Ezagutu Ekohuntersen balioak eta xedea

Ezagutu Ekohuntersen balioak eta xedea

Ingurumenarekiko errespetua gero eta errotuago dagoen gizarte batean, Ekohunters bezalako proiektuen zeregina funtsezkoa da, jasangarritasun osagai argi batekin ekodiseinatutako produktuen merkaturatzean espezializaturik dagoen enpresa.

Ekohuntersek jakingura hauei erantzuten die arkitektura, altzari, argi, dekorazio eta bizimodu jasangarriak dituen produktu katalogo bakarraren bidez. Laster Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda berria hasiko duen e-commerce honek, industriaren eta lurrarekin eta bere biztanleekin arduratsuagoa den kontsumoaren garapena sustatzea du helburu nagusia.

Ekohunters komunitatea lokailu bat da ekonomikoki, sozialki eta ingurumen arloan arduratsuak diren produktuak sortzen dituzten diseinatzaile eta kalitatezko, iraunkorrak eta beraien beharrak betetzen dituzten produktuen bila dabiltzan kontsumitzaileen artean. Hori guztia baliabide naturalen eta ingurunea zaintzearen kudeaketa egokia egiten duten bitartean.

Gaur egun, Ekohuntersek 27 herrialde baino gehiagoko 145 ekodiseinatzaile elkartzea lortu du eta ekodiseinatutako eta jasangarriak diren 6.300 produktu baino gehiago merkaturatu ditu.

Eko zigiluaren bermea

Ekohunters kontsumo eredu berria proposatzen duen ekonomia zirkularreko enpresa da. Helburu honekin sortu du Eko Zigilua, produktu bakoitzaren ekoeraginkortasun maila aztertzen eta baloratzen duena, jasangarritasuna erosketak eragiten dituen faktore bezala sendotuz, prezioa, diseinua edo erabilgarritasuna bezalako faktoreak bezain garrantzitsua bilakatuz.

Eko zigilua azterketa zehatz baten ondoren ematen da, produktuen ingurune-ezaugarriak azpimarratzea eta ingurumenean eragina izan dezaketen hobekuntza-arloak igartzearen helburuarekin.

Berezkoa den kalitate-estandar honek ekohuntersek merkaturatzen dituen produktu guztiak ingurumenarekin arduratsuak direla eta ekoeraginkortasun neurri zorrotzak betetzen dituela bermatzen du. Honek bai produkzio-prozesua bai bere bizitza-ziklo osoa kontuan hartzen direla esan nahi du:

  • Materialen berrerabiltzea birziklatutako edo berrerabilitako lehengaien erabileraren bidez.
  • Erabilitako materialen birziklapen-maila, hauek beraien bizitza-zikloaren bukaeran beste produktuen fabrikazioan berrerabili ahal izateko.
  • Material berriztagarrien erabilera lehengai mugatuetatik datozenen ordez.
  • Ekohuntersek toxikorik gabeko produktuen diseinua eta petroliotik ez datozen bioplastikoen erabilera sustatzen ditu.
  • Bizitza-zikloko etapa guztietan negutegi-efektuko gasen isurtze txikiak: ekoizpena, banaketa, erabilera eta bizitzaren amaiera.

Karbono-oinatz neutroa

Ekohuntersek ere kontuan du bere jardueraren eragina ingurunean eta gizartean. Bere zerbitzu guztiak karbono-oinatzaren sortze globala kontuan hartuz garatzen dira, azken helburua enpresak sorturiko igortze guztiak %100ean orekatzea izanik.

Horretarako, hartzen duen neurritariko bat Ekohuntersek saltzen duen produktu bakoitzagatik zuhaitz bat landatzea da, One Tree Planted ekimenarekin batera garatzen duen jokabidea.

Bestalde, Ekohuntersek bere mozkinen %1a ingurumen-arloko eta erakunde sozialetarako gordetzen ditu.

EKOHUNTERS-ERI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU, CROWDFUNDING BIZKAIAN ERREGISTRATZERA GONBIDATZEN ZAITUGU, HORRELA INFORMAZIO GEHIAGORAKO SARBIDEA EDUKIKO DUZULARIK.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.