Crowdequity-aren bidez proiektuak finantzatzea aukera bikaina da inbertsioa behar duen proiektu berritzaile bat duten pertsonentzat.
Crowdequity-a elkarlaneko finantzaketa bezala definitzen da, non enpresa batek zenbait pertsonen (fisikoak zein juridikoak) inbertsio ekonomikoa jasotzen duen enpresako kapitalaren partaidetzen truke. Honek proiektuaren arduradunei hazi ahal izateko behar duten finantzaketa izateko aukera ematen die, eta irabaziak lortuz gero, inbertitzaileek ere jasoko dituzte.
Crowdfunding Bizkaia crowdequity plataforma bat da, Bizkaiko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arteko lotura lana burutzen duena ideiak aurkitu eta babesteko helburuarekin. Alde horretatik, abian den proiektu batean inbertitu nahi duten pertsona fisiko zein juridikoek berme guztiak eskaintzen dituen prozesu erraz bati jarraituz egin dezakete.
Crowdfunding Bizkaiak erabiltzen duen ordainketa- eta inbertsio-sistema Lemon Way ordainketa-erakundeak kudeatzen duen wallet edo diru-zorro bidezko sistema da, eremu horretan nazioarteko erreferentzia delarik. Beraz, inbertitu nahi duten erabiltzaileek diru-zorro hori kreditu-txartelaren edo banku-transferentziaren bidez kargatu behar izango dute, ondoren funts horiek argitaratutako proiektuen tiketak eskuratzeko erabili ahal izateko. Halaber, edozein unetan funtsak beren diru-zorrotik atera ahal izango dituzte.
Inbertsio-prozesuaren faseak
1- Erregistroa Crowdfunding Bizkaian
Plataforman inbertitzaile gisa erregistratzeko, nahikoa da helbide elektroniko bat eta pasahitz bat sartzea eta hona sartu.
2- Inbertitzaile-profila osatzea
Erregistratu ondoren, inbertitzaileak bere profila osatu behar du hurrengo informazioarekin pertsona fisikoa edo juridikoa den arabera:
– Pertsona Fisikoentzat: NANa bi aldeetatik, IBAN kontu-zenbakia eta erabiltzailea IBAN kontu horren titularra dela egiaztatzen duen agiria (IBAN kontua eta titularra agertzen diren ordainagiri helbideratu batekin balioko luke).
– Pertsona Juridikoentzat: IFZ, eraketa-eskriturak, bazkideen NANa bi aldeetatik eta kapital-zuritzearen prebentziorako inprimakia bete.
Profileko informazioa automatikoki bidaltzen da Lemon Way-ra, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMVk) baimendutako ordainketa-erakundea, legeak eskatzen dituen egiaztapen guztiak egiteko, pertsona horrek diru-zorro birtual bat izan dezan eta operazioak egin ditzan.
Lemon Wayk 24-48 ordu behar ditu informazioa balioztatzeko. Dokumentazioa balioztatu arte, gehienez 250€ inbertitu daitezke.
3- Dokumentazioa berrestea
Dokumentazioa balioztatzen denean, erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du egoera horren berri emateko, eta, hortik aurrera, inbertitzaile-motaren arabera inbertitzeko aukera izango du.
Besterik adierazi ezean, erabiltzaile berriak onetsi gabeko inbertitzailetzat hartzen dira, eta beraz, gehienez 3.000€ inberti ditzakete proiektu bakoitzeko eta 10.000€ urtean Crowdfunding plataforma guztiak kontuan hartuz.
Legeak ezarritako muga horiek gainditu ahal izateko, onetsitako inbertitzailea izateko nahia adierazi behar da erabiltzailearen profilaren bidez, hori egiaztatzen duen dokumentazioa erantsiz:
– Pertsona Fisikoentzat: 50.000 €-tik gorako urteko diru-sarrerak edo 100.000 €-tik gorako finantza-ondarea egiaztatzen dituen agiria, banku-ziurtagirien kopien, errenta-aitorpenen edo 10-T agiriaren bidez, eta profilean bertan onetsi gabeko inbertitzaile gisa hartzeari berariaz uko egiteko eredu-agiria sinatzea; baimendutako inbertsio-zerbitzuen enpresa baten bidez plataforman finantzatzeko tresnei buruzko finantza-aholkularitzako zerbitzua kontratatu duela egiaztatzen duen agiria.
– Pertsona Juridikoentzat: Finantza-erakunde, inbertitzaile instituzionala edo eskualdeko estatu/administrazio egoera egiaztatu behar izango da. Bestela, berariaz uko egin beharko zaio onetsi gabeko inbertitzailetzat hartzeari, profilean bertan dagoen eredu-agiria sinatuz.
Crowdfunding Bizkaiak argitaratutako proiektuei buruz
Plataforman argitaratzen diren proiektuek bideragarritasun-analisi bat gainditu dute Crowdfunding Bizkaiako taldearen aldetik, Erabaki Batzordeari bidaltzen zaion txosten bat egiten dutelarik proiektu bat plataforman argitaratzeko gai den ala ez erabaki dezan.
Honek berme bat eskaintzen die inbertitzaileei, proiektuak zorrozki aztertzen baitira plataforman argitaratu aurretik. Gainera, proiektuaren jarraipena egiten da gutxienez 2 urtez.
Bestalde, Crowdfunding Bizkaia CNMVren eta European Crowdfunding Network-en (ECN) parte da. Seed Capital Bizkaiarekin batera, EPSAk, European Public Sector Award-ek, Best Practice izendatu du Crowdfunding Bizkaia.