Ekintzailetza eta berrikuntza inbertsioetarako zerga pizgarriak

Ekintzailetza eta berrikuntza inbertsioetarako zerga pizgarriak

Finantzaketarako Crowdfunding Bizkaia online plataformak crowdequity izenekoan oinarritutako inbertsio ereduaren aldeko apustua egiten du. Crowdfunding modalitate horrek hainbat abantaila ditu: azkartasuna inbertsioaren itzuleran, komisio txikiak, bermeak lege aldetik, etab.

Aldi berean, inbertsio aukera gisa aukeratutako proiektuek teknologia edo gizarte arloko berrikuntza eragin handia dute. Horrela, inbertitzaileek zuzenean hartu dezakete parte gizarte eta ingurumen arloko ingurunearen hobekuntzan.

Horrez gain, proiektuen finantzaketa errondetan parte hartzen duten inbertitzaileek, egungo zerga arautegiak aurreikusitako zerga pizgarri jakin batzuk jasotzen dituzte modu automatikoan. Ondoren, pizgarri horiek zeintzuk diren azalduko dugu.

Inbertitzaileen zerga pizgarriak

Inbertitzaileek norbanako gisa (pertsona fisiko moduan) edo sozietate baten bitartez (pertsona juridiko moduan) hartu dezakete parte Crowfunding Bizkaiaren finantzaketa erronda batean. Lehenengo kasuan kenkariak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) aplikatuko dira; eta, bigarrenean, Sozietateen Zergan (SZ).

Dena den, inbertitzailea zergaduna den lekuaren arabera, pizgarri mota bat edo beste izan daiteke dagokion administrazioaren arautegiaren arabera. Aldaketa horiek Bizkaiari, Gipuzkoari, Arabari, Nafarroari eta Lurralde Komunari (gainerako Autonomia Erkidegoak) dagozkie.

Balizko horietako bakoitza argitzeko, aldaketa horiek zeintzuk diren azalduko dugu.

Pertsona fisikoei PFEZren gainean aplikatuko zaizkien abantailak

Araban edo Bizkaian, kenkari bat ematen da mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertain sortu berrietan edo berritzaileetan inbertitzeagatik.

Gipuzkoan, bi motatako kenkariak eskura daitezke. Lehenengoa, enpresa sortu berrietan inbertitzeagatik; bigarrena, hazkunderako potentzial handia duten erakundeak finantzatzeagatik.

Lurralde Komunean, kenkari bat lortzen da enpresa sortu berrietan inbertitzeagatik.

Nafarroan, momentuz ez da pizgarririk aurreikusten.

Pertsona juridikoei SZren gainean aplikatuko zaizkien abantailak

Kasu honetan, aipatutako edozein lurraldetan salbuespen bat sortzen da partaidetzen transmisioan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aipatutako salbuespenarekin batera, partaidetzan oinarritutako maileguak eta ekintzailetzaren eta ekoizpen jardueraren sustapenerako erreserba jasotzeko aukera dago. Azken hori, aurrerago ikusiko dugun bezala, Inbertsioetarako Erreserba Bereziaren (IEB) parekoa da.

-Aldi berean, Gipuzkoan inbertitzaileak hirugarren faktore baten onurak ere jaso ditzake: hirugarrenek egindako I+G+B jardueraren finantzaketa. Horri esker, %20 eta %25 arteko zerga errentagarritasuna lor daiteke.

Lurralde Komunean, momentuz ez da inolako abantailarik aurreikusten pertsona juridikoen inbertsioetarako.

Nafarroan kenkariak lortzeko bi aukera daude: hirugarrenek egindako I+G+B jardueraren finantzaketatik sortutakoa eta IEBn erakusten dena. Azken horren arabera, ekitaldi bateko kontabilitate emaitzaren aplikazioan, kopuru jakin bat erreserba batera bideratzen da. Kopuru hori helburu espezifiko jakin batzuetara bideratu behar da, eta 3 urtez ez da erabilgarri izango.

Zerga pizgarri horiei esker, norbanakoek zergadun diren lurraldeko inbertsio ekosisteman parte hartzea sustatzen da. Egin klik hemen Crowdfunding Bizkaia zerga pizgarrien gidan sartzeko.

Une honetan Crowdfunding Bizkaian aktibo ditugun crowdfunding proiektuak  ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.