NahiArte by FormArte, sortuz hazi

NahiArte by FormArte, sortuz hazi

NahiArte Factory Bilbao FormArtek garatutako eta laster Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda irekiko duen proiektu zoragarria da. Inbertsio-txandak bi helburu ditu: alde batetik, NahiArte marka bultzatzea, eta, bestetik, bere artisten sorkuntza guztiak, bakarrak, saltzeko denda fisiko bat irekitzea.

Proiektuaren arduradunak hurrengak dira: Cristina Bacete Díaz, Hezkuntza Bereziko diplomaduna eta EHUko Bikaintasun Saria jaso duena bere promozioko espediente akademiko onenari, eta Ana Urgoiti Guisasola, EHUko Arte Ederretan lizentziatua eta “Ezgaitasun psikiko edo intelektuala duten pertsonentzako arte-hezkuntza” ikerketa-lanarekin doktoratua. Biek elkartu zuten bere grina Bilbao FormArte sortzeko, ezgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonentzako arte plastikoen eskola.

Bilbao FormArteren sorkuntza

2008an hasi ondoren, Bilbao FormArte kooperatiba bihurtu zen 2013an, eta, 2015ean, “gizarte-ekimeneko kooperatiba eta irabazi-asmorik gabeko erakundea” bezala izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Bere prestakuntza-programen eta praktika artistikoaren bidez, ezgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonen garapen pertsonal eta profesionalerako aukera berriak sortu nahi ditu, haien gizarteratzean aurrera eginez, beren sorkuntzak argitaratuz, eta gizarteko gainerakoekiko oztopoak hautsiz.

Bilbao FormArtek hiru lan-ildo ditu: prestakuntza-ikastaroak, kanpoko jardueretan parte hartzea eta moda eta merchandisinga sortzea, arte-sorkuntzak merkatura bideratu eta zuzendu ahal izateko. Azken lan-ildo honetatik, errentagarritasun ekonomikoa lortzeko eta zentroko artistei lan-irteera bat aurkitzen laguntzeko, NahiArte sortu zen. “Nahi” berbak gogoa, grina edo desioa esan nahi du, eta, hain zuzen ere, proiektua osatzen duten pertsona guztien nahi pertsonal eta artistikoak jasotzen ditu.

NahiArteren helburuak

Crowdfunding Bizkaian egingo duten inbertsio-txandaren helburua NahiArte marka bultzatzeko eta jendeak bere artisten lanak ezagutu eta eskuratu ahal izateko denda fisiko bat irekitzeko beharrezko baliabideak lortzea da. Moda-jantzien zein modako osagarrien ekoizpena eta merkaturatzea arrakastaz jarri da abian NahiArte Factory SLren bidez.

Material jasangarriak erabiliz eta ekoizpen etikoa sustatuz, elastikoak, poltsak, aterkiak, amantalak eta beste osagarri batzuk egiten dira, eskuz margotuak, diseinu esklusibo eta pertsonalizagarriak. Produkzio hau modaren merkatura eta merchandising-era bideratuta dago eta irtenbide profesional berriak eskaintzeko eta artistentzako lanpostuak sortzeko aukera ematen du, bai eta finantziazio-bide berriak irekitzeko eta proiektuaren diru-sarreren iturriak dibertsifikatzeko ere.

“¡Vive a color, viste NahiArte! Bizi koloretan, jantzi NahiArte!”, eta “Slow Fashion Art” eta “Sortuz Hazi” kontzeptuekin, Bilbao Formarteren NahiArte Factory proiektuaren helburuak desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonek beren sorkuntza-ahalmen guztia zabaltzea eta beren garapen pertsonal eta profesionalean oztopoak gainditzeko baliabideak eskaintzea dira.

Grina eta lankidetza

Bilbao FormArteren lantaldea hiru lagunek osatzen dute, lanaldi osoan, zazpi boluntarioren laguntzarekin. Guztiak arduratzen dira ikastetxera egunero joaten diren 50 artistei arreta emateaz, artearen bidez duten grina eta nahi guztia ateraz ikasteko eta lan egiteko. Eguneroko lanari esker, artista hauek ikastetxera iristen direnean duten lotsa galdu egiten dute eta beren sorkuntzen modelo bihurtzen dira, behar den guztirako beraien burua eskainiz, baita NahiArteren produktuak stand bat duten lekuetan saltzeko ere.

Bilbao FormArteren nabarmendu beharreko beste puntu bat elkarte eta sareetan parte hartzeko duen gaitasuna da, bere lanaren eragina handitu ahal izango delarik ingurune sozial eta profesionaleko beste errealitate batzuekin konektatzean. Gaur egun, hainbat erakunderekin ari dira elkarlanean: Karraskan, Gizarte, European Outsider Art AssociationBilbao Centro, Emakumeekin, AED, Goratuz eta Basurtoko Auzo Elkartea.

NahiArte eta bere inbertsio-txandari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.