Axalko bizikleten fabrikazio prozesu berritzailea

Axalko bizikleten fabrikazio prozesu berritzailea

Axalkok Crowdfunding Bizkaian hasi duen inbertsio erronda duela egun batzuetatik erabilgarri dago. Hala, inbertitzeko interesa duten lehenengo pertsonek neurrira eta guztiz pertsonalizaturik fabrikatuta dauden bizikleta batzuk merkaturatzea helburu duen proiektu honi buruz jada gehiago jakin dezakete. Axalko ez baita soilik bere bizikletetan erabiltzen dituen materialengatik definitzen, jendearen mugikortasunaren merkatuan erreferentziazko markan bihurtzeko lan egiteagatik baizik.

Axalko bizikleten fabrikazioa goi-mailako teknologiako egur teknikoa eta teknologia esklusibo eta patentatua erabiliz egiten da. Prozesu hauen bitartez composite material %100 naturala sortzen da, egurrezko xafla meheekin, zuntz begetalezko ehunekin eta erretxinarekin nahasten delarik.

Emaitza goi-mailako produktu bat da, natura eta ibilbideko kirola maite dutenei zuzendua, eta azken erabiltzailearen erabilpen eta parametro zehatzak jarraituz neurrira fabrikatzen dena. Fabrikazio prozesuan artisau-lana eta berrikuntza teknologikoak nahastearen emaitza berdingabeak diren egurrezko bizikletak dira.

Egurra eta berrikuntza teknologikoak koadroan

Egur-zuntzen egitura tubularra, luzetara jarrita, Axalko bizikletei sekulako ezaugarriak eskaintzen dizkie, esaterako erresistentzia, arintasuna eta bibrazioen xurgatzea. Eta lignina eta zelulosaren arteko konbinazioak egurrari pisu-erresistentzia ederra ematen dio. Itxura aldetik ere egundoko ezaugarri estetikoak ditu.

Bezero bakoitzarentzako koadro zehatz bat sortzerakoan, bezeroaren pisua eta altuera ez ezik zertarako erabiliko duen eta egingo dituen ibilbideak ere hartzen dira kontuan. Honi esker, bizikletaren koadroak jasan behar izango dituen indarren ikerketa egin daiteke, koadroaren fabrikazio-prozezua eskuz eginiko 100 ordutakoa izanik.

Gainerako berrikuntza teknologikoen artean, aipagarriak dira koadroaren sortze-lanetarako erabiltzen diren lizarrezko mikroxaflen antolaera eta koadroari erresistentzia handiagoa eskaintzeko zenbait begetal-zuntz nahasi eta orientatzen dituen T-Zuntz teknologia. Honi esker, jasan beharreko esfortzuei eutsi diezaioken egurrezko bizikleta sor daiteke, 7 kilogramo baino gutxiagoko pisuarekin.

Axalkoren fabrikazio-prozesua

Axalko bizikleten fabrikazio-prozesuaren faseen artean, hurrengoak azpimarratzekoak izango lirateke:

  • Materialaren hautaketa: lizarra material nagusia den arren, gereziondoa edo intxaurrondoa bezalako egurrekin ere nahasten da.
  • Mikroxaflen ebaketa: kasu bakoitzaren eta erabiltzen den objektuaren arabera, koadroak osatuko duten mikroxaflak 0,5 eta 2,5 milimetroen arteko neurrira ebaki behar izango dira.
  • Mikroxaflen kolaketa: faserik delikatuena mikroxaflen kolaketa da, non taldearen esperientzia ezinbestekoa den koadroaren diseinu zuzenerako.

Axalko bizikletek gaur egun gutxietsi egiten den materialaz baliatzen dira. Egurra material naturala, iraunkorra, berriztagarria, birziklagarria eta biodegradagarria da, eta gainera bere eraldaketa ez da toxikoa, ez du energia-kontsumo handien beharrik eta ez du CO2-rik sortzen, iraunkortasunari lagunduz.

Axalko proiektuaren partaide izan nahi baduzu, begiratu bere errondaren xehetasun guztiak hemen. Lead the Change. Ride Authentic.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.