Emakumeak buru dituzten proiektu garrantzitsuak

Emakumeak buru dituzten proiektu garrantzitsuak

Gaur egun, Euskadin eta Estatuan, proiektu propio bat abian jartzeko orduan gizonen eta emakumeen arteko aldea desagertzen ari da. Munduko GEM 2018/19 txostenaren arabera, gure herrialdean bederatzi emakumek negozio bati ekiten diote hamar gizoneko, 25 eta 34 urte bitartekoak dira eta unibertsitate-ikasketak dituzte. Txosten horretako datuak kontuan hartuta, emakume horien %70ek merkatuaren eskakizunen arabera ekiten dute, eta %25,1ek, berriz, beharren arabera.

Hala ere, Europako batez bestekoa gutxigatik gainditzen da, gutxienez emakume bat baitago talde sortzailean Espainiako 10 startup-etik 4tan. Gainera, luzaroago irauten dute talde sortzailean emakume bat duten konpainiek. Europa mailari begira, zenbatekoa %30era igotzen da, eta sektore digitala eta ecommerce sektorea dira emakumeak beren zuzendaritza-karguetan azkarren gehitzen dituenetako bi.

Alde negatiboan, porrotaren esparruan arreta jarriz, emakumeak buru dituzten startupak kasuen %22a dira; gizonezkoenak, berriz, %52a. Desberdintasun hauen zergatia nahiko desberdinak izan daitezke. Emakumeen sektorea askoz errealistagoa izaten da zenbakiei dagokienez, arrisku gutxiago hartzen du, erabakiak hartzeko zuhurtzia handiagoa du eta aztertzeko gaitasun handiagoa. Gastuei dagokienez, emakumeek inbertsio txikiak pixkanaka egitea nahiago dute; gizonek, berriz, gehiago gastatzen dute negozioaren azpiegituretan. Gainera, kontuan hartu behar da emakume ekintzaileek, normalean, lana eta familia uztartzea bilatzen dutela, eta, beraz, askotan erabakitzen dutela beren buruak izatea, eskaintzen duen malgutasunari esker. Hori ez dator bat azterlan ugariren emaitzekin; azterlan horien arabera, gizonek ordu gehiago ematen dituzte lanean, eta aldea gero eta handiagoa da emakumeekiko seme-alabak dituztenean. Azkenik, emakumeei eragiten dien alderdi nagusietako bat beren proiektua finantzatzeko zailtasun gehiago dituztela da. Zorionez aldatzen ari den joera soziokulturala izateaz gain, batzuetan, beren proiektuek hazkunde profesionalera bideratutako helburuak dituzte, eta, helburuak datu ekonomikoetan soilik ardazten ez dituztenez, asmo gutxiagoko proiektuak bihurtzen dira, eta, horrekin batera, erakargarritasun gutxiagokoak.

Euskadin eta Estatuan gero eta adibide gehiago ditugu arrakasta izan duten ekintzaile emakumeenak eta emakumeak buru dituzten proiektu handienak. Hona hemen proiektu, startup eta negozio horietako batzuk, beren kargupeko emakumeekin ibilbide edo aintzatespena dutenak:

Mar Alarcón – Socialcar

Socialcar Espainian elkarlaneko-ekonomiaren negozioa bultzatu duen “car sharing” plataforma bat da: jendeak autoa erabiltzen ez duen bitartean alokatzeko aukera ematen duen ‘market place’ bat. Mar Alarcón da bere CEOa eta 10 urte daramatza enpresa honen buru izaten. Munduan eragin handiena duten Europako 50 emakumeetako bat izateaz gain, Socialcar Forbes zerrendan sartzea lortu du.

Eva Martín – Tiendeo

Tiendeo, Eva Martinek duela ia 10 urte fundatu zuenetik nazioarteko erreferentzia bihurtu den eta katalogo digitaletan lider den webgunea da. Tiendeo denda desberdinen eskaintzak biltzen dituen aplikazio bat da, eta, honi esker, 10,2 milioi euro lortu ditu 2020an eta 45 herrialdetan dihardu.

Carlota Pi – HolaLuz

Carlota Pi, duela 10 urtetik HolaLuz enpresaren CEO eta sortzaileetako bat da, jatorri %100 berriztagarria duen energia elektrikoa eta gasa merkaturatzen dituen enpresa teknologikoa. Izan ere, HolaLuz-ek iraultza ekarri du energia-merkatura, urtean 200 milioi euro baino gehiago fakturatzera iritsi delarik.

Isabel Morera – Global Alumni

Global Alumni, millenial belaunaldiko ia ikasle guztiek, baita helduagoek ere, ezagutuko duten plataforma bat da. Global Alumni hezkuntza-formatuak aldatzen dituen Hispanoamerikako lehen EdTech-a da, unibertsitate eta eskola handietako on line ikastaroen sistema hobetuz, eta Isabel Morera bere Corporate Services-eko zuzendaria da. Irakaskuntzari aplikatutako berrikuntzaren adibide bat, 2020an hazkundea eta diru-sarrerak handitu dituena.

Cristina Bacete eta Ana Urgoiti – Nahiarte

NahiArte Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda burutu zuen FormArtetik sortutako Bizkaiko proiektu bat da. Cris Bacetek eta Ana Urgoitik sortutako enpresa-ekimen honek gizarte-kutsua du eta desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten artistek beren sorkuntza-gaitasun guztiak zabaltzeko aukera izatea du helburu, horretarako profesionalki jardungo dutelarik bere sormen-lanak salduz.

Hella Merész eta Lara Aldalur – BOXSR

BOXSR  gizonentzako premium kosmetikoak merkaturatzen dituen negozio bat da, pertsona bakoitzaren azalerako behar diren zainketak on line diagnostikatzen dituen algoritmo batean oinarrituta. Hella Merész, Lara Aldalur eta Idoia Garcíak (azken honek duela gutxi utzi behar izan du proiektua) sortutako proiektu honek, jasangarritasuna eta pertsonalizazioa ditu ardatz, eta laster hasiko da bere inbertsio-txanda Crowdfunding Bizkaian.

CROWDFUNDING BIZKAIAN GURE LURRALDEKO BERRIKUNTZAZ ETA TALENTUAZ ARDURATZEN GARA. GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU, EZAGUTU GAURKOTASUN GUZTIA GURE BLOGEAN.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.