NahiArte-ko Artistak

NahiArte-ko Artistak

NahiArte, FormArtetik sortu eta Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bat irekirik duen proiektua, enplegu-zentro berezia da, bertan artistek (Bilbao FormArteko ikasleek) beren sorkuntzetan eta salmentan lan egin dezaketelarik.

Beren gaitasun artistikoak zabaltzeko segurtasun-eremu bati esker, bertan Cristina Bacete Díaz eta Ana Urgoiti Guisasola adituen laguntza eta jarraibideak dituztelarik, ikasle hauek beren gaitasun sortzailea erakusten dute. Beren ideiak janzkietan eta bestelako osagarrietan islatzen dituzten artistak, gero merkaturatuko diren pieza bakarrak sortuz, baina beste pintura-lan batzuk ere egiten dituztenak. NahiArte-ko produktuak bere online dendan aurkitu daitezke, baina atzetik dagoen guztia ezagutu ahal izateko, artista hauen artelanak erakutsiko dizkizugu; zeharka bada ere, artistaren nortasuna, kezkak eta, batez ere, gaitasun artistiko handiak erakusten dituen artelana.

 

Marisa González

Marisa, 63 urtekoa, erantzukizun eta lan handiko artista da. Bere ibilbidean zehar, bere esku izan dituen teknika guztiak ikasteko eta lana ahalik eta trebetasunik handienarekin burutzeko ahalegin guztia egin du. Bere obra erabat figuratiboa da, elastikoen pinturan soilik atera delarik ildo honetatik. Bere artelanak oparituko dion hartzailearengan pentsatuz sortzen ditu, prozesu berrien esperimentazioaz gozatuz.

Marisa González

Miguel Cordero

Bere arte-lanak hamabost urte baino gehiagoko etenaldia izan duen arren, oso gaztetatik pintatzen hasi zen artista autodidakta bat da Miguel. 50 urte zituela, 2014. urtean, FormArten hasi zen lanean, marra eta orbana menderatuz marrazkilari-trebezia handia erakutsiz. Bere irudietarako errotuladoreak erabiltzen ditu eta hainbat teknika eta euskarrirekin esperimentatzen hasi zen, arte-sorkuntzaren arloan aurrera egiteko gogoak bultzatuta. Probatzen duen teknika bakoitzean, berehala aurkitzen ditu bere obra garatzen jarraitzeko aukera berriak, edertasun bikaineko eta nortasun nabarmeneko obra.

Miguel Cordero

Estibaliz García Bernales

Basauriko Estibaliz pintura-ikerketarekiko interesa duen artista da, eta modu oso pertsonalean lan egiten duen “dripping” teknikak erakartzen du. Garcíak teknika menderatzen duela erakusten digu une egokian gelditu eta lana amaitutzat ematen dakienean.

Estibaliz García

Miren Santiago

2014. urtean ekin zion lanari Bilbao FormArten, 17 urterekin, proba gisa, sektorean lan egiteko gogoa berariaz adierazi barik. Hala ere, hasieratik, pintura-teknika guztietan esperimentatzeko gogoa erakutsi zuen, oso pertsona aktiboa izatera iritsiz lan egiten duen taldean. Azkar eta erabakitasunez lan egiten du bere bizi-energiaren arrastoa uzten duen hainbat euskarritan. Bere artelana, ia esanahi ikonikorik gabea, kolore ausartak dituen materiaren erabileran oinarritzen da, batzuetan urarekin jaisten dena, artistaren izaera alai, ausart eta geldiezina une oro islatuz.

Miren Santiago

Uxue Azaola

Uxuek, 24 urtekoa, 7 urte daramatza FormArten eta ikaskideen lanaz interesatu da beti, haiengandik egunero ikasiz. Uxuek bere nahia familiaren inguruan ardazten du, ehun- edo paper-euskarrietan inguruko jendearentzat artelanak eginez. Azaolak marrazkian interesa erakusten du marrazki bizidunen sorkuntzetatik ezaguna zaion irudimenarekin eta kolore-kontrasteak ikertzen ditu, gustukoen dituenak beltza eta urre-kolorekoa direlarik, irudian ikusi dezakezuen bezala.

Uxue Azaola

Estibaliz Ortiz de Laiseca

Ortiz de Laisecak ibilbide luzea egin du margolari bezala: hainbat estudiotan lan egin du eta bere borondatez eten zuen artista lana urte luzez, FormArterekin 2013an berriro hasi zen arte. Pintzelarekin eta espatularekin duen abilezia, birtuosismo eta azkartasunari esker, adierazpide onirikoak dituzten emakumezkoen irudikapenak nagusitzen diren artelan ederrak sortzen ditu. Bere tonu ez oso saturatuko paisaiek, malenkonia sorrarazten digute, ametsen munduko irudiek bezala inguratuz.

Estibaliz Ortiz de Laiseca

Claudia Aguinaga

Claudiak, 31 urtekoa, FormArterekin bat egin zuen 2015. urtean, beste pintura-estudio batean elkarlanean aritu ondoren. Eskarmentu handiko margolari gisa duen autonomia nabarmenari esker, bere lanak azkar burutu ditzake, erabiltzen duen teknikaren arabera bi sorkuntza-prozesu aldi berean garatzen dituen pintura-tekniken bidez. Pintura akrilikoan egindako artelanek beti kolore aseak dituen ebaki geometriko nabarmena erakusten digute, bertan Claudia harrigarriagoa ikusten dugularik, eta bere pintzelkadak musika alaiaren erritmoan jartzen dituela dirudi. Baina Claudiak bere alderdirik intimoena ere erakusten digu teknika lehorrak eta kolore ez hain aseak erabiltzen dituen bere artelanik figuratiboenarekin, erritmo lasaiagoari jarraituz.

Claudia Aguinaga

Lucía Aristegui

Aristegui bere lanaren konstantzian islatzen duen izaera sendoko artista figuratiboa da. Disneyren iruditeriaren bidez garatzen du bere artelana, teknika misto batekin, bertan beti autorea bezalako amaiera alaia erakusten duelarik. Segurua erabakiak hartzeko, teknika piktoriko hezeak eta lehorrak eta collagea nahasten ditu.

Lucía Aristegui

Alex Ortega

Hasiera-hasieratik ikasteko gogo handia erakusten duen eta hainbat teknika piktoriko eta eskultorikorekin esperimentatzen duen izaera alaiko eta sentikortasun aparteko artista da Alex. Eskuzabaltasunak eta sozializatzeko abileziak bultzatuta, bere sorkuntzak euskarri desberdinetan islatzen ditu opariak egiteko. Bere izaera islatzen du bere lan guztietan, berak dioenez, “egurra emanez”, eta, batez ere, bere obra osoan delikotasun zirraragarria nagusitzen da.

Alex Ortega

Hauek dira NahiArte by FormArte-ko artista batzuk, online dendan ikusi daitezkeen eta eskuragarri dituzun jantzi eta osagarri bakoitza sortzen dituzten espezialistak. Baina hauek ez dira denak, beraz, adi egon gure blogean taldeko beste artista handi batzuen lanak ezagutzeko.

NahiArte by FormArteren inbertsio-txandari buruz gehiago jakin nahi baduzu eta bere proiektua finantzatzen lagundu nahi baduzu sartu hemen.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.