Begirada Desberdinekin deituriko bideoen bidez, Crowdfunding Bizkaian ekintzailetza eta berrikuntzari buruzko ikuspuntu desberdinak ezagutarazten ditugu. Oraingo honetan Nerea Larretxi eta Orlando Saiz gonbidatu ditugu crowdfundingak Bizkaiko enpresa-ekosisteman eskaintzen dituen aukera eta erronkei buruz duten iritziez gehiago jakin ahal izateko.
Bi belaunaldi desberdin entzuteko aukerari esker, enpresa-jarduera berrien finantzaketan eta garapenean parte hartzen duten partaide gehiago ezagutu daitezke. Horrela, Nerea Larretxiren kasuan, Bizkaiko kulturarekin lotura duten proiektuen partaide den dokumentalista baten ahotsa entzun ahal izango dugu.
Nerearentzat, crowdfundinga teknologia berrien eskutik doan inbertitzeko modu berri bat da, pertsonak eta ideiak inbertitzaileekin harremanetan jartzeko aukera ematen duena. Honek, ekintzailetzari buruzko ohiko iritzia aldatzen du partaidetza gehiagoko finantzaketa bat eskuratzea ahalbidetuz, non partikularrek ere ekarpen txikien bidez ideia berritzaile bat babestu dezaketen.
Bere aldetik, Orlando Saizen profilak crowdfundingari ikuspuntu global batetik ekiteko aukera ematen digu, ikuspegi ugari dituelarik: irakaslea eta ekintzailetza munduarekin loturiko kontsultaria, komunikazio irakaslea eta Barakaldo Futbol Taldeko presindentea, hain zuzen ere.
Orlandok crowdfundinga ekintzaile belaunaldi berriarentzako ezinbesteko tresna bilakatzea espero du, enpresa-proiektuak proposatzerakoan gizartea inoiz baino gehiago kontuan hartzen duten gazteak izanik eta partaidetza kolektiboa bilatzen dutelarik.
Nerea Larretxik eta Orlando Saizek Bizkaian ekintzailetzak eta berrikuntzak jarraitutasuna izan dezaten ziurtatzeko erronka garrantzitsua botatzen dute: gazteak ekintzailetza-kulturan hezitzea, hitz hau zer den jakin dezaten eta aldi berean porrotarekiko beldurra galtzeko. Porrot bakoitzetik jakintza eta aukera berriak sortzen direlako.
Egunez egun, gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowfunding Bizkaia.