Naturaz modu seguru eta iraunkorrean gozatzeko aukera ematea da eLur proiektuaren helburu nagusia, laster Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda irekiko duen Bizkaiko start-up-a.
eLur enpresako arduradunek erreskate-gailu berritzaile bat garatu dute, bai mendian bai elur-jausietan erabili daitekeena. Behin bere merkaturatzea hasita, distantzia luzeko eta elur-jausietako agertokietan erreskatea aktibatzeko diseinatutako lehen gailua izango da. Duen garrantziagatik, gailu hau ezartzea funtsezkoa izango da mendizaletasunaren, alpinismoaren eta eski-ekosistema osoan, besteak beste, mendiko kirolariak, eskiatzaileak, klubak, federazioak, erreskate-talde profesionalak eta abar.
Gaur egun, gailuaren lehen prototipoekin ari da lanean eLur, berau mendiko kirolaren munduan garrantzi handia duten pertsona ezagunak probatzen ari direlarik, Alex Txikon alpinista eta enpresaren bazkidea kasurako.
Gailu honek beste proposamen batzuekiko duen lehia-abantaila lau ardatzetan oinarritzen da:
- Bai distantzia luzeko bai elur-jausietako erreskateetarako balio du.
- GPS bidezko geolokalizazioa eta teknologia berriak erabiltzen ditu, Internet of Things-en oinarrituak. Ondorioz, seinale anitzeko harrera eskaintzen du.
- Prezio lehiakorra bermatuko da.
- Ez du Smartphonik behar.
eLurrek Crowdfunding Bizkaian laster hasiko duen inbertsio-txandaren helburua gailua garatu eta probatzeko fasea bukatzeko eta merkaturatzen hasteko beharrezkoa den finantzaketa lortzea izango da.
JAKIN GEHIAGO ELURRI BURUZ ETA INFORMATU BERE HELBURU ETA PLANEZ HEMEN.