Ezagutu BEAZ-eko laguntzak start-up eta ekintzaileentzako

Ezagutu BEAZ-eko laguntzak start-up eta ekintzaileentzako

Ekonomia Sustatzeko Foru Sailaren menpean, BEAZ start-up eta ekintzaileentzako laguntzak eskaintzen dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publiko bat da. BEAZeko laguntzen helburua proiektu berriak sortzeko, berritzeko eta nazioartera zabaltzeko egiten dituzten ahaleginetan laguntzea da, jarduera ekonomikoa eta lanpostu kualifikatuak haz daitezen lagunduz.

Hori lortzeko BEAZek Sailak enpresen ibilbidea bultzatzeko ematen dituen diru-laguntzak zehazten eta kudeatzen laguntzen du, abiapuntua enpresa berriak sortzea eta finkatzea izanik. Diru-laguntza desberdinek enpresa berritzaileak abian jartzeko, balio erantsi handiko proiektuak garatzeko, eta berrikuntza, nazioartekotze eta inbertsioan laguntzeko helburua dute.

Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak gauzatutako diru-laguntzen programak BEAZek kudeatzen ditu, hiru talde nagusi izanik: enpresa berritzaileak sortzeko diru-laguntzak, enpresak hazteko eta finkatzeko diru-laguntzak eta diru-laguntza sektorialak.

Enpresa berritzaileak sortzeko BEAZ diru-laguntzak

Diru-laguntza hauek Bizkaian enpresa berritzaileak sortu eta abian jartzeko prozesua sustatzea dute helburu, bi jarduera-arlo hauen bidez gauzatzen direnak:

  • Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea, hauen onuradunak ekintzaileak izanik.
  • Enpresa berritzaile berriak, gutxienez, lansaio oso baliokideko lanpostu 2 badituzte.

Enpresak finkatzeko eta hazteko diru-laguntzak

Diru-laguntza hauek hiru ataletan bereizi ditzakegu:

  • Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana, Enpresaren lehiakortasuna edozein arlotan berrikuntza proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuen bidez.
  • Berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza integrala emateko 3i Programa, arlo bakoitzean ekintza integralen bidez lehiakortasuna areagotzeko helburuarekin.
  • Nazioartekotze Programa, ETEak nazioarteko merkatuetara hel daitezen eta bertan egon daitezen laguntzak, esportatzeko egiten dituzten ekintzei bultzada emanez.

Diru-laguntza sektorialak

Diru-laguntza mota hauek ere hiru ataletan bereizi ditzakegu, sektore zehatzetako laguntzetan ardaztuta:

  • Artisautza, Bizkaian artisautza sektorea dinamizatzeko eta berpizteko laguntzak, enpresa berrien sorkuntza bultzatuz, artisauen prestakuntza hobetuz eta artisautzaren jakintza zabalduz.
  • Bizkaia sortzailea, sormen industriarekin, bere aplikazio eremu guztietan, lotutako jarduera ekonomikoko sektore sortu berriak bultzatzeko laguntzak.
  • Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza, gizarte enpresa edo erakunde berritzaileen proiektu berriak abian jartzea errazteko eta Bizkaian gizarte enpresa edo erakundeen sorkuntza sustatzeko laguntzak.

Start-up eta ekintzaileentzako BEAZ diru-laguntzak, esperientzia eta barne-berrikuntza iraunkorrari esker zenbait zerbitzurekin osatzen dira, balioa eransteko eta enpresa-ekimena sustatzeko helburuarekin.

Bestalde, BEAZek beste erakunde batzuekin elkarlaneko hitzarmenak lortzen ditu, eta intraekintzailetza, azeleratzea, mentoringa edo interenpresa hitzarmenak sustatzeko inkubagailu-sarea du, informazio eta hedatze-zerbitzuekin batera.

BEAZeko diru-laguntzekin batera, Crowdfunding Bizkaia, administrazio publiko baten lehen crowdfunding plataforma, beste aukera bat da, proiektu berri bat sortzeko orduan finantzaketa aukerak areagotuz.

Ideia berritzaile bat finantzatzeko laguntza behar izanez gero BEAZekin harremanetan jarri edo igo zure proiektua Crowdfunding Bizkaiara.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.