Garaiak etengabe aldatzen dira, eta haiekin batera belaunaldi berrien kontsumo-ereduak. Bilakaera honek eredu malguagoetara garamatza, non kontsumitzaile berriak gero eta kontzientziatuago dauden bere finantzekin eta ordainketa-metodo berriak lehentasunez erabiltzen dituzten.
Boomerrek eta X belaunaldiak modu naturalean erabili zuten kreditua erosketa-ohituretan, baina Z belaunaldiak eta Millennialek, nahiz eta erosteko ahalmen txikiagoa izan eta azken urteotako bizi-maila garestiagoari aurre egin, askoz ere uzkurragoak dira horri edo kreditu-txartelen erabilerari dagokionez. Belaunaldi berriek, finantza-erabakietan kontserbadoreagoak eta planetarekin arduratsuagoak, nahiago dute egiten dituzten erosketek haien finantza-egonkortasunari ez eragitea, eta arduratsuagoak bihurtu dira.
Digitalizazioa eta jasangarritasuna
Kontsumo-ereduen bilakaerak, non belaunaldi berriak ere prest dauden produktu jasangarriengatik diru gehiago ordaintzeko, irtenbide eta ordainketa-metodo berriak sartzea ahalbidetzen du. Joera honek gorantz jarraitzen du, eta eCommerce-ak horretaz jabetzen dira, ordainketa malgua eskainiz ordainketa-aukeren artean.
Belaunaldi berriak ez dira marken subjektu pasibo izatearekin konformatzen, eta nahiago dute prozesuetan parte hartzea, bere eduki eta produktu propioak sortuz. Beraz, enpresak kontsumo-eredu berri horietara egokitu behar dira, non bizimodu osasungarria, esperientzia pertsonalizatuak eta komunikazio nagusiki digitala eskatzen diren.
Izan ere, kontsumitzeko garaian, digitalizazioa gero eta gehiago nagusitzen ari da, pandemia iritsi baino lehenagotik. Belaunaldi berriek erraztasun handia dute teknologia berriak hartzeko, Internet erabiliz aurrezkia maximizatzeko, prezioak eta baldintzak konparatuz on line aukera onenak aprobetxatzeko, eta “delivery” aukerak hautatuz, kanpoan egotea sahiestuz.
Finantza pertsonalak eta ziurgabetasuna
Koronabirusaren etorrerak denda eta negozioen itxiera ekarri du, belaunaldi berrien lanean eta haien finantzetan eraginez. Berehalako ondorioei begira, garrantzitsua da, halaber, ustekabeei aurre egiteko finantza-plangintza ona izatea, eta hemen garrantzia dute aplikazio mugikorrek eta gamifikazioaren erabilera adimendunak eskaini dezaketen laguntzak.
Belaunaldi berrien kontsumo-eredu berriekin lotuz sortzen da Fazil, neobanku berritzailea, Bilbon jaioa eta laster Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bati ekingo diona. Berrikuntza jasangarritasunarekin nahastuz, Fazil da emojia duen lehen VISA txartela, digitala eta gazteekin lotua, pertsonen poltsikoetatik plastikoak kentzeko eta lortutako diru digitalarekin zuhaitzak landatzeko helburuekin. Eguneroko gastuak mugikorrarekin ordaintzeko modu berri bat karbono-aztarna konpentsatzen den bitartean.