Axalko, urtebete bere inbertsio-txanda amaitu zenetik

Axalko, urtebete bere inbertsio-txanda amaitu zenetik

Duela urte bete itxi zen Axalkoren inbertsio erronda Crowdfunding Bizkaia plataforman. Bizikleta paregabeak eraikitzean oinarrituriko proiektua, egur eta material naturaletatik probetxurik handiena ateraz. Teknologia eta arimaren arteko fusioa, bizikleta Euskal Herrian autoadierazpenerako, jasangarritasunerako eta eraldaketa sozialerako instrumentu gisa sustatzen duena. Horrela, Axalkok Urbegi taldearekin batera hiri-mugikortasun jasangarriko proiektuen garapenean kolaboratzen du, gizatalde zaurgarrientzako lan aukerak sortzen dituen proiektua izanik.

Ustekabeko hasiera

2019aren amaieratik Cycable bazkide komertzialak ezarritako test eta proba guztiak gainditu ostean, Axalkoren behin betiko jaulkipena eta merkatu frantsesean eszenaratzea guztiok oroitzen dugun “zoritxarreko” egun baterako ezarri zen, 2020ko Martxoaren 16a.

Data horretan hasitako berrogeialdiaren ondorioz, ekintzailetzaren eredu honen merkatura zabaltzeko prozesu logikoa hilabete batzuk atzeratu da. Hilabete hauetan bizikletaren merkatuak zabu batzuk jasan ditu, batez ere “COVID era” deitu dezakegunaren hasieran.

Hala ere, geroago, bizikletaren mundua COVIDaren errebelazio positibo handia izan da.  Gero eta jende gehiago batu da bi gurpilen mundura, distantzia soziala mantenduz hirian mugitzeko zein kirola era seguruan egiteko edo oporretan joateko.

Gogor lanean

Denbora honetan, Axalkoko taldeak ez du sekula amore eman, nahiz eta proiektu bat justu nazioarteko pandemia bat pizten den egun berean hasteak zailtasunak sortu. Beharrean eta prestatzen jarraitu dute, urtea ezarritako helburu estrategikoak betez bukatzeko, helburu hauek lortzea posible izatea espero baitute.

Beste gauza askoren artean, hilabete hauetan, beraien web barria jaulki dute; Axalkoren esentzia ezin hobeki irudikatzen duen gunea, zertxobait diseinuaren minimalismoagatik baina, batez ere, ingurumena, gure ingurugiroa eta bertatik nola mugitzen garenaren arteko zikloa ixteko konpromezu irmoa erakusten duelako.

Barne prozesuen transformazioari ere ekin diote; bezeroek beraien bizikleta gero eta era bizkorragoan pertsonalizatu dezaketelarik. Orain web-ak erabiltzaileei formulario erraz honen bitartez beraien bizikletak %100ean moldatzea baimentzen die eta baita ere autoadieraztea (aurretik aipatu dugun bezala) paregabea den zerbaitekin ibiliz gozatuko dutela dakiten bitartean. Gaur egun marka gutxik baimentzen duten pertsonalizazio maila duen zerbitzu bat.

Halaber, jarduera batzuk berreginez eta, mugikortasun jasangarriaren aditu bezala, lurralde batzuekin kolaboratzen ari dira bizikletaren erabilera inplementatzeko, gizatalde zaurgarrietan lekuko lanpostuak sortzen diren bitartean. Jarduera hau jada egiten zuten beraien ekoizpena hasi zenetik Txiper eta Urbegi bezalako enpresekin.

Azken pedal kolpea

Azkenik, Axalkok inbertsio proposamen barri bat jaso du hurrengo bi ekitaldietarako, teknologia %100 jasangarrien laguntzarekin, merkaturatze fasea burutu eta gauzatzeko eta mugikortasunerako konponbide barrien lerro oso bat garatzen hasteko helburuarekin.

Crowdfunding Bizkaiatik Axalkoren hazkundea esponentziala izatea espero dugu eta horretaz konbentzituta gaude. Proiektu berritzaile bat, errotua, teknologia eta jasangarritasuna eskutik daramatzana.

Axalko bezalako proiektu zoragarri gehiago ezagutu nahi badituzu, edo beraietako batean parte hartu, ezagutu gaitzazu Crowdfunding Bizkaian.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.