Elkarlaneko kontsumoa: jakin beharreko guztia

Elkarlaneko kontsumoa: jakin beharreko guztia

Teknologia berrien zabaltzeak praktika ekonomiko berriak ekarrarazi ditu. Horietako bat, ekonomia digitalarekin bereziki lotura handia duena, elkarlaneko kontsumoa da. Pertsona bi edo gehiago harremanetan jartzean datza aldez aurretik ezarritako ondasun eta zerbitzuen hartu-emanerako, orokorrean plataforma birtual baten bidez. Airbnb, Blablacar edo Uber elkarlaneko kontsumoan oinarritutako enpresen adibide izango lirateke.

Jarraian honi buruzko informazio gehiago eskaintzen dizugu, estatu mailako inbertsioaren munduan ardaztuz, eta joera honekin bat egiteko behar duzun guztia azaltzen dizugu.

Zer da elkarlaneko kontsumoa?

Orain arte ezagunak ziren kontsumo ohituren aurrean aukera berria proposatzen duen praktika ekonomikoa da. Kontsumitzaileak jada ez dira izaki isolatuak, horren ordez sare interaktiboa osatzen dute Bestalde, kasu askotan, ondasun eta zerbitzuak eskaintzen dituzte, salerosketa plataformetan gertatzen den bezala.

Beste alde batetik, elkarlaneko ekonomia aldez aurretik ezarritako hartu-emanak baino askoz gehiagotan datza. Eskaintzen dituen aukerarik interesgarrienetariko bat crowdfunding edo elkarlaneko finantziazioa deritzoguna da. Inbertitzaile askoren ekarpenen bidez proiektu baten finantzaketan oinarritzen da. Legezko pribatutasun eta segurtasun berme guztiak izateko, egokiena inbertsio mota honetan adituak diren plataformez baliatzea da, kasurako Crowdfunding Bizkaia, administrazio publiko baten lehen crowdfunding plataforma.

Elkarlaneko ekonomiak, beraz, ekintzailetza bultzatzeko sekulako laguntza suposatzen du. Aldi berean, elkarlaneko ekonomiari esker, herritarrek bere inguruneko produkzio eta enpresa-sarean zuzenean parte hartu dezakete. Azken puntu hau sendotzeko, Crowdfunding Bizkaian berrikuntza teknologiko zein sozialeko proiektuen kudeaketa aukeratu dugu.

Elkarlaneko kontsumoaren eta crowdfundingaren arteko erlazioa

Crowdfundinga finantziazio tradizionalaren alternatiba da, lankidetzazko finantzaketarako agertoki berri bat planteatuz, pertsona askoren ekarpen txiki edo handietan oinarritzen baita. Elkarlaneko kontsumoan bezala, proiektuak finantzatzeko ohiko tresna bezala gero eta indar handiagoa hartzen ari duen metodo honek, onura pertsona askoren artean banatzen dela onartzen du. Era berean, ekarpenak egiten duten pertsona guztien artean arriskua banatzean, murriztu eta minimizatu egiten da bakoitzaren arriskua.

Elkarlaneko kontsumo adibideak

Bai estatu mailan bai Europa mailan, elkarlaneko kontsumoak kontuan hartzeko moduko eragina izan du. Lehenago aipatutako adibideez gain, elkarlaneko kontsumotik sortutako proiektu arrakastatsu ugari aurki ditzakegu, ondasun eta zerbitzu eskaintza handia suposatzen dutelarik.

Elkarlaneko kontsumoaren aniztasuna azpimarratzeko, hona hemen adibide batzuk:

Etsy

Etsy lineako nazioarteko merkatu bat da non mundu guztiko pertsonak produktu bereziak egin, saldu, erosi eta bildumatu ditzaketen. Wallapop-ek eta antzeko enpresek ez bezala, Etsyk sortzaile independenteak bultzatzen ditu, bere gunean eskaintzen diren elementuak produktuak diseinatzen eta garatzen denbora inbertitu duten pertsonen proiektuak eta produktuak direlarik. Gainera, Etsyren berezitasuna biltegirik ez duela da, bakarrik milioika pertsonak saltzen baitituzte produktuak haiek errazten duten prozesuaren bidez eta azken eroslea sortzaileekin konektatuz. Honi esker, Etsyk Googlen bilatu aurretik zuzenean plataforman sartzen diren erabiltzaile gatibuak lortu ditu, eta, gainera, sortzaileen salmentak monitorizatzen ditu bere mugikorreko aplikazioaren bidez. Saturazioa da alor negatiboa: Statistaren datuen arabera, 2.1 milioi salmenta daude 54 milioi erabiltzailerekin. Horregatik, normala da Etsyn sartzen diren sortzaile berriei epe laburrean bezeroak aurkitzea zaila egitea.

Screenly

Screenly crowdticketingean oinarritutako plataforma da, proiekzioak banatzeko modu berri eta komunitarioa. Elkarlaneko erreserba sistemaren bidez, zinema-aretoetan eskaripeko edonori zinema-proiekzio bat antolatzeko aukera ematen du. Screenly izeneko tresna honen bidez, ikusleak ekitaldien sustatzaile bihur daitezke, eta ikusi nahi dutena ikusteko antolatu, eta sortzaileek, banatzaileek eta erakusketariek zinema-aretoetan banatzeko modu berriak aurkitu ditzakete, baita publiko berriak ere. Gaur egun, munduan crowdticketinga sustatzen duten zazpi edo zortzi bat plataforma daude, zinema banatzeko eta kontsumitzeko modu berria, garai berrietara egokitua.

Socialcar

Social Car SL 2011n sortu zen Bartzelonan, “car sharing”-a egiteko helburuarekin. Gaur egun, denbora-tarte jakin batean autoa alokatu nahi duten auto-jabeak eta mugitzeko autoa behar duten gidariak konektatzeko aukera ematen duen plataforma da. Pertsona batzuek autoa oso gutxi erabiltzen dutelako eta jende askok ibilgailua alde batera utzi behar duelako baina, batzuetan, pixka bat ordaintzeko prest egongo lirakete autoa erabilgarri izateagatik sortzen da bitartekari-lana egiten duen plataforma hau. Jabearentzat onuragarria izan daiteke errentagarritasun bat ateratzea asko erabiltzen ez duen auto baten truke, eta honen errentariarentzat, renting enpresak Socialcar baino askoz garestiagoak dira. Truke-prozesua egiteko, nahikoa da weborrian erregistratzea, eskaintza edo eskaera argitaratzea eta datuak, giltzak eta gainerakoak trukatzea. Hala ere, egia da, orobat, jabeak hirugarrenentzako aseguru bat sinatu behar duela, lehendik ez badu, eta 10 urtetik gorako ibilgailuak ez direla onartzen truke horietan.

Zer egin behar dut elkarlaneko kontsumoan aritzen hasteko?

Lehenago azaldu dugunez, elkarlaneko ekonomian hasteko nahikoa da ondasun edo zerbitzuen hornidura edo kontsumoarekin hastea. Hemendik aurrera, parte-hartu nahi dugun hartu-emanetan oinarritzen den plataforma bat baino ez dugu aurkitu behar, bakoitzak bere xehetasunak dituelarik.

Crowdfunding Bizkaia, Bizkaiko Foru Aldundiko plataforma izanik, bai inbertitzaileentzako bai sustatzaileentzako bermea suposatzen du.

Zure proiektua Crowdfunding Bizkaian argitaratzeko beharrezkoa den guztia ikusi, eta ezagutu une honetan aktibo ditugun proiektuak.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.