embajadores_ekohunters_crowdfunding_bizkaia

Ideia eraldatzaileak dituzten Ekohunters-en 6 diseinatzaile

Jasangarritasunarekin eta ekologiarekin kontzientziatutako kontsumitzaileek Ekohunters e-commerce-ean merkatuko ekodiseinatutako produktuen eskaintza handienetarikoa aurki dezakete. Dekorazio, arkitektura, higigarri, argiztapen, jostailu eta kirol-osagarrien edo bizitza estiloaren 6.000 produktu baino gehiago eskaintzen dituen katalogoa. Guztiak gizarte eta ingurumen irizpideak kontuan hartzen dituen produkzio prozesu batekin eginak, ahalik eta erosketa erabaki kontzienteena defendatuz.

Ekohunters komunitateak, kalitatezkoak, iraunkorrak eta erabilgarriak diren produktuen katalogo zabal baten bitartez, bizitza estilo jasangarriagoa proposatzen duten 145 ekodiseinatzaileren sorkuntzak jartzen ditu erabiltzaileen eskura.

Ondoren, Ekohunters-en parte diren eta aipagarrienak diren marka eta diseinu estudio batzuen sorkuntzak aukeratu ditugu. Egun batzuetan, Ekohunters-ek inbertsio erronda bati ekingo dio Crowdfunding Bizkaian.

 

WasteBoards

embajadores_ekohunters_crowdfunding_bizkaia

Marka honek bere proiektua 2015ean abiatu zuen Amsterdam-en, produktu iraultzaile baten aldeko apustua eginez: kalitate altuko skate-en fabrikazioa birziklatutako plastikozko botilen tapoiak erabiliz. Tabla bakoitza eskuz egina dago, eta erabat apartekoa den kolore patroi bat dauka.

WasteBoards-ek plastiko hondarretatik balioa sortu nahi du eta prozesuan ahalik eta pertsona kopuru handiena sartu. Horretarako, musika, eskola, enpresa, etabarren ekitaldietara bertaratutakoekin batera tapoien bilketa ekintzak antolatzen ditu.

Ikaragarrizko arazo baten aurrean, WasteBoards-ek hondakin bat erakargarria eta kalitate altukoa den produktu bat fabrikatzeko lehengai batean bihurtzen duen filosofia positibo bat proposatzen du.

 

Lock

embajadores_ekohunters_crowdfunding_bizkaia-lock

Konstantin Achkov diseinatzaile bulgariarrak, Lock markarenpean, bere muntaiarako buru-hausgarri baten mekanismoa gogorarazten duen itxiera sistema esklusibo bat erabiltzen duen moduluzko altzarien gama oso originala sortzen du. Hala, altzariak plastikozko artelan bihurtzen dira.

Lock altzarien fabrikazioan erabilitako material nagusia kalitate altuko pagoaren kalibratutako kontratxapatua da, irmotasuna, arintasuna eta iraunkortasuna bateratzen dituelarik. Produkzio prozesuak isurpenen minimizazioa eta zero hondakin sortzea ziurtatzen du.

 

Movecho

embajadores_ekohunters_crowdfunding_bizkaia-movecho

Movecho kalitate altuko altzarien fabrikazioan ibilbide luzea duen enpresa lusitaniar-suitzarra da, lehengai nagusi bezala artelatzaren kortxo naturala erabiltzen duelarik.

Kortxoa artelatzaren azala da, eta zuhaitzaren osasuna kaltetu barik bederatzi urtero atera daiteke. Europako hegoaldean mendeetan zehar era jasangarrian erabilia izan den lehengaia da. Portugalen bakarrik, artelatzak 720.000 hektarea baino gehiagoko lurrazala hartzen du.

Gainera, Movecho-k ez ditu xafla berriak erabiltzen bere produkzioan, baizik eta beste prozesamendu operazioen ondoriozko zabor eta hondakinen pikorkatzea berraprobetxatzen du, esaterako, ardo-industriarako tapoien fabrikazioa.

 

Hemp Eyewear

embajadores_ekohunters_crowdfunding_bizkaia-hemp_eyewear

Zergatik ez aprobetxatu kalamuaren jasangarritasuna eguzkitarako betaurrekoak fabrikatzeko? Premisa honetatik, Sam Whitten-ek, Produktuen Diseinuan lizentziatua, bere ideia garatu zuen Glasgow-ko Kaledonia Unibertsitateko bere azken urtean.

Horrela jaio zen Hemp Eyewear 2014an, eta crowdfunding kanpaina arrakastatsuen bitartez, marka honek ez dio hazteari utzi, diseinu estudio bat eta tailer bat ezarriz Edinburgoko (Erresuma Batua) Leith barruti sortzailean. Hem Eyewar betaurrekoen marko guztiak Edinburgon eskuz eginak dira.

 

Decafé

embajadores_ekohunters_crowdfunding_bizkaia

Decafé %100 arabika kafearen hondarretatik ekodiseinatutako lanpara eta osagarrien marka bat da. Raúl Laurí diseinatzaile alacantarrak sukaldeko tekniketan oinarritutako artisau-prozesu bat garatu du, honekin baztertutako hondarrak %100 naturala eta biodegradagarria den material batean eraldatzeko eta berarekin kalitate altuko akabera batekin diseinu jasangarriko objektuak fabrikatzeko.

Raúl Laurí-k Salone Satellite Sarietan Lehenengo Saria jaso zuen 2012an, bere «Raúl Laurí design lab» estudio propioa hasteko erabakia hartu zuenean Decafé-rekin egindako piezen diseinu eta autoprodukzioa garatuz.

 

EKOHUNTERS-I BURUZ GEHIEAGO JAKIN NAHI BADUZU, CROWDFUNDING BIZKAIAN ERREGISTRATZERA GONBIDATZEN ZAITUGU INFORMAZIO GEHIAGORA SARBIDEA LORTUZ.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.