NahiArte, FormArte-tik sortu eta Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bat irekirik duen proiektuak, salgai dauden produktuetan eta beraien pintura-lanetan bere sormen-gaitasun guztia erakusten duten dozenaka artista ditu. FormArteren instalazioetan beren koadroak egiten dituzten eta zertzelada bakoitzean beren kezkak, desioak eta sentimenduak adierazten dituzten margolari apartak dira.
Arantza Campino
Arantzak, 54 urtekoa, mihise eta pintzelen artean ekin zion bere ibilbideari 2015. urtean, aurretik jarduera artistikoarekin harremanik izan barik. Hasiera-hasieratik, autonomia eta gogo handia erakutsi zituen pintura-jardueran. Bere izaera alaia eta kanporakoia koadro guztietan islatzen du kolore alai eta garbien bidez, akuarelista lanetan ere bere eskakizun maila handia islatzen delarik.
Gorka Guezuraga
Gorka, 35 urtekoa, Bilbao FormArten 29 urterekin hasten da. Bere izaera barnerakoiak arrastoa uzten du bere lan guztietan, bertan koloreak askatasun osoz erabiltzen dituelarik eta indar ikaragarriko koadroak lortuz, beltzaren erabilera zoragarriarekin jendea harrituz. Bere collage figuratiboenek agerian uzten dute Gorkaren sentikortasun aparta.
Igor Plaza
Igor 26 urterekin hasten da margotzen, hasiera-hasieratik artearekiko grina erakutsiz. Izaera oso diziplinatuarekin, marrazteko eta proposatzen zaizkion proiektuak azkar ulertzeko gaitasuna erakusten du. Collagearekin esperimentatzen du eta berehala aurkitzen ditu sormen-soluzioak, teknika mistoen bidez edertasun handiko azken emaitzak lortuz. Bere izaera alaia erakusten digu beti bere lan guztietan erabiltzen dituen gai eta koloreekin.
Irene Santos
Irene bere artelanetan pintura-leherketen bidez islatzen duen indarrarekin harritzen duen artista barnerakoia da. Bere lanak akrilikoz egiten ditu paperean eta irudiak eta collagea lantzen ditu, lanaren hasieran erabiliko dituen koloreak zehatz-mehatz hautatuz. Bere lanek Irenek lan egiteko duen berezkotasuna eta askatasuna erakusten digute, hitzik egin gabe komunikatuz eta adieraziz.
Leire Zelaia
Leire gazteak 24 urte ditu, eta beti bere lanetan erakusten dituen oso nortasun markatua eta izaera ausarta du. Batzuetan pintura geometrikoko lanak egiten dituen arren, bere lanak irudikapen-itxura argia du, bertan artistak izaera alai eta dinamikoa duela islatuz, kolore aseak eta aurkezten dizkigun irudiak erabiliz eta familiari eta lagunei proiekzioa egiten. Bere erabakiak irmoak eta aldaezinak dira, eta “Leire la Artista” sinaduraren bidez erakusten digu.
Irune Arezes
FormArten bakarrik 2016. urtetik dabilen arren, Irune, 22 urtekoa, oso independentea da margotzeko orduan eta inolako iritzirik eskatu gabe antolatzen du bere lana. Nortasun nabarmena eta pintura-interes figuratiboa izanik, askotan bere denbora behar izaten du lana berrantolatzeko, baina marrazteko duen maila handia eta artelanak burutzeko duen doitasunari esker azken emaitza ezin hobeak lortzen ditu.
Gorka Perez
21 urteko basauritar gazte honek, hasieran nagikeriarekin ekiten die bere artelanei. Hala ere, artearengatiko grinari esker azken emaitza harrigarriak lortzen ditu, bertan bere izaera alai eta kementsua islatzen duelarik. Oso lan arolak eta materikoak ditu bere bilduman, pintura-estudioan duen interesa erakutsiz.
Laura Sepúlveda
Lauraren lehen artelanak 2016. urtean agertu ziren, bere fintasuna eta lotsa inoiz ez faktura garrantsitzuekin batera doan trazu mehearen bidez adieraziz. Positiboa eta harkorra da planteatzen zaizkion ariketen aurrean, eta bere sinadura beti dago hainbat euskarritako emaitzetan.
NahiArte by FormArte-ko artistek bere online dendan zein denda fisikoan aurki ditzakezun jantzi eta osagarri bakoitza sortzen dute, eta hauek artista horietako batzuk besterik ez badira ere, gure aurreko artikuluan proiektu zoragarri honetako kide gehiago ezagutu ditzakezu.