Osteophoenix-ek inbertsio-txanda irekiko du laster Crowdfunding Bizkaian

Osteophoenix-ek inbertsio-txanda irekiko du laster Crowdfunding Bizkaian

Oso laster Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda berri bat hasiko da. Aukeratutako proiektu barria Osteophoenix da, hezurren eta ehunen birsorkuntza posible egiteko lan egiten duen Bizkaian errotutako bioteknologia-enpresa bat.

Bere lan lerro ezberdinen artean, patentatutako gailu baten bidezko birsorkuntza odontologikoan ardaztutakoa gailentzen da, honek hezur eta hortzoien birsorkuntza naturala baimentzen duelarik, pazienteetan hortz-inplanteak jartzeko aukera esanguratsuki handituz.

Gailu hau, hesi oklusiboa deiturikoa, erretxinazko bioeredu batetik hasita titanioan 3D inprimatzeko teknologia aurreratua erabiliz Osteophoenix-ek diseinatu eta fabrikatzen du. Gainera, Osteophoenix-en burezurreko akatsen berreraikuntza ahalbidetzen duten burezurreko mailak ere egiten dituzte.

Gaur egun, Osteophoenix-ek jada badauka ISO 13485 araua merkatu europarrean hesi oklusiboak merkaturatzeko, eta hurrengo pausoa FDA ziurtagiria lortzea da, honek merkatu iparramerikarrean sartzea baimenduko diolarik, estatukoa baino berrogeita hamar aldiz salmenta potentzial handiagoa duen merkatua.

Oso laster Crowdfunding Bizkaian irekiko den inbertsio-txandaren helburua FDA ziurtagiria lortzeko laborategiko probak egiteko eta espezializatutako pertsonala kontratatzeko beharrezkoa den inbertsioa ordaintzea izango da.

Behin enpresak merkatu iparramerikarrean sartzeko ziurtagiria lortzen duenean, inbertsio-txanda handiago bati ekitea pentsatuta dauka, Estatu Batuetako odontologia prozesuetan patentatutako hesi oklusiboak inplementatzeko prozesuari bermeekin aurre egitea ahalbideratuko duena.

Era berean, inbertsio-txandak hezur eta hortzoien birsorkuntzarako teknika berritzaile hau ezagutzera ematea baimenduko dio Osteophoenix-i, bai publiko orokorrararen artean zein odontologian espezializaturiko pertsonen artean.

Laster ezagutu ahal izango dira errondaren xehetasun guztiak Crowdfunding Bizkaian.

EZAGUTU GEHIAGO OSTEOPHOENIX ENPRESARI BURUZ ETA INFORMATU ZAITEZ BERE HELBURU ETA PLANEI BURUZ HEMEN.

 

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.