Crowdfunding Bizkaiak 2019. urtea itxi du lortutako mugarriak berrikusiz

Crowdfunding Bizkaiak 2019. urtea itxi du lortutako mugarriak berrikusiz

Crowdfunding Bizkaiaren sorkuntzak Seed Capital Bizkaiaren aldetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailera atxikitako foru-baltzua, enpresa-inbertsio kontuetan dagoen paradigman aldaketa suposatu du.

Seed Capital Bizkaiaren zuzendari den Oscar Ugarteren berbetan, crowdfundingak start-up-etan inbertitzea demokratizatzen du, orain arte bakarrik inbertitzaile profesionalen eskuetan zegoena eta orain, plataforma honi esker, bere dirua inbertitu nahi duenarentzat irekitzen dena”. Baieztapen hau erabat bat dator administrazio publiko baten lehen crowdfunding plataforma atxikitzen den Equity modalitatearekin, Equity bidezko crowdfundingak egindako inbertsioarekin enpresa baten partaidetzak eskuratzea suposatzen baitu.

2019an zehar, Crowdfunding Bizkaiak ekitaldiaren bilakaera definitu duten mugarri ezberdinak lortu ditu. Hala, urteko lehenengo lauhilekoan Crowdfunding Bizkaiaren European Crowdfunding Networkeko (ECN) kidetza baieztatu zen. Hau irabazi asmorik gabeko erakundea da, bere jarduera crowdfundingaren gardentasuna eta arautze aktiboa bultzatzea eta honi buruzko eztabaida publikoetan parte hartzea delarik.

Jardunbide egokiak sustatzea, jarduerak dauden lege-esparruetan bideratzea eta crowdfundingaren onurak ezagutzera ematea Crowdfunding Bizkaiak ECNrekin partekatzen dituen ardatzak dira. Honek inbertitzaile eta ekintzaileei inbertsio edo/eta finantziazio modu gisa oraindik ere berme gehiagorekin crowdfundingaren aldeko apustua egitea ahalbideratzen die.

Lehenengo lauhilekoan zehar WATS #SportWithValues-en inbertsio-txanda ere aurrera eraman zen, kirol-munduko indarkeria deuseztatzeko balioetan oinarritutako formakuntzaren aldeko apustua egiten duen proiektua. WATSek errondaren helburua lortzeaz gain, berau %24an gainditu zuen, 61.950€tako inbertsioa lortuz 75 inbertitzaile fisiko eta juridikoren parte-hartzeari esker.

Bere aldetik, bigarren lauhilekoaren mugarri nagusienen artean Crowdfunding Bizkairen web orrialdearen ingelesezko bertsioaren garapen eta argitarapena aurkitu dezakegu, Axalkoren inbertsio-txandarekin batera, urteko bigarren proiektua.

Axalko Bizkaian errotutako enpresa da eta kalitate altuko eta guztiz pertsonalizaturiko egurrezko bizikleten ekoizpenean espezializatuta dago. Bere erronda 100.000€tako inbertsiora hurbildu zen, eta ezarritako 150.000€tako helburua lortu ez zuen arren, enpresak interesa sortzen duela eta potentziala duela baieztatu zuen, egun lanean eta finantziazio bideak esploratzen jarraitzen duelarik.

Azkenik, 2019. urteko hirugarren lauhilekoan bi mugarri nabarmendu dira. Lehenengoa Crowdfunding Bizkaia 2019ko European Public Sector Awards direlakoetan Best Practice bezala aintzatestea izan da, horrela plataformak proiektu berritzaileen finantziazioaren bidez enpresa-sarearen hazkundearen alde egiteko duen konpromezua saritu delarik.

Lauhilekoaren bigarren momentu nagusia Ekohuntersen inbertsio-txandaren hasiera izan da, ekodiseinatutako produktuetan espezializatutako e-commerce-a eta jada nazioarte mailan erreferentziazko atarietariko bat bezala ezarri dena, 6.300 produktu baino gehiago eskaintzen dituelarik eta 27 herrialdetan dagoelarik.

Crowdfunding Bizkaiako taldeak 2020. urtea proiektu berritzaile edo/eta gizarte-eragin positiboa dutenekin beteta etortzeko lan egiten jarraitzen du (osasuna, kirola, hezkuntza, ingurugiroa, etab.). Inbertitzaile-sarea eratzen ere jarraituko du, inbertitzaile partikularrak zein profesionalak elkartuz, horrela honelako inbertsioetako sarrera demokratizatuz.

Egunez egun, gure ekosistema propioa sortzen, Bizkaian egiten baitugu: sinetsi, sortu eta hazi.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.