Iraultza Industrialaren garaiak kontsumitzaile bilakatu gintuen gizarte gisa; lehen aldiz, enpresak euren produktuak kantitate handietan egiten hasi ziren, bezeroek eskura zitzaten. Agertoki hori asko aldatu da gaur egun, kontsumitzaileak sortzaile bilakatu garelako, enpresa arlora ere heldu den gizarte aldaketan. Berrikuntzak protagonismo handia du gure gizartean, eta testuinguru horretan, crowd mugimenduak gero eta garrantzi handiagoa du.
Gaur egun dugun teknologiak, planetako hainbat puntutan dauden pertsonak proiektu beraren parte izateko aukera eskaintzen du, elkarlanean arituz eta hainbat ezagutza eta diziplina mahai gainean jarriz. Lankidetzan oinarritutako eredu horrek proiektuak indartzeko aukera ematen du eta crowd mugimendua funtsezko bilakatzen du, ideia eta proiektu berritzaileek gizarte hobea lortzen lagundu dezaten.
Zer da eta zergatik dago modan crowd mugimendua?
Crowd mugimenduak berarekin duen lankidetzan oinarritutako ekonomiak, orain arte behar baino gutxiago erabiltzen ziren aktiboak erabiltzeko aukera ematen du. Finantza mailan, mugimendu horrek arlo askotan du eragina, higiezinak, zerbitzuak eta maileguak eskuratzeko.
WATS, Crowdfunding Bizkaian martxan dagoen egitasmoa, gizartearen mugimendu eta ekintza bateratuei esker errealitate bilaka daitezkeen egitasmoei buruzko adibide bikaina da.
WATSen xedea kiroleko indarkeria desagerraraztea da, metodologia askoren bitartez. Eta edozein pertsonak lagun dezake gizarte berrikuntza markatua duen egitasmo hau gauzatzen, bere finantzaketa errondan ekarpena eginez. Beste modu batera esanda, inoiz ez da hain erraza izan gizarte ekosistema aldatzeko gai diren ideietan inbertitzea.
Finantza kolektibo metodo berrien abantailak
Finantzaketa kolektiboak hainbat finantzaketa mota eskaintzen ditu. Crowdfunding mota nagusiak hauek dira:
- Crowdfunding-a eta ordainsariak: gehien ezagutzen den eredua da. Kopuru ekonomikoa ordainsari baten (produktu fisikoak, aipamenak, izen ona, etab.) truke ematen da.
- Crowdfunding-a eta maileguak: eredu hori crowdlending izenez ere ezagutzen da. Subjektu askoren artean norbanako, enpresa, produktu… bat finantzatzen da.
- Crowdfunding-a eta ekarpenak: irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzenduta, batez ere, egiten diren ohiko ekarpenak dira, baina Internet bitartez, horrek duen hedapen digitalarekin.
- Crowdfunding-a eta inbertsioa: bere proiekturako finantzaketa behar duen ekintzaile edo startup batek partaidetzak eskaintzen dizkio ekarpen ekonomikoa egin nahi duenari. Crowdequity izenez ere ezagutzen da.
Crowd joeraren abantaila nagusiak hauek dira:
- Salmentaren, alokairuaren edo produktuen eta zerbitzuen trukearen bitartez edukia sortzen dutenak erabiltzaileak diren produktu batekin hastea.
- Erabiltzaileak dira negozioaren balioa sortzen dutenak, euren produktuak eta zerbitzuak sortuz eta partekatuz.
- Eredua nazioarte mailan eskalatzea, beste eredu batzuk baino kostu txikiagoarekin.
- Merkatuko estandar bilakatzea, arrakasta lortuz gero.
Crowd mugimenduaren aldeko apustu sendoa egiten duten sektoreak
Negozio sektore ugarien artean, badaude crowd joeraren aldeko apustu sendoa egiten ari direnak:
- Turismoa
- Zerbitzuak
- Finantzak
- Hezkuntza
- Higiezinak
- Edukiak
- Logistika
Crowdfunding Bizkaia ekintzailetzaren ekosistema indartzeko ari da lanean, eta finantzaketa plataforma alternatiboa eta berritzailea eskaintzen du proiektu berrietarako. Bilakatu errealitate zure ideia eta inbertitu une honetan aktibo dauden crowdfunding proiektuetan.