Begirada Desberdinekin. Parte-hartzea proiektuen sorkuntza prozesuan.

Begirada Desberdinekin. Parte-hartzea proiektuen sorkuntza prozesuan.

Begirada Desberdinekin izeneko bideo sailak crowdfundingari buruz ikuspuntu desberdinak ezagutzea ahalbideratzen digu. Horretarako, Crowdfunding Bizkaiatik, enpresa-ekosistemarekin erlazionatutako pertsona desberdinak gonbidatzen ditugu. Bideo berri honetan Taig Mac Carthy-ren iritzia ezagutuko dugu, GikLive!-eko CEOa eta sortzailea, “esperientzia gastronomiko berritzaileak sortzeaz arduratzen den enpresa, bereziki ardoak”.

GikLive! 2014an sortutako proiektua da, 30 urte baino gutxiagoko bost ekintzaileren eskutik, orain arte tradizionala den ardogintzaren sektorea goitik behera aldatzea lortu dutelarik merkatura guztiz berritzaileak diren sorkuntzak jaulkiz, esaterako, ardo urdina, ardo arrosa, ardo pikantea edo ardoak tearekin. Beraien lehenengo sorkuntzarekin bakarrik, Gik Blue ardo urdina, 20 herrialde baino gehiagotako merkatuetara iristea lortu zuten.

Taig Mac Carthy GikLive!-eko CEOa da eta crowdfundinga lehenengo pertsonan ezagutzen du, izan ere, bideoan esaten duen bezala, finantziazio sistema berri honengatik ez balitz “gure enpresa ez litzateke dagoen tokian egongo eta ez litzateke existituko”.

Bere iritziz, crowdfundingak edozein pertsonak proiektu berrien sorkuntzan parte hartzea ahalbideratzen du. Horrela, Taig Mac Carthyk Crowdfunding Bizkaia plataformak gure inguruko proiektu berriak sortzeko prozesuan herritarren parte-hartze osagai handia eransten duela uste du.

Izan ere, Crowdfunding Bizkaia, administrazio publiko batek jaulkitako partaidetza- finantzaketarako lehenengo online plataforma, proiektu onen sorkuntza babesten eta ideiarik onenak herrialdera erakartzen saiatzen da, ekintzailetza ekosistema sendotuz, Bizkaia haz dadin. Finantziazio alternatiba berri bat eskaintzen duen eta, interesatuta dagoen edozein pertsonari, proiektu berrien kapital sozialean sartzeko aukera ematen duen plataforma bat.

Egunez egun, gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.

 

CNMV

Crowdfunding Bizkaia está autorizada por la Comisión Nacional del Mercado de Valores conforme a la ley 5/2015 de Fomento de la Financiación Empresarial. Está inscrita con el nº 25 en el Registro de Plataformas de Financiación Participativa de la CNMV.