Cristina Bacete Díaz eta Ana Urgoiti, NahiArte-ko sortzaileak elkarrizketatu ditugu

Cristina Bacete Díaz eta Ana Urgoiti, NahiArte-ko sortzaileak elkarrizketatu ditugu

Cristina Bacete eta Ana Urgoiti dira NahiArteren sortzaileak, Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bati ekin dion FormArtetik sortutako proiektua. Desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten artistek beren sorkuntza-gaitasun guztiak hedatzeko eta bai horretan bai bere sorkuntzen salmentan profesionalki lan egiteko aukera emango duen espazioa eskaini nahi duen proiektu soziala.

 

Nola ezagutu zineten eta nondik dator FormArte sortzeko ideia?

2005. urtetik ezagutzen dugu elkar eta ordutik hona lagunak gara. 2008. urtean ni (Ana) Arte Ederrak ikasten ari nintzen eta Cris, EHUn Hezkuntza Berezia. Crisen plastika-eskolan, irakasleak Julio Medem eta Lola Barreraren “Zer duzu kapelaren azpian” bideoa proiektatu zuen, down sindromea zuen eta gorra zen Judith Scott artista estatubatuarraren bizitzari buruzkoa. Crisek CD bat bidali zidan grabazioarekin, hurrengoa esanez: “Ana, hau zuk eta nik jarri behar dugu Bilbon”, eta horrela hasi zen dena.

 

Eta nola sortu zen NahiArte ondoren?

FormArtek 7 urte daramatza zabalik, eta eskola martxan zegoen hirugarren urtetik ikasle batzuk FormArten lan egiteko gogoa hitzez adierazten hasi zirela esan dezakegu. Hori dela eta, helburu hori nola lortu aztertzen hasi ginen. Orain, NahiArte Factoryrekin, amets hori errealitate bihurtzen ari dela ikusten dugu, gure lurraldean artelana erosteko kulturarik ez dagoela egiaztatu genuenean, moda-artikuluak eta osagarriak sortzeko lerroa garatuz eta gero eta arrakasta handiagoz saltzen ditugun ehun-euskarrietan pintatuz. Produktu horien salmenta izango da gure artisten soldatak ordainduko dituena.

 

Zaila al da egonkortasun ekonomikoari eustea alderdi sozialean oinarritutako proiektu baten barruan?

Oso zaila. Gauzak oso argi izan behar dituzu. Proiektu sozial bat aurrera ateratzen hasten zarenean, horixe da hain zuzen ere: proiektu sozial bat. Oinarri gisa sare sozial osora iristea duen proiektu bati ekiten ari zarela esan nahi dut, ez bakarrik klaserik aberatsenetara.

 

Zeintzuk dira FormArten eta NahiArten bidean aurkitu dituzuen zailtasun handienak? Eta zeintzuk izan dira poztasunik handienak?

Zailtasunik handiena kaudimen ekonomikoa izan da. Ez gara gorritzen, ez Cris ez ni, proiektu hau guk eta gure gizarte-inguruneak diruz lagundu dugula esaten dugunean. Laguntza instituzional gutxi jaso dugu, baina ez diogu gure proiektuan sinesteari utzi eta aurrera ateratzen saiatu gara, nahiz eta “hozkadaka” izan. Hasi ginenean bat-batean bi perretxiko bezala agertu ginela uste dugu, bai Alemanian bai Estatu Batuetan 40 urte baino gehiago martxan zeramatzan eta emaitza guztiz positiboak lortzen ari zen proiektu guztiz berria estatu osoan aldeztuz. Jakin badakigu programa gure lurraldean guztiz inportagarria dela frogatu behar genuela, eta gaur harro esaten dugu gero eta eskaera sozial handiagoa dugula eta gero eta ikasle gehiago ditugula “ahoz ahoko” metodoari esker, motela baina oso fidagarria den bidea.

 

Zer laguntza duzue, hala bada, erakundeen edo beste eragile batzuen aldetik?

COVIDen eraginez erdi-etenik geratu den ikastaro honetan, LANBIDEren laguntza jaso dugu “Proiektu Berezien” dirulaguntza handiarekin, BFAk  %14an kofinantzatua. Aurten, BFAk 19.121,63 euroko beste diru-laguntza bat eman digu prestakuntza ikastaroetarako, eta BEAZek sustapen eta garapenerako beste 20.000 euro.

 

Nola agertzen da zuen bidean Crowdfunding Bizkaia, eta nola ari da izaten inbertsio-txanda hau abian jartzeko esperientzia?

SEED CAPITAL erakundearen bidez ezagutu gintuzten, eta hasiera-hasieratik oso interesgarria iruditu zitzaigun NahiArte Factory gure proiektu berria abian jartzeko, denda fisiko bat irekitzeko finantziazioa lortzen saiatzen ari baitgara.

 

Bizkaia lurralde ekintzailea dela uste duzue? Zer ekarpen egiten dio gizarte-sareari Crowdfunding Bizkaia ekimenak?

Bizkaia lurralde ekintzailea dela uste dugu, izan ere, beti izan da eta oraindik ere enpresa-kultura dugu, agian barneratuta dugun zerbait izango da. Crowdfunding Bizkaiak proiektu sozial bati ekiteko aukera ematen du finantzaketa sendoago batekin, eta hori garrantzitsua da edozein enpresa abian jartzeko.

 

Eragin sozialeko beste proiekturen bat ezagutzen duzue, eta ala bada, etorkizun oparoa izan dezaketela uste duzue inbertsio-txanda baten laguntza izanez gero?

Sunugaal elkartea. Migratzaileekin lan garrantzitsua egiten ari direla uste dugu, eta oso interesgarria izango litzateke lan horri buruz gehiago ezagutzea. Oso ondo informatzen dute kolektiboa eta lan-munduan sar daitezen tailerrekin eta doako prestakuntzarekin laguntzen dute. Elkartearen sustatzailea 15 urterekin pateran etorri zen eta gaur egun, 32 urterekin, Basurtuko Ospitaleko erizaina den senegaldar bat da. Bere helburua antzeko baldintzetan etorri diren guztiei laguntzea eta aurrera egiten laguntzea da. Senegalen ere bi proiektutan lan egiten du, beraien etxebizitzak uzten badituzte errealitatea zein den jakin dezaten eta Senegalen ikasteko aukera izan dezaten.

 

Zer aholku emango zenieke ekintzaileei beren proiektua ikusarazteko eta finantziazioa lortzeko?

Proiektuak balio duela eta emaitza positiboak lortzen dituela frogatzea. Inoiz ez gelditzea, proiektu sozial batek ez baitu mugarik izan behar, eta interesgarria da Crowdfunding Bizkaiarekin harremanetan jartzea, finantza-azterketa fidagarria egin baitiezaiekete.

 

NahiArte Factory eta denda fisikoaz gain. Zer beste helburu dituzue etorkizunerako?

Hainbat norabidetan hazten jarraitzea. Orain, ehun-euskarrian ari gara lanean, modan eta osagarrietan arreta jarriz, baina laster hasiko gara etxeko dekorazioarekin eta zenbait objekturen sublimatzearekin, hala nola katiluak, banakako mahai-zapiak eta abar. Beti gure artisten diseinuekin eta artea gure eremutik haratago eramanez. Prestakuntza erabat bekaduna izatea lortu nahi dugu. Aisia edo eskolaz kanpoko jarduera bezala etortzen direnek kuotak ordaintzen jarraitu behar izango dute.

 

Nola ikusten duzue NahiArte hemendik 10 urtera?

Nazioartean etengabe hazten eta Nahiarte by Formarte marka ezagunarekin lekua hartzen. Gure artisten artelanak ere ezagunak izango dira eta artelanak azoketan saltzen arituko gara. Ziur gaude “ARCO”ra  iritsiko garela.

NahiArte by FormArteri buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen. Bere proiektuan inbertitzera ere animatzen zaitugu, eta horrela, desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonentzako enplegua sortzen laguntzeaz gain, Bizkaiko enpresa-sarea sustatzen ere lagunduko duzu.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.