezagutza handirik gabe inbertsioa egiteko aukera ematen du. Are gehiago, sarri askotan, crowdfunding-a oso anitzak diren interes alorrei lotuta dago.
Inbertitzaileak eragile gisa
Crowdfunding-a ezagun egin izanaren arrazoiak erabilerraztasunetik eta errentagarritasun kotetatik haraindi doa. Hasteko, norbanakoek esku-hartze zuzena izan dezakete eurak parte diren enpresa, ekonomia eta gizarte ekosisteman. Hori hainbat mailatan gertatzen da: soilik diru-sari zuzena eskaintzen duen proiektu batean inbertitu daiteke; beste kasu batzuetan inbertsioaren itzultze tasa ona eskaintzen da; edo, hirugarren kasuan, kausa altruistetarako funtsak biltzea proposatzen dituen proiektuan inbertitu daiteke.
Aukera horiez gain, gizarte berrikuntzarekin lotutako proiektuetan inbertitzeko aukerak azpimarratu behar dira. Koordinazio konplexua eskatzen duten gizarte-ingurumen hobekuntzak gauzatzean oinarritzen da.
Horrelako inbertsioetara joz, norbanako inbertitzaileak, irabazi ekonomikoa lortzeko asmoa izateaz gain, komunitate bateko kide guztientzat onuragarri diren ekimenak sustatzen eta aurrera eramaten ari dira laguntzen.
Inbertitzeko hainbat modu
Amaitzeko, crowdfunding-a, ekarpena egiten duen pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen den inbertsio modua ere bada. Hainbat motatako jardunbideak daude, crowdlending-a edo crowdequity-a, besteak beste. Crowdfunding Bizkaian azken horren aldeko apustua egiten dugu, batez ere. Besteekin duen alde nagusia, inbertitzaileak irabaziak jasotzeko duen moduan dago. Oraingo honetan, irabazia, partaidetzen eskuratze zuzenetik sortzen da.
Une honetan Crowdfunding Bizkaian aktibo ditugun crowdfunding proiektuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.