Enpresek ez dakite merkatuan dagoen opari-sorta pertsonalizatuen eskaera handiari nola erantzun. Arazo ohikoenak hauek dira:
- Milaka packaging-euskarri generikoak eta opari ultrapertsonalizatuak.
- Pertsonalizazioetarako, fabrikaziorako eta opariak bidaltzeko gehiegizko denborak.
- Bidalketen kapilarizazioa modu ez-eraginkorrean.
- Bilaketa luzeak merkatu zatitu batean opariak aurkitzeko.
Boxifyk eskaintzen du arazo hauetarako konponbidea, merkatuko lehen GRM-a (Gifting Relationship Manager) garatuz. Teknologia honek irtenbide osoa eskaintzen du, partikularrentzako zein enpresentzako pertsonalizazio-, logistika-, picking- eta bilgarri-prozesuak automatizatzeko gai baita. Boxifyk ehunka produktu eta hornitzaile biltzea lortu du, eta bidalketa kapilarizatuak masiboki eta modu pertsonalizatuan egitea. Orain, Crowdfunding Bizkaian ireki berri den inbertsio-txandaren bidez parte hartu dezakezu proiektuan. Inbertsio-txandaren helburua 50.000 € biltzea da, inbertitzeko gutxieneko zenbatekoa (ticket minimoa) 500 € ingurukoa delarik.
Nola funtzionatzen du Boxifyk
Boxifyren funtzionamendua oso sinplea da, hiru urratsen bidez:
- Kaxa-diseinu bat aukeratu: erabiltzaileek packaging-a eta pertsonalizazioak aukera ditzakete eskura dauden diseinu guztien artean, edo bere diseinu propioa bidali dezakete.
- Opariak aukeratu: Boxifyren marketplace-etik opariak erantsi daitezke, gauza txikietatik hasita Michelin izarrak duten jatetxeetako esperientzietaraino. Oparirik gabeko kaxa ere jaso daiteke, gero oparitu nahi den oparitxoa sartzeko.
- Pertsonalizatu: Boxifyren pertsonalizatzaileak oparia pertsonalagoa egiteko aukera ematen du, hartzaileen datuak erantsiz, bai banaka bai multzoan.
Opari pertsonalizatua egiteko batez besteko denbora 45 minutu ingurukoa da, bai opari bakarra prestatzeko, bai 20.000 opari sortzeko. Bakarrik 4 kliketan pertsonalizatutako opari bat, ehunka edo milaka bidal daitezke mundu osora.
Boxifyren merkaturatze-plana
Estatuan 220 milioi euro eta mundu osoan 157,3 mila milioi euroko potentzialarekin, Boxifyk opari pertsonalizatuko merkatuari hurrengo hauek eskaintzen dizkio:
- Ultrapertsonalizazioa
- Marketplace propioa
- Diseinu propioak
- Enpresentzako automatizazioa
- Fabrikazio azkarra
- Konfiguratzaile birtuala
- Entrega-data automatikoa
Boxifyren merkaturatze-planaren barruan, bi bezero-mota bereizten dira:
- Azken bezero/erabiltzailea (B2C): marketplace integratu batekin, bere kaxa propioen 100 diseinu baino gehiagoren artean aukeratzeko aukera eskaintzen die, stockean 24 orduz 100 opari baino gehiago eskuragarri dituztela. Gainera, Facebook, Google Drive, Dropbox eta Instagram-ekin integratzen da.
- Korporazioak (B2B): marketplace integratuarekin, CRM softwarea eskaintzen die enpresei, 1.000 opari baino gehiago eta ultrapertsonalizaziorako 10 konbinazio baino gehiagorekin.
Boxifyren software -ak fabrikazioko botila-lepoak saihesten ditu, ekoizpen-akatsak murrizten ditu, bidalketarako diseinu ultralasterra ahalbidetzen du eta eragiketen eta soldaten gastuen eraginkortasuna hobetzen du. Eta orain proiektu interesgarri honetan parte har dezakezu, Crowdfunding Bizkaian irekirik dagoen inbertsio-txandan inbertituz.