Nola hasi negozio bat?: Lehenengo pausuak

Nola hasi negozio bat?: Lehenengo pausuak

Zalantza barik negozio arrakastatsu baten benetako hasiera ideia on bat aurkitzea da. Hortik aurrera, alabaina, gauzatu beharra dago eta, seguraski, zuzendu edo egokitu zuzentzen den merkatuari.

Esperientzia gehiegi ez duen sustatzaile bati, negozioa gauzatzeko prozesu hau nahaspilatsua gerta dakioke. Hori dela eta, artikulu honetan negozio bat hasteko lehen pausuentzako gida labur orientagarria eskaintzen dizugu.

Aurretiko planifikazioa

Behin itxuraz arrakastatsua den ideia bat aurkitu denean, azterketapean jarri behar da. Eskaini nahi den produktu edo zerbitzuari buruz, honelako galderak egin behar dira:

  • Zenbateko jakituria dago?
  • Zein beharrizan asetzen du?
  • Bere produkzioa bideragarria da?
  • Zein da publiko helburua?
  • Etab.

Hurrengo pausua merkatu azterketa bati ekitea da. Ondorengoak bezalako oinarrizko gaiei erantzuteko nahikoa datu lortu behar dira:

  • Zeintzuk dira lehiakide nagusiak?
  • Nola ezberdintzen da beraiekiko?
  • Nola egokitzen da ideia originala testuinguru-faktoreei?
  • Etab.

Era berean, negozio bat hasteko bere kokapena, komunikazio estrategia edo produkzio prozesua eta hornitzen duen ondasun edo zerbitzuaren kostuak argitzen dituen plan bat pentsatu behar da. Puntu honetan, zeregin garrantzitsuenetariko bat arriskuen balantzea egoki egitea da. Honen mendean egongo da, behin proiektua hasita, finantza-fluxu iraunkorra mantendu ahal izatea.

Lehenengo etapa honetan, ekintzaileek BEAZ bezalako programen laguntza dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren entitate publikoa, bere helburua pertsonek eta enpresek proiektu berriak sortzeko, berritzeko eta internazionalizatzeko egiten duten ahalegina babestea delarik. BEAZek hemen ezagutu ditzakezun enpresa-jarduera sostengatzera bideratutako zerbitzu batzuk eskaintzen ditu.

Negozio baten lehenengo pausuak

Aurretiazko planifikazioan negozio bat hasteko lehenengo finantziazio bide posibleak ere aurreikusi ohi dira. Alderdi honek, orain dela ez askora arte, zenbait zailtasun izaten zituen, batez ere banku finantziazioari dagokionean. Gaur egun, alabaina, elkarlaneko ekonomiaren zabaltzeak aukera handiak eskaintzen ditu.

Sustatzaile batek, esaterako, crowdfundingera jo dezake. Honek pertsona fisiko eta juridikoen kopuru batek proiektu bat finantzatzean datza. Hau posible izateko, orokorrean inbertsio modu honetan espezializatutako plataforma baten bitartekaritza behar da, Crowdfunding Bizkaia kasu.

Crowdfunding Bizkaian finantziazio erronda bat abiarazteko, sustatzaileak bere proiektua bidali diezaguke hemen. Hautapen batzordearen proiektuaren azterketaren ostean, hau onartua bada bere finantziazio erronda argitaratua izango da, aldi honetan sustatzailea gure adituengandik aholkatua delarik. Hasiera batetik ezarritako finantziazio helburua lortzen denean, proiektua jada gauzatu daiteke.

Gogoan izan Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko batek kudeatutako lehenengo crowdfunding plataforma dela, Bizkaiko Foru Aldundia. Ezaugarri honek berme handiak eskaintzeko aukera ematen digu, bai lege aldetik zein pribatutasun eta segurtasun aldetik ere.

Negozioaren sendotzea

Behin finantziazioa lortuta, hurrengoa negozioa legalki eratzea da. Honek eratu nahi den enpresa edo sozietate mota zehaztea barne hartzen du; proiektuarentzako pentsatutako izena ez dela Erregistro Publikoan agertzen ziurtatu; abokatu on bat eduki eta, gero, notario batekin kontuaren eskritura egin eta eskritura publikoa aurkeztu; eskritura hori Erregistro Publikoan erregistratu eta zerga-erregimena aukeratu.

Izapide burokratiko hauek behin bukatuta, soilik negozioa martxan jartzea geratzen da.

Ideia berritzaile bat baduzu eta ekiteko gogoa, egin ezazu klik hemen Crowdfunding Bizkaiari buruz gehiago jakiteko.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.