Edozein proiektu berritzailek, start-up txiki batetik hasita enpresa handi batera era batean edo bestean dauka eragina gure bizimoduan. Honek garrantzia handiagoa du kontzientziazio eta berrikuntza sozialaren alde egiten dutenentzat.
Lehenengo taldean proiektu ekologikoak ditugu, gizarteak ekologiak izan dezakeen eragina ezagutzeko lan egiten dutenak, ekintza txikienak barne.
Proiektu ekologikoak baliabide naturalen zentzuzko erabilerarekin loturik daude eta bai ingurunearekin arduratsuak diren jardunbideen garapena, bai ingurumenaren eta baliabideen zaintze eta erabilera egokien konponbideak bilatzea da bere helbururik nagusiena. Hemen ekoturismoa, arte ekologikoa edo eraikin inteligenteen eraikuntza izango genituzke.
Ekodiseinua proiektu ekologikoen artean eredu interesgarria da, iraunkortasunaren eta sektore desberdinetan materialen birziklatzearen alde egiten baitu, altzarietatik moda edo etxe-osagarrietara. Ekodiseinuaz gehiago jakin nahi baduzu, ezagutu Ekohunters, laster Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda berria hasiko duen proiektua. Erregistratzera animatzen zaitugu Ekohuntersen berri denak jaso ahal izateko.
Proiektu ekologikoen ezaugarriak
Gaur egun proiektu ekologikoek aukera ugari eskaintzen dituzte. Proiektu aniztasun horrek gora egiten jarraituko du, herrialde gehienetako enpresen arteko hitzarmenak enpresa-kudeaketa berde batera bideraturik daudelarik. Horrela, orokorrean, etorkizuneko proiektuak errentagarritasuna bilatzeaz gain, ekologikoagoak izan beharko dira.
Proiektu mota bakoitzak ezaugarri bereziak ditu. Proiektu ekologikoen kasuan, hurrengoak bereizi ditzakegu:
- Ingurune naturalaren malgutasuna eta bere muga ezagutzen dute, gizakiaren eragina kaltegarria izan ez dadin kontuan hartuz.
- Ekosistemak berreskuratzen saiatzen dira, kaltetuak izan diren esparruetan ardaztuz, bai gizakiaren bai natura beraren eraginez.
- Amarierako egoera holismoarekin loturiko ingurunea dela onartzen dute; ekintza guztiak ingurumean edo ekosisteman ondorioren bat duela kontuan hartu behar da.
- Sistema naturalen entropia aintzat hartzen da, orokorrean, ekosistemak eta ingurunea narriadura naturalari eta suntsidurari aldez aurretik bideraturik daudelarik.
- Ingurumea era orokorrean ulertzen dute: bere zainketaz gain, bai zuzenean bai zeharka loturik dauden beste elementu batzuez kezkatzen dira, kontsumo-eredua edo airearen kalitatea kasurako.
Garapen jasangarri baten aldeko ardura
Neurrigabe eta plangintzarik gabeko baliabideen erabilerak bere murrizketa eragin du, eta behar-ekonomiko zein sozialek baliabideak zaintzeko planen inplementazioa atzeratu egin dute. Zorionez egoera hau aldatzen ari da eta garapen jasangarriaren aldeko ardurak gora egin du, bere ustiapenik egokiena gizartearen mesederako dela aitortuz.
Crowdfunding Bizkaian jakitun gara crowdfundingak ingurumearen zainketan eta jasangarria den ekonomia baten garapenean duen garrantziaz, garapen jasangarriaren aldeko kontzientziazioa eta elkarlaneko ekonomiak pertsonei eskaintzen dien ahalmenari esker.