Kontsumo arduratsua eta laguntzen duten eguneroko portaera txikiak

Kontsumo arduratsua eta laguntzen duten eguneroko portaera txikiak

Gertatzen zaizu, sarritan, benetan behar dituzunak baino gauza gehiago erosten dituzula azkenean? Kasu askotan nahi duguna berehala izatera ohitu gara, erabiltzen ez diren eta gero birziklatzeko edo berrerabiltzeko zailak diren produktuak pilatuz.

Zorionez, gure gizartea gero eta kontzienteagoa da kontsumo eredu hau ingurumenaren hondatzearen eta mundu mailako desparekotasunen jatorri nagusienetariko bat dela. Arazo honen aurrean, kontsumo arduratsuaren filosofiak gero eta indar handiago hartzen du: gure egunerokotasunean barneratu ditzakegun ekintza txikiak eta planetaren orainaldiari mesede egiteaz gain, hurrengo belaunaldien etorkizunaren alde egiten dutenak.

Zer da kontsumo arduratsua?

Kontsumo arduratsuak dauden baliabide naturalen erosketa egokitzean datza, jasangarritasuna zein berdintasun soziala faboratzen duelarik.

Kontsumo arduratsuak era askotako alderdiak ditu:

  • Ekologia: ingurumen-eragina minimizatu.
  • Etika: lan-baldintzak eta langileen eskubideak errespetatu.
  • Elkartasuna: ekonomia sozial eta solidarioko enpresak bultzatu.

Kontsumitzaileok ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-hobekuntza bat lortzeko botere handia daukagu. Jasangarritasun, elkartasun eta arrazionalizazio irizpideetan oinarritutako kontsumo ohitura berriak hartuz, garbiagoa eta bidezkoagoa den produkzio eredu berri baten sorkuntzan lagunduko dugu.

Kontsumo arduratsuaren alde egiteko 10 portaera erraz

1) Erosketa zerrenda bat egin

Guztia planifikazio apur batekin hasten da. Zerbait erosi aurretik, galdetu zeure buruari benetan behar duzun. Erosketa egitera joan aurretik zerrenda bat egiten baduzu, dirua aurreztuko duzu eta soberako produktuak erostea ekidingo duzu.

2) Ur eta argi kontsumo murriztu

Behar ez diren argiak itzaltzea, kontsumo baxuko bonbillak jartzea, erabileren artean iturriak ixtea eta WCa zaborrontzi bat izango balitz bezala erabiltzea ekiditea bezalako ekintzak baliabide naturalak babesteko ohitura errazak baina funtsezkoak dira.

3) Plastikozko poltsak eta ontziak saihestu

Eraman zure ehunezko poltsa eta, ahal duzun guztietan, ontziratu gabeak erosi zeure berriz erabiltzeko ontzi propioetaz baliatuz. Ezinezkoa bada, berriro erabili ditzakezun ontziak dituzten produktuak aukeratzen saiatu, beirazko flaskoak esaterako.

4) Gertuko saltokien alde egin

Erosten dugun produktu orok garraio eta banaketa prozesuak duen aztarna ekologiko bat dauka. Lekuko produktuak erosiz ingurumen-eragin hau minimizatzen dugu eta irabaziak eskualdean birbanatzen ditugu, ekoizleen eta langileen baldintza ekonomiko eta sozialak hobetuz.

5) Irakurri etiketak

Arrainarentzako MSC ekoetiketa edo basoko produktuentzako FSC ziurtagiria bezalako zigiluek erosketa jasangarria ziurtatzen digute. Tresna elektriko eta elektronikoen kasuan, ekoizleak eta merkatariak erakustera behartuta dauden energia-etiketan jarri arreta.

Ekohuntersen, Crowdfunding Bizkaian bere inbertsio erronda ireki berri duen proiektua, beraien Eko Zigilu propioa garatu dute, honekin edozein produkturen eko eraginkortasuna aztertu eta baloratzen dutelarik eta beraien bezeroek jasangarritasunaren faktorea beraien erosketa motibazioan barneratzea baimentzen dutelarik.

6) Material birziklatuak, konpostagarriak edo/eta biodegradagarriak aukeratu

Material birziklatuekin ekoiztutako produktuak hautatzeak ez du zertan esan nahi iraunkortasunari eta estiloari uko egin behar zaionik. Adibide bat Origami paper birziklatuzko billete-zorroa da, Ekohuntersen eskuragarri dagoena.

7) Bidezko merkataritza babestu

Kontsumo arduratsuak kontuan izan behar du baita ere ondasuna ekoiztu duten edo zerbitzua eskaini duten pertsonen egoera. Helburua nazioarteko merkataritzaren arauak aldatzea da, honek munduko pobrezia eta desparekotasuna finkatzen baititu. Bidezko Merkataritzaren zigilua duten produktuak erosiz garapen jasangarria sustatzen da eta ekoizleen eta langileen eskubideak ziurtatzen dira.

8) Berrerabili

Erabili zure irudimena: gauza asko berriro erabili daitezke beste era eta modu batzuetan. Adibidez, lanpara industrial dotore hau soldadura bobina birziklatuekin fabrikatua dago. Beste aukera bat jada behar ez duzun hori bigarren eskuko saltoki batera edo ongintzako elkarte batera eramatea da.

9) Birziklatu

Kontsumo arduratsua ez da erosketa unean amaitzen. Hondarrak banatzea ezinbesteko da birziklatuak izan daitezen eta horrela ingurumen-eragina murriztu daiten.

10) Ekohuntersen inbertitu

Ekodiseinatutako produktuen e-commerce honek bere DNAn kontsumo arduratsuaren sustapena barneratzen du, gorantz doan joera eta gero eta jarraitzaile gehiago dituena.

Ondorengo estekan Ekohuntersen xehetasunak ezagutzera eta bere inbertsio errondan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

 

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.