Gizarte berrikuntza: zer lortu dezakezu eta zeintzuk dira horren abantailak

Gizarte berrikuntza: zer lortu dezakezu eta zeintzuk dira horren abantailak

Azken urteetan crowdfunding-a inbertsiorako modu alternatibo gisa zabaldu da. Eta horren barruan, zenbait finantzaketa kolektibo mota, crowdlending edo crowdequity, besteak beste. Bere puntu erakargarri nagusien artean, modalitate biek herritarrez osatutako kolektibo batek bere gizarte eta ingurumen testuinguruan modu librean parte har dezan eta, aldi berean, itzulkin ekonomikoa lor dezan balio dute.

Horretarako, norbanakoek gizarte berrikuntza proiektuetan inbertitu behar dute. Ondoren, horri buruzko informazio gehiago emango dizugu.

Zer da gizarte berrikuntza?

Kontzeptu horrek, gizartearekin edo ingurumenarekin erlazionatutako mota guztietako arazoetarako konponbideak aipatzen ditu. Konponbide horietako bakoitzak komunean duena izaera “berritzailea” da. Ezaugarri hori, justifikaziorik gabekoa izatetik urrun, konponbidea ahalik eta efektiboena eta eraginkorrena izatea dakar.

Halaber, gizarte berrikuntzak, bizimodu kolektiboak egituratzen dituzten harremanen eraldaketan sakontzen du. Argi eta garbi dago horrelako berrikuntza motek gizarte-ingurumen multzo oso batean eragina duten arazo konplexuei egiten dietela aurre. Hori dela eta, gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da ekintza koordinatu baten parte gisa sartzea sektore publikoetan, pribatuetan, komunitatekoetan, etab.

Emaitza gisa, “berrikuntza” bat ez da erabat berria den soluzioa planteatzea, gizarte egiturako zenbait segmentu eta osagai berregituratzea baizik, aurretik ezarritako zenbait helburu betetzeko.

Gizarte berrikuntzaren adibide azpimarragarriak

Egia esan, gizarte berrikuntza guk uste baino lehenagotik ari da indarrean jartzen. Pentsatu, adibidez, zer izan zen osasun asistentzia unibertsala indarrean jartzea. XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte, hainbat estatutan ezarriz joan da, pixkanaka. Eta ezarpen horietako bakoitzak neurri handiko aldaketa estrukturala eragin du.

Neurri txikiagoan, agian ezagutuko duzu RSDP (Registered Disability Savings Plan) izenekoa, Kanadako gobernuak 2008an indarrean jarri zuen programa. Bere helburua, urritasunak zituzten pertsonak independentzia ekonomikoarekin bizi ahal izatea lortzea zen, ahalik eta baldintza onenetan.

Estatu mailan ere gizarte berrikuntzaren adibide azpimarragarriak eman dira,  WATS adibidez, Crowdfunding Bizkaiak martxan duen proiektua. WATS proiektua, kiroleko indarkeria desagerraraztera dago zuzenduta. Horretarako, zenbait ekintza ildo ditu, hezkuntzarako programak diseinatzetik ekitaldiak egitera edo titulu akademikoak ematera.

Crowdfunding-aren lekua gizarte berrikuntzaren dinamizatzaile gisa

Gaur egun, inbertsio eta finantzaketa modu berriak, gizarte berrikuntzako proiektuak egiteko pizgarri bikaina dira. Batez ere, enpresa txiki eta ertainekin edo start-up izenekoekin erlazionatuta daudenean. Crowdfunding-ari esker, proiektu horiek aurrera egitea lortzen dute, inbertitzaile gisa parte hartzen duten milaka pertsonaren laguntzari esker.

Horrela, herritarrak eurak, inbertsio mekanismo xumearen bitartez, zuzenean esku hartu dezakete gizarte eta ingurumen ingurunean. Horretarako, nahikoa da crowdfunding enpresetara jotzea, Crowdfunding Bizkaiara, besteak beste.

Administrazio publiko baten lehenengo online finantzaketa partaide plataforman, gizarte berrikuntzan inbertitzeko zenbait proiektu aurkituko dituzu.