Fisioterapeutei prestakuntza ematen espezializatutako plataforma da FisioCampus, eta teknika berriak eta ebidentzia berrienak eguneratzen laguntzen du modu guztiz berritzailean. Bere proiektua bultzatzeko, dagoeneko irekita du inbertitsio-txanda bat Crowdfunding Bizkaian 100.000 € lortzeko helburuarekin, gutxieneko tiketa 540€-koa delarik.
Prestakuntza klasikoaren aurrean, non ikastaro, tailer eta kongresu gehienak presentzialak diren, FisioCampus-ek eskaintzen duen prestakuntzak guztiz aldatzen du orain arte ezagutzen genuena “Interactive Live Learning”-ari esker, erabiltzaileek zuzenean jarraitu ahal izango baitituzte kasu kliniko errealen tratamenduak.
Interactive Live Learning
Nazio Batuen eta Osasunaren Mundu Erakundearen kalkuluen arabera, munduan milioika pertsona bizi dira desgaitasunen batekin, ez dute oinarrizko osasun-zerbitzurik edo osasun-gastuengatik pobrezia larrian daude. Gainera, eskura dauden kostuekin kalitatezko prestakuntza-eduki gutxi daude osasun-arazo handi hori konpontzen laguntzeko.
FisioCampus osasun globalaren erronkak konpondu nahi dituen EdTech bat da eta osasun-arloko edozein profesionalen oinarrizko beharrak asetzen dituen prestakuntza berritzailea eskaintzen du bere “Interactive Live Learning”-aren bidez. Sistema honek prestakuntza tradizionala gainditzen duen prestakuntza esperientzia eskaintzen du.
Hori lortzeko, “Interactive Live Learning” delakoak hurrengo hauek ditu:
- 7 kamera mugikor, tratamenduak aurrez aurreko prestakuntzan baino hobeto erakusten dituztenak.
- 3Dko anatomia-softwarea.
- Pantaila digital interaktibo
- Grabazio-estudioak Bilbon eta Madrilen.
- Elkarreraginak zuzenean, non ikasleek kontsultatu eta iritzia eman baitezakete.
- Azken belaunaldiko tresnak: plantilak eta plataforma posturografikoak, kamara termografikoak, ekografoak edo Elektrolisi Perkutanea Intratisularra (EPI).
- Munduko txostengilerik onenak, Real Madril, Espainiako selekzio, Bartzelona edo Manchester City-ko fisioak kasurako.
FisioCampusen negozio-eredua
Gaur egun, FisioCampusek 850 harpidedun baino gehiago ditu, ia 11.000 ikasle trebatu ditu eta 90.000 pertsona inguru plataformaren erabiltzaileak dira. Hasierako B2C negozio-eredutik B2B2C eredura pasatzea da helburua, eta, horretarako, Fisioterapia-lizentziatura eskaintzen duten unibertsitate eta erakundeei FisioCampus University salduko zaie.
Doako edukiak eta harpidetza oso eskuragarria eskaintzeaz gain, esponentzialki hazi nahi dute, beren produktu eta zerbitzu teknologikoak, prestakuntzakoak eta esperientziakoak nazioartekotuz. Nazioartekotze honen helburu nagusia Mexiko, Kolonbia eta Txile dira.
Trebakuntza-proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, ez galdu FisioCampusek Crowdfunding Bizkaian dagoeneko irekita duen inbertsio-txandan inbertitzeko aukera. Aldatu fisioterapiako profesionalen prestakuntza-prozesuak eta lagundu osasun globalaren erronkak konpontzen!