Teknologien erabilera arduratsuan hezi

Teknologien erabilera arduratsuan hezi

Teknologia berriak txoko guztietara iristen dira, eta funtsezkoak bihurtu dira gure bizitzan. Etxeetan eta ikastetxeetan daude, haurren garapenean eta ikasteko gaitasunean onurak dakartzatelako. Frogatuta dago gailu elektronikoak erabiltzeak handitu egiten duela haien gaitasun kognitiboen garapena, baina dena ez da positiboa, eta beharrezkoa da teknologien erabilera arduratsuan heztea.

Pediatria-elkarteek eta Osasunaren Mundu Erakundeak argi dute garrantzitsua dela txikienen pantailen erabilera mugatzea, eta OMEk, halaber, “bideojokoak erabiltzearen nahastea” sartu du gaixotasunen nazioarteko sailkapenean. Teknologia berriek gurasoak kezkatzen ditu seme-alabengan izan dezaketen eraginagatik, eta, beraz, garrantzitsua da aholku batzuei jarraitzea.

Teknologien erabilera arduratsuan hezteko aholkuak

Gailuak eremu komunetan jartzea

Hau da pantailen denbora eta edukiak kontrolatzeko modurik onena. Mugikorrak edo tabletak bezalako gailuen kasuan, eremu horretan bertan erabili beharko lirateke oso inbaditzailea ez den kontrola egin ahal izateko.

Erabilera-denbora ezartzea

Oso garrantzitsua da online aisialdian erabiltzen den denboraren eta sormena garatzeko beste aukera batzuen arteko oreka mantentzea, hala nola kirola edo familiarekin eta lagunekin ditugun harreman sozialak.

Bere adinera egokitutako jokoak

Bideojokoek eta jostailuek zein adinetarako gomendatzen diren adierazten dute. Adin bakoitzak bere hezkuntza-garapena du, eta trebetasunak modu dibertigarrian indartzen dituztenak hautatu behar dira. Hemen ere garrantzitsuak dira gailu teknologikoetan ezar daitezkeen gurasoen kontrolak.

Denbora partekatzea

Teknologia berriak ezagutzeaz gain, haurrak gidatzeko, garrantzitsua da teknologiak erabiltzen ari direnean tartetxo bat partekatzea, dituzten zailtasunak eta garatu ditzaketen trebetasunak ezagutzeko.

Joko pedagogikoak

Nahiz eta erakargarrienak ez izan, haurtzarotik honelako jolasak sartzeak lagundu egiten du haurrak honelako jolasetara erakarrita sentitzeko, eta jolas hauek garatzeko egokienak dira.

Erabilera-esperientzia ezagutzea

Ez da erraza kontrolatzea haurrek nola erabili ditzaketen teknologia berriak; beraz, garrantzitsua da galdetzea zer gailu erabili dituzten, zenbat denbora erabili duten eta esperientzia nolakoa izan den.

Erabilera arduratsua egitea

Helduen portaera da haurrek jarraitzen duten eredua. Imitazio bidezko ikaskuntzaren ondorioz, gurasoek eredu izan behar dute teknologia berrien erabilera arduratsuan.

Kietoparao eta pantailen erabilera arduratsua

Kietoparao laster Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bati ekingo dion inpaktu sozialeko enpresa da. Bere helburua teknologia berrien erabilera arduratsuari buruz kontzientziatzea eta haur gehiago pantaila bati itsatsita egon gabe jolas daitezen lortzea da. Horretarako, 200 gramo eskasean 20 joko baino gehiago izan ditzaketen kitak sortu dituzte, telefono mugikor baten ezaugarriak lortuz: beti gainean daramagun zerbaitekin ondo pasatzea.

Zuk ere proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, eta STEAM gaitasunak garatzen dituzten jolas tradizional eta hezigarriekin haur gehiago entretenitzea lortu nahi baduzu, adi egon inbertsio-txandaren hasierara, eta inbertitu Kietoparao mugimenduarekin bat egiteko.

Kietoparaoren proiektuari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen, eta laster inbertitu ahal izango duzu bere Crowdfunding Bizkaiako errondan.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.