Etorkizun iraunkorraren alde egiten duten 4 start-up arrakastatsuren ereduak

Etorkizun iraunkorraren alde egiten duten 4 start-up arrakastatsuren ereduak

Crowdequitya elkarlaneko finantzaketa modu bat da non inbertitzaile askok parte hartzen duten, bakoitzak bere kapital-ekarpena egiten duelarik. Finantziazio-modu hau enpresa-ideiak gauzatzeko eta garatzeko babes ekonomikoa lortzeko alternatiba bat da, eta ezin hobea da berrikuntza sozialaren alde egiten duten startupentzat eta ETEentzat.

Crowdfunding Bizkaiak crowdequity eredua aukeratu du. Horregatik, etorkizun iraunkorraren alde lan egiten duten eta bere crowdequity errondak arrakastaz ixtea lortu duten startup batzuk ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

GoSun: eguzki-energia

Estatu Batuetako enpresa honek mundu osoko energia-iturri garbien eskaera gero eta handiagoari erantzun nahi dio. Eguzki-energiako gailu eramangarriak, merkeak, eraginkorrak eta praktikoak egiten ditu GoSunek, janaria prestatu, hoztu, gailu elektronikoak argiztatu edo kargatzeko.

Bere crowdequity finantziazio-txandak milioi erdi dolar baino gehiago bildu zituen. Iaz 35.000 produktu saldu zituen 60 herrialdetan baino gehiagotan, milioi eta erdi dolar baino gehiagoko diru-sarrerekin.

Bere produktuak publiko orokorrari saltzen zaizkio, baina NBEk, Gurutze Gorriak eta beste GKE humanitario batzuek ere erabiltzen dituzte. GoSunek klima-aldaketaren aurka borrokatzen du bere jardueran, eta banakako independentziaren alde egiten du.

Farm.One: zero kilometroko barazkiak Manhattanen

Manhattandik, New York hiriaren bihotzean, Farm.Onek elikagaiak lantzen ditu hiri-baratze bertikal hidroponikoetan, LED argiekin eta pestizidarik gabe. Martxan zegoen lehen urtean jada, hiriko sukaldari onenetariko batzuk bere zero kilometroko 500 gourmet produktu baino gehiagorekin prestatzen zuten janaria. Michelin izarrak dituzten 14 jatetxe daude bezeroen artean.

2018an, Farm.Onek Estatu Batuetako eta mundu osoko beste 10 hiritara zabaldu nahi izan zuen bere jarduera. Horretarako, crowdequity inbertsio-txanda bat egin zuen, non ia 450.000 dolar bildu zituen 301 inbertitzaileren bitartez. Proiektuarekin aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen duen arrakasta handia.

Divinia: birnatulizaturiko ura

Ura da planetako baliabiderik baliotsuena. Hala ere, askotan kutsatuta egoten da edo plastikozko ontzietan merkaturatzen da, hauek karbono-emisioak eta hondakinak sortzen dituztelarik ekoizpen prozesuan eta munduko klimaren krisia eragiten dutelarik. Gainera, OMEren arabera, botilako uraren %98k mikroplastikoak ditu.

Panorama honetan, kontsumitzaileentzat ona eta munduarentzat hobea den ura botilaratzeko helburuarekin jaio da Divinia. Horretarako, estadio anizkoitzak arazteko sistema bat erabiltzen da, eta horren ondorioz, pH orekatuko ur zelular puru bat sortzen da, giza gorputzak xurgatzeko optimizatua. Ur birnaturalizatua da.

Diviniaren proiektuak sistema hau eta arazketa-teknologia merkaturatzean datza, komunitate bakoitzak etxetik hurbil botilaratutako ur fresko eta segurua kontsumi dezan, karbono-aztarna murriztuz eta lanpostu berriak eskainiz. Crowdequity finantzazio-txanda martxan dago oraindik, dagoeneko 600.000 dolar bildu dituelarik.

TerraCycle: birziklatu ezin dena birziklatuz

Oro har, merkeagoa izaten da hondakinak zabortegi batera botatzea birziklatu beharrean. TerraCyclek buelta eman dio ekuazio horri, enpresei eredu ekonomiko zirkularra garatzen laguntzeko.

TerraCyclek lehengai bihurtzen ditu duela gutxi arte birziklagarritzat jotzen ez ziren hondakin asko. Produktu berriak sortzea du helburu. Adibidez, TerraCyclek, Colgaterekin batera, hortzetako eskuilak, hortzetako hodiak eta beste aho-hortzetako produktu batzuk doan birziklatzeko programa bat sortu du, non plastiko horiek eskola-materiala egiteko berrerabiltzen diren.

TerraCycle orain arte 12 milioi dolar baino gehiago biltzea lortu duen finantziazio-kanpaina batean murgilduta dago.

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu; sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.